Martxoak 13
13:15ak. Almeneko irakasle gelan ordenagailutan adi-adi entzuten gabiltza Nekane Murgaren prentsaurrekoa. Ikastetxeak gutxienez 15 egunez itxiko dituzte.
14:30ak Heziketa Fisikoko saioa. Boleibola lantzen gabiltza eta izerdi onak bota dituzte ikasleak: 6 baloi 25 ikasleko, baloia eskutik eskura, eskuak hautsez beteta, puntu bat lortzean besarkadakk…. Inongo neurririk gabe, eta bihar ikastetxea itxita. Nekane Murgak ikusiko balu, denboratxo bat Txakurraren gelara bidaliko ninduke.
Martxoak 14
Argi daukat ikasleak mugiarazi behar ditudala nire saioetan, astelehenetik aurrera ezingo dira eta etxetik irten.
Apirilak 5
3 astez, erronkak, dantzak, bideoak egiten eduki ditut ikasleak. Ia denbora gehiago pasa dute ebidentziak niri bidaltzen, mugitzen baino. Hala eta guztiz, zerbait ikasi dute? Egoera honetan zerbait ikasi behar dute edo mugitzearekin nahikoa?
Eta ni “polizia” lanetan. Mikel ez da sartu, Ainhoak ez dit entregatu, Aitor 14:30etan bakarrik konektatu da. Tutoreari abisatu beharko diot.
Apirilak 6tik 19ra
Ikasle eta irakasleen Aste Santuetako oporrak. Beste profesional batzuk zertan dabiltza irakurtzeko aukera izan dut. Adituek diote Heziketa Fisikoko saioetan mugitzeaz gain zerbait ikasi behar dutela egoera honetan. Ea ba hurrengo 9 asteetan horretarako gai garen.
Apirilak 20tik 25ra
Heziketa Fisiko saioak 2 zatitan banatu ditut.Lehenengo zatia teorikoagoa eta bigarrena nik gidatutako indar zirkuitu bat. Modu honetan asteko 30 klase orduetatik 29 eserita eta ia mugitu gabe. Ondo nabil? galdetzen diot nire buruari. Gazte hauek 6 aste daramatzate etxetik irten gabe eta Heziketa Fisikoan ere geldi?
Apirilak 25
Orduan bi orduak praktikoak? Berriro martxoaren 14ra bueltatu naiz?
Zer da orain nerabeek behar dutena edukiez betetako hezkuntza? Zein izan behar da irakaslearen papera konfinamenduan? Egoera guztiz ez ohiko honetan edukiak berdin eman behar ditugu?
6 aste galdera hauen erantzunaren bila eta oraindik ezer garbirik ez!! Zorionez badirudi hurrengo astetik aurrera gazteak kalera irten daitezkeela.
Kalifikazioaren gaia, eta gazte hauen adimen emozionala beste egun baterako!!
Pd: eskerrak Athloneko HF taldeari erantzunak bilatzen laguntzen dute eta!!!