• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
    • ATHLON KLINIKETAKO PROFESIONALEK BIZKARREKO MINA IDENTIFIKATZEN ETA TRATATZEN LAGUNDUKO DIZUTE/

      Posteado a las 6:28 am por admin, el 4 junio, 2020

      LOS/LAS PROFESIONALES DE LAS CLÍNICAS ATHLON TE AYUDAMOS A IDENTIFICAR Y TRATAR EL DOLOR DE ESPALDA

      https://athlonblog.com/wp-content/uploads/2020/06/bizkarklinikakprobaeuskaraz.mp3

       

       

      https://athlonblog.com/wp-content/uploads/2020/06/bizkarklinikaproba.mp3
      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Zaintza arrakalaz

      Posteado a las 1:12 pm por admin, el 28 mayo, 2020

       

      Bizi dugun testuinguruak azaleratu ditu zenbait egoera eta bizipen gure artean.

      Izan ere, egoerak  hodeiertza beste begi batzuekin ikusteko beharra eragin digu eta era berean, egonerokoa eraldatu zaigu.

      Marraztutako paisaia ariketa fisikoaren praktikara ekartzen badugu, egoerak polikromia aberatsa erakusten  digu, inondik inora.

      Zenbait testuingurutan, ez da erraza zirrikiturik bilatzea norberari denbora eskaintzeko, are eta gehiago bizi dugun egoeran, non familia-kideen rol batzuk  multiplikatzen diren eta lehentasunen eskala eraldatzen zaigun.

      Bada, aldiz, etxetik lana egiteari abantaila erantsi dionik, esate baterako desplazamenduetan ematen zuen denboraren tarte bat ariketa fisikoari eskaini diona.

      Bada ariketa fisikoa arrotz ikusten zuenekoa eta orain, aldiz,  elkar- zaintza mezu kolektiboen oholdearen korrontea harrapatu eta uraren magaletan bizipoza daramana.

      Bada era berean,  «egin behar horri” planto egin eta denboraren kalitatea kontenplazio hutsean  bilatu duena.

      Halaber, bada  inoren  zaintza erdigunean jarri behar izan duena  (kasu honetan emakumea) eta  bere autozaintza bigarren mailan utzi behar izan duena. Zaintzaren erantzunkizunean, zoritxarrez, emakume-gizon arrakalak dirauela badirudi.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon kudeaketa. Mugizaitezgurekin.eus

      Posteado a las 8:45 am por admin, el 21 mayo, 2020

      Athlon kudeaketa. Mugizaitezgurekin.eus

      Pasa diren asteetan aipatu eduki proposamenei gehitu diogu ekimen berri bat: mugizaitezgurekin.eus.

      Konturatu gara guztiok etxean egon arren mugitu beharra dugula, baita fase aldaketetan ere. Horretarako, eta eskaintza aberatsago bat egiteko, webgune bat sortu dugu Sintagmia taldearekin batera. Kataluniako gure bazkideen bertsioak ens movem dauka izena; gureak, berriz, goian aipatu izena du, baina biak uztartzen ditugu eskaintza aberatsena lortze aldera.

      Aurrez proposatu izan ditugun nahieran ikusteko bideoez gain, asteroko buletinak, osasun aholkuak eta abar luze bat ere baditugu oraingo honetan. Jakina, aurrekoek bezala, herritar orori zuzenduta dago gure zerbitzu publikoa emateko testuingurua kontuan hartuta. Izan ere, zerbitzu publikoarekin batera egin gura lan, beraien helburu eta publikoa partekatuz.

      Publiko osorako partekatze horren baitan, zerbitzua erakargarriago egiteko proposamena da honakoa. Interakzioa ahalbidetuko dugu, zuzeneko saioak emanez, eta, gainera, bertan izango duzue gure profesional bikainekin batera zuzenekoen ostean zalantzak argitzeko edo komentarioak egiteko aukera. Astero egingo ditugu 10 zuzeneko, eta bideo guztiak nahieran ikusteko modua ere izango dute gurekin bat egindakoek.

      Orain arte horrela egin duzuenok antzemango duzue aukera aberastasuna, seguru, eta egin ez duzuen guztioi gonbidatzen zaituztegu bat egitera, helburu dugu-eta guztion parte-hartzearekin jendartea osasuntsuago bilakatzea eta, bide batez, bidean elkar ezagutu eta elkarrengandik ikastea.

      Horrenbestez, eta zuentzat lanean jarraitzen dugula berretsiz, segi ezazue gure edukiarekin gozatzen; oraingoan, baina, www.mugizaitezgurekin.eus atarian.

      Animo guztioi. Zaindu.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Arriskurik gabeko ariketa fisikoa eta  kirola. KIROL HASTAPENAK ITXIALDIAREN ONDOREN

      Posteado a las 8:34 am por admin, el 21 mayo, 2020

      Egun bizi dugun testuinguruan,  itxialdiak gure ohiko praktika fisikoa etetea eragin du eta honek gure zenbait osasun aldagaietan izan du bere ondorioa. 

      Beraz, inoiz baino gehiago, Kirol-azterketa medikoa egitea da kirola modu seguruan egiteko prebentzio-tresnarik onena, gure osasuna arriskuan jarri gabe. 

      Zenbait kasutan, intentsitate haundiko  esfortzuak eskatzen dizkiogu gure gorputzari eta entrenamendu fisiko egokirik ez duten kirolariek eragiten  dituzte esfortzu handi horiek. Kirol  praktika-zaletasunarenaren adin-tartea eta kopurua  geroz eta zabalagoa izanik, praktikatzaileen artean osasun-azterketa egiten dutenak gutxi batzuk baino ez dira; ez da, beraz,  adituek biziki gomendatzen duten   prebentzio neurri hau erabiltzen.

      Aurre prebentzio-neurri ezak areagotu egin dezake gertaera kardiobaskularren bat, bihotzekoak edo bat-bateko heriotza  (zoritxarrez, kirol munduan agertu izan zaigun bezala).

      Iritzi hedatua da aldizkako azterketa medikoak egitea nahikoa dela defendatzen duena. Baina kontuan izan behar dugu azterketa- modu  horrek gure gorputzak atsedenean nola funtzionatzen duen behatzen duela, ez aldiz, kirolean egiten diren esfortzu handien aurrean.

      Gure organoek (bihotza, birikak, etab.) eguneroko bizitzako esfortzuak arazorik gabe jasan ditzakete, baina baliteke  egoki ez erantzutea ahalegin handiak eragin behar dizkiogunean.

      Aipatu behar da ere zenbait kardiopatia ez direla atseden – egoeran antzematen, esfortzu egoeretan bai, ordea.

      Horregatik, erabat gomendagarria da azterketa mediko horiek osatzea  esfortzu-proba bat barne hartzen duen kirol-azterketa medikoarekin.  Gure gorputzak ahalegin handiak egin behar baditu, eskaera horren aurrean sortzen diren erantzun fisiologikoak nolakoak diren ikusi behar dugu. Horrela, bada, gure organismoak esfortzuaren aurrean nola erantzuten duen ikusiko du medikuak eta jarduera fisiko bat edo beste egiteko gai garen esango digu.

      Kirol azterketa medikoak abantaila ugari eskaintzen dizkigu;  besteak beste, kirola egitean arriskuak gutxitzea. Hori ezinbestekoa da kirolariarentzat, eta guztiok egin beharko genuke, bai zaleok bai profesionalek, urtean behin gutxienez.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Deporte sin riesgo. INICIACIÓN DEPORTIVA DESPUÉS DEL CONFINAMIENTO

      Posteado a las 8:26 am por admin, el 21 mayo, 2020

      En el contexto en el que vivimos, el confinamiento ha supuesto la interrupción de nuestra práctica física habitual, lo que ha repercutido en algunas de nuestras variables con respecto a la salud.

      Realizar un reconocimiento médico deportivo es la mejor herramienta de prevención para hacer deporte de una manera segura, sin poner en riesgo nuestra salud.

      A veces nos sometemos a intensidades físicas que someten al organismo a esfuerzos muy intensos y que requieren de un gran estado de forma y de salud.

      A menudo, estos esfuerzos intensos son realizados por deportistas ocasionales que no tienen la preparación física adecuada. El rango de edad de los participantes es cada vez más amplio y rara vez han pasado antes un reconocimiento médico para saber si su organismo está preparado para soportar estas demandas tan altas.

      Todo ello puede elevar el riesgo de sufrir algún episodio cardiovascular, infartos o incluso la temida muerte súbita, que por desgracia alguna vez se manifiesta en el deporte.

      Ante esto, la mejor herramienta de prevención es realizar un reconocimiento médico deportivo para saber si estamos en condiciones de realizar nuestro deporte, sobre todo si este es muy exigente.

      Muchas personas creen que sometiéndose a los chequeos médicos periódicos es suficiente. Pero debemos tener en cuenta que estas revisiones observan cómo funciona nuestro organismo en reposo y no ante los esfuerzos intensos que suceden en el deporte. Nuestros órganos (corazón, pulmones, etc.) pueden satisfacer sin problemas las demandas de la vida diaria pero pueden no hacerlo al someterlos a grandes esfuerzos. De hecho, hay cardiopatías que no se manifiestan en reposo y sí lo hacen al hacer ejercicio.

      Por eso es recomendable completar esos chequeos médicos con un reconocimiento médico deportivo que incluya una prueba de esfuerzo. Si vamos a someter a nuestro organismo a grandes esfuerzos, tenemos que observar cómo son las respuestas fisiológicas que se producen ante esas demandas tan altas. De esta manera, el médico observará cómo responde nuestro organismo ante el esfuerzo, detectando los factores de riesgo si los hubiera y nos dirá si somos aptos para realizar un tipo de actividad física u otra.

      Un reconocimiento médico deportivo nos brinda numerosas ventajas, entre ellas minimizar riesgos al hacer nuestra práctica deportiva. Esto es algo indispensable para el deportista que todos, tanto aficionados como profesionales, deberíamos hacer al menos una vez al año.

       

       

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • ATHLON KUDEAKETA ETA DESESKALADA

      Posteado a las 7:05 am por admin, el 11 mayo, 2020

      Mendian eta horman gora egitea errazagoa omen da jaistea baino. Baliteke izatea lan kontzentriko eta exzentrikoaren ezberdintasunagatik; baliteke izatea goranzkoan helmuga gozagarriago suertatzen zaigulako beheranzkoan baino; baliteke, baliteke.

      Oraingo, baina, tokatu zaigu deseskalada: beheranzkoa. Itzuli gara lehen egiten genituen outdoor jarduerak egitera –hein batean, behintzat–, eta eman ditugu Athlon kooperatiban horretarako baliabideak: eman ditugu, Youtubeko Athlonen kanalean etxean geldi ez egoteko gomendio eta ariketak proposatzen jarraitzearekin batera, berriz kalera ateratzeko gomendio osasungarriak: bolumen eta intentsitateak zaindu ondo lehen egunetan, hidratazioaz gogoratu –egun beroetan, bereziki–, gorputzari entzun, arropa egokiak jantzi eta abar.

      Proposamen horiek guztiak egiteko lanaz gain, hainbat eta hainbat izan dira gure organizazioan, zuek guztiok gogoan hartuta, egin ditugun hausnarketak. Eta ez gara orain gezurretan hasiko: deseskaladaren faseak ikusita, ez dakigu noiz eta zelan izango dugun aukera berriz gure kiroldegietan elkar ikusi eta ondo pasatzeko. Lege dekretuek hobeto finkatuko dituzte aipatu faseak –laster izateko esperantzagaz–, eta orduan izango gara gai prozedura zehatzak eta kiroldegietako martxaren nolakotasunak komunikatzeko.

      Martxa horretan, ez egin zalantzarik, gure lehen desioa da, lehen zen moduan, ariketa fisikoa eginez ondo pasatzea eta ohitura osasungarriak sustatzea; hori dugu jomugan hurrengo aldirako, baita ere. Eta definizio horretan dautza zuei, gure bezerooi, arduratzen zaituzteten kontuek: distantzia fisikoa, garbitasuna, lankideen jarrera egokiera eta abar.

      Horrenbestez, eta zuentzat lanean jarraitzen dugula berretsiz, segi ezazue gure edukiarekin gozatzen –aipatu kanalean– eta laster arte.

      Animo guztioi. Zaindu.

       

      ____________________________________________________________________________________________________________________________

      Iñigo Murgiondo Aguirre

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios | Etiquetado como actividad física, covid 19, deporte, desescalada, Fitness, Innovación
    • KONFINAMENDUKO HEZKUNTZA

      Posteado a las 11:09 pm por admin, el 25 abril, 2020

      Martxoak 13

      13:15ak. Almeneko irakasle gelan ordenagailutan adi-adi entzuten gabiltza Nekane Murgaren prentsaurrekoa. Ikastetxeak gutxienez 15 egunez itxiko dituzte.

      14:30ak Heziketa Fisikoko saioa. Boleibola lantzen gabiltza eta izerdi onak bota dituzte ikasleak: 6 baloi 25 ikasleko, baloia eskutik eskura, eskuak hautsez beteta, puntu bat lortzean besarkadakk…. Inongo neurririk gabe, eta bihar ikastetxea itxita. Nekane Murgak ikusiko balu, denboratxo bat Txakurraren gelara bidaliko ninduke.

      Martxoak 14

      Argi daukat ikasleak mugiarazi behar ditudala nire saioetan, astelehenetik aurrera ezingo dira eta etxetik irten.

      Apirilak 5

      3 astez, erronkak, dantzak, bideoak egiten eduki ditut ikasleak. Ia denbora gehiago pasa dute ebidentziak niri bidaltzen, mugitzen baino. Hala eta guztiz, zerbait ikasi dute? Egoera honetan zerbait ikasi behar dute edo mugitzearekin nahikoa?

      Eta ni “polizia” lanetan. Mikel ez da sartu, Ainhoak ez dit entregatu, Aitor 14:30etan bakarrik konektatu da. Tutoreari abisatu beharko diot.

      Apirilak 6tik 19ra

      Ikasle eta irakasleen Aste Santuetako oporrak. Beste profesional batzuk zertan dabiltza irakurtzeko aukera izan dut. Adituek diote Heziketa Fisikoko saioetan mugitzeaz gain zerbait ikasi behar dutela egoera honetan. Ea ba hurrengo 9 asteetan horretarako gai garen.

      Apirilak 20tik 25ra

      Heziketa Fisiko saioak 2 zatitan banatu ditut.Lehenengo zatia teorikoagoa eta bigarrena nik gidatutako indar zirkuitu bat. Modu honetan asteko 30 klase orduetatik 29 eserita eta ia mugitu gabe. Ondo nabil? galdetzen diot nire buruari. Gazte hauek 6 aste daramatzate etxetik irten gabe eta Heziketa Fisikoan ere geldi?

      Apirilak 25

      Orduan bi orduak praktikoak? Berriro martxoaren 14ra bueltatu naiz?

      Zer da orain nerabeek behar dutena edukiez betetako hezkuntza? Zein izan behar da irakaslearen papera konfinamenduan? Egoera guztiz ez ohiko honetan edukiak berdin eman behar ditugu?

      6 aste galdera hauen erantzunaren bila eta oraindik ezer garbirik ez!! Zorionez badirudi hurrengo astetik aurrera gazteak kalera irten daitezkeela.

      Kalifikazioaren gaia, eta gazte hauen adimen emozionala beste egun baterako!!

       

      Pd: eskerrak Athloneko HF taldeari erantzunak bilatzen laguntzen dute eta!!!

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon kudeaketa saileko proposamenen mugarria

      Posteado a las 8:18 am por admin, el 23 abril, 2020

      Apirilaren 14an partekatu genituen gure bezero eta lagun artearekin orain artean proposatutako edukien sarbideak –estekak, hain zuzen ere–. Helburua zen edonork izan zezala gure proposamenekin ariketa fisikoa egiteko aukera.

      Oraingoan, baina, mugarri bat jarri dugu. Hartu ditugu datuok, apirilaren 21ean, eta aipatu, baita ere, –datuok hobeto interpretatzen laguntzeko– bideo guztiak ez direla baliabide digital berdinetan proposatzen eta horrek hedapen gehiago edo gutxiago ematea dakarrela. Eta hori guztia egin dugu garrantzitsua delako lanean dihardugun honetan, momentu batez gelditu, arnasa hartu eta atzera begiratzea, aurrerakoari hobeto berrekiteko.

      Eta, a zer nolako sorpresa hartu dugun, atzera begiratuta: oso harro gaude gure kiroldegietako lankideek egin duten lanarekin. Emaitza zoragarriak izan ditugu, elkarrekin lan egin dugu-eta. Hori da giltza urrun iristeko, eta guk sinesten dugun kudeaketa modua egiteko: konfiantzan oinarritua.
      Beste barik, hortaz, eta harrotasun osoz, aurkezten ditugu orain arteko emaitza kuantitatiboak, egindako lanaren laburpentxo bat eta aztertu ditugun ondorioak salto kualitatibo bat gehiago eman eta hurrengo asteak diseinatzeko.

      Animo guztioi. Zaindu.

      Aurkezpena deskargatu

      Publicado en Sin categoría | 1 comentario
    • Athlonen, konfinamenduan ere, zuekin gaude!

      Posteado a las 3:39 pm por admin, el 14 abril, 2020

      Ez da erraza izaten ari inorentzat tokatu zaigun garai hau bizitzea. Baina jaio bagara bizi beharko dugu, eta horretan laguntzeko ari gara egunero-egunero Athlon Kudeaketa sailean gure bezeroentzako eskaintzak egiten.

      Gure lan horren eta egindako eskaintzen parte dira Legutioko Udala, Elorrioko Udala, Aretxabaletako Udala eta Aramaioko Udala. Izan ere, gure proposamenak beraien webgune eta sare sozialen bitartez partekatzen dituzte, bai herritarrekin, baita ere kiroldegietako abonatuekin, zuzenean.

      Eta badira beste hainbat proposamen ere, gaur egunean, sare sozial eta abarretan, baina gure aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, gure monitoreek ezagutzen zaituztete ondoen; bai, zuei udal kiroldegietako abonatuoi. Eta horrexek ematen dio balio erantsia Athlon Kudeaketa saileko proposamenei: hain zuzen ere, zuontzat egindako eskaintza da.

      Eta zuontzat egiten dugu, izan ere, aurrez ere zuek guregan jarri duzuen konfiantza gustuko dugulako eta horrela izaten jarraituko gura dugulako. Ezagutzen ez gaituzuenoi, berriz, aukera hau eman gura dizuegu gure monitoreen lan profesionala ezagutu eta norbanakoa zelan zaindu, lagundu eta animatzen dugun ikusi eta horretaz gozatzeko.

      Momentu oro gozatzea da bizitzea, eta horretarako ezinbestean egin behar dugu ariketa fisikoa. Horregatik eta faltan botatzen zaituztegulako, hemen partekatzen dugu zuok guztiokin gure bazkide diren udalekin batera komunikatutako proposamenak.

      • Legutioko Udala: http://www.legutio.eus/legutiano/dm/kirola-etxetik.asp?nombre=5575&hoja=0&sesion=1
      • Elorrioko Udala: https://www.instagram.com/elorrio_kiroldegia/
      • Aretxabaletako Udala: http://ibarrakiroldegia.eus/konfinamenduan-ere-mugitu-gurekin/
      • Aramaioko Udala: https://aramaio.eus/kirola-egiteko-proposamen-gehiago/

      Bakoitzak erabaki dezala, gure saioetan gerta moduan, zer intentsitate eta bolumenetan lan egin gura duen eta segi ariketa fisikoaz gozatzen!

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    ← Entradas más antiguas
    Entradas más nuevas →
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • De clínicas de espalda a centros de actividad física y hábitos saludables para la longevidad
      • ZURE OSASUNA, ZURE ESKU (ETA ZURE OINETAN)
      • Lehenik konektatu: pertsonarekin lan egitearen funtsa
      • Athlon Kudeaketa, gure bigarren zortzimilakoa
      • Athlon Koop. E.k ADAGIO proiektuaren partaide
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

Blog de WordPress.com.
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Denunciar este contenido
    • Ver el sitio en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra

Cargando comentarios...