• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Categoría: Sin categoría

    • BIZIAREN OINARRI

      Posteado a las 2:56 pm por admin, el 23 marzo, 2023

      Landareek bizirauteko ura behar duten bezala behar dituzte erleek hegoak loreetara gerturatzeko. Eta gizakiok, zein oinarrizko behar ditugu?

      Digitalizazioaren garaian bizi gara eta honek gure bizimoduetan zuzen zuzenean eragin du; bizimodua erraztu digute hainbat aurrerakuntza teknologikok, baina guztia abantaila al da? Ditugun beharrak asebeteak al daude?

      Gure gorputzaren diseinua ikusi besterik ez dago mugimendurako sortuak garela antzemateko. Mugimenduak eta jarduera fisikoaren praktika erregularrak, gure organismoaren osasunean eragin zuzena izango du, baita gure garunaren funtzionamenduari dagokionean ere. Ezagun ditugu jarduera fisiko erregularrak eskaintzen dizkigun onurak, arlo sozial, emozional, mental zein fisikoan.

      Herritar osasuntsuak hezte bidean, irakasleok badaukagu zer hausnartu eta zer egin; ikasle garaian ereindako haziak etorkizunean loratzen baitira.

      Gure eskoletako egitura arkitektonikoak, gorputzak geldirik eta eserita mantentzeko diseinatuta daude, gorputzak modu pasiboan hartzen dutelarik parte. Vacak (2006) aipatzen duen bezala, badaude eskolako hainbat zeregin non gorputzak oharkabean uzten diren, gorputz isilduak nahi diren. Gaur egungo hezkuntza sisteman, ikasle bakoitzak bataz beste bost eta zortzi ordu artean pasatzen ditu eserita eguneko (Ruiz Ariza et al. 2021).

      Gorputza eta buruaren arteko banaketa egiteko joera gailentzen da eskoletan oraindik ere, benetan erreparatu gabe batak bestearekiko duen elkarmenpekotasunean, biak osotasun beraren zati direla konturatu gabe.

      Garunaren funtzionamendu eta ezagutzan sakontzean, zientziak berresten du «mens sana in corpore sano» leloa. Ikerketek baieztatu dute fisikoki aktibo mantentzeak garunaren narriatzea oztopatuko duela, zahartze prozesua alegia (Pastor, 2023). Hillman et al. (2009, Pellicer, 2015 ean aipatua) ikerlariek, jarduera fisikoaren eta eskolako errendimendu akademikoaren arteko eraginak aztertu zituzten. Jarduera fisikoa egin ostean haurrek erantzunen azkartasun eta zehaztasunean hobetu zutela ondorioztatu zuten, baita errendimendu akademikoa hobea zela ere.

      Jarduera fisikoak oroimena hobetzen du edozein adinetan eta gainera emaitzak nahiko azkar antzeman daitezke  (Pastor,  2023).  Hori  horrela,  argi  geratzen  da jarduera fisiko erregularra egiteak ondorio metagarri positiboak eskaintzen dituela.

      Gaur egun eskoletan ditugun Gorputz Heziketako bi ordu eskasak (1,5 ordu kasu batzuetan), ez dira nahikoa errendimendu kognitibo eta akademikoan eragiteko eta eskaini ditzaken onurak lortzeko. Ezta, MOE (Munduko Osasun Erakundea)k sedentarismoari aurre egiteko eta bizimodu osasuntsuetara gerturatzeko gomendatzen dituen jarduera fisiko kopurura iristeko ere.

      Eskolako eragile guztien ardura izango da gure ikasleen ongizatea bermatzea, gure gorputzek behar duten mugimendua eskaintzea eta haurren ikasketa prozesu eraginkor eta aberatsa ahalbideratzea. Aldendu gaitezen egitura arkitektoniko sedentarioez, alboratu ditz agun oharkabean pasatzen diren gorputz isilduak eta goazen gure gorputzek behar dutena ematera.

      Ildo honetatik, interesgarriak izan daitezke Physical Activity Learning (Mugimendu bidezko irakaskuntza) bezalako metodologiak aplikatzea edo atseden aktibo planifikatuak txertatzea. Horrela, gure ikasleak eserita igarotzen duten denborak murriztu ditzakegu, jarduera fisiko moderatu edo biziaren praktika areagotuz eta ikaskuntza prozesua aberastuz. (Méndez-Giménez, 2020; Solís Antúnez, 2020).

      Zer gertatuko litzaioke landareari urik emango ez bagenio? Eta erleari hegoak astintzen utziko ez bagenio? Jarri dezagun mugimendua hezkuntzaren muinean eta eman diezaiegun haurrei behar dutena; asetu ditzagun beraien beharrak. Eman diezaiegun ura, eman diezazkiegun hegoak eta eman diezaiegun… mugimendua!

      ______________________________

      Olatz Manuel

      _________________________________________________________________________

      Bibliografia:

      Méndez Giménez, A. (2020): Resultados académicos, cognitivos y físicos de dos estrategias para integrar movimiento en el aula: clases activas y descansos activos. Revista EuroAmericana de Ciencias del Deporte , vol. 9(1), orr. 63-74

      Pastor Campos, D (6 de febrero de 2023). Deporte y memoria, una pareja muy bien avenida. The conversation. http://bitly.ws/BTtv

      Pellicer,  I  (2015).  NeuroEF;  La  revolución  de  la  Educación  Fisica  desde  la  neurociencia.  Inde editorial.

      Ruiz-  Ariza,  A.  et  al.  (2021).  La  actividad  física  como  medio  para  cultivar  la  inteligencia  en  el contexto escolar. Revista Española de Pedagogía , vol. 79(278), orr. 161-178

      Vaca. M (2006). Estoy dentro de mi cuerpo. Cuadernos de Pedagogía. vol 26 (353)

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • EL DOLOR

      Posteado a las 4:49 pm por admin, el 13 marzo, 2023

      ¿Qué es el dolor? La mayoría de personas cree que el dolor es algo negativo, algo malo, algo que se intenta evitar, desagradable, que nos impide seguir con el día a día, nadie quiere tener dolor.

      ¿Y si el dolor es un sistema de alarma de nuestro cuerpo para que cambiemos nuestro comportamiento? ¿Y si el dolor es nuestro sistema de protección?

      Por lo tanto, la gran pregunta es: ¿por qué tenemos esta creencia de que el dolor es negativo, algo malo?  Para entenderlo mejor, vamos a ver la historia sobre el dolor.

      Empezaremos por ver de dónde viene la palabra PAIN, dolor en inglés.

      • POENA (punishment) (castigo)
      • POINE (blood money, price paid) (Dinero de sangre, el precio a pagar)

      Con estas definiciones es normal que tengamos ciertas creencias negativas respecto al dolor.

      1.-DIOSES. ARISTOTELES Y PLATON (GRECIA ANTIGUA)

      Hace mucho tiempo todo se asociaba a los dioses. Si nos vamos a la Grecia antigua, los filósofos entendían el dolor como una fuerza externa, algo externo que se metía en la herida (lesión) y se sentía en el corazón. Estos filósofos entendían el dolor como si fuera un espíritu, algo fantasmal que se introducía en el cuerpo y te hacía que pagarás (castigo) sintiendo dolor.

      2.- RENÉ DESCARTES (siglo XVII) Describe el dolor como una experiencia sensorial que se da en el cerebro. Ejemplo: Una persona se quema y los nociceptores mandan una señal aferente al cerebro. Ahí experimentamos esa experiencia sensorial de dolor. Daño= Dolor

      3.- DARWIN (siglo XIX) El dolor es una sensación homeostática (como el hambre o la sed). Una emoción que sentimos que nos hace cambiar de comportamiento. Todo para nuestra supervivencia.

      Hoy en día sabemos que una persona puede tener dolor con daño, estar sin dolor con mucho daño y tener mucho dolor con mínimo daño.

      El dolor es multifactorial, influyen las emociones, las sensaciones, las cogniciones (creencias sobre el dolor) y los aspectos sociales. A este modelo se le llama modelo Biopsicosocial del dolor. Significa que todas las áreas de tu vida pueden influir en el dolor.

      Este modelo lo cambia todo, valoración y tratamiento; sin embargo, pocos pasos se han dado por ejemplo en la prevención y control de dolencias como la migraña. ¿Te duele la cabeza? tómate una pastilla. 

      Solución: ¿Te duele la cabeza? te explicaré por qué.

      _______________________________________________

      Eider Altube Iturricastillo

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • MiniCLINICS para afrontar las lesiones musculoesqueléticas en las empresas

      Posteado a las 3:21 pm por admin, el 28 febrero, 2023

      Las lesiones musculoesqueléticas son una causa común de absentismo laboral en las empresas, especialmente en trabajos que implican esfuerzo físico repetitivo o posturas incómodas y prolongadas. Estas lesiones pueden afectar a cualquier parte del cuerpo que incluya huesos, músculos, tendones, ligamentos y articulaciones.

      Algunas de las lesiones musculoesqueléticas más comunes incluyen lesiones de la espalda baja, dolor en el cuello y hombros, tendinitis, síndrome del túnel carpiano y bursitis. Estas lesiones pueden ser causadas por una variedad de factores, como movimientos repetitivos, esfuerzo físico excesivo, mala postura y ergonomía inadecuada en el lugar de trabajo.

      El absentismo laboral causado por las lesiones musculoesqueléticas puede tener un impacto significativo en la productividad de la empresa.  Es importante que las empresas tomen medidas para prevenir y tratar las lesiones musculoesqueléticas en el lugar de trabajo, incluyendo la implementación de programas de salud y de ergonomía.

      La metodología David Health Solutions  que disponemos en miniCLINICS, es particularmente efectiva en la prevención y el tratamiento de las lesiones musculoesqueléticas en el lugar de trabajo, ya que se enfoca en abordar las causas subyacentes de las lesiones y mejorar la salud y la seguridad laboral de las personas. Al implementar programas de entrenamiento personalizados que se adaptan a las necesidades individuales de cada trabajador y trabajadora, se puede reducir el riesgo de lesiones musculoesqueléticas y mejorar la capacidad de cada persona para realizar sus tareas laborales de manera segura y efectiva.

      En resumen, esta metodología está diseñada para abordar las causas subyacentes de las lesiones musculoesqueléticas y prevenir su aparición en el lugar de trabajo mediante el entrenamiento personalizado. Esto puede ser una herramienta valiosa para las empresas que buscan reducir el absentismo laboral y mejorar la salud y la seguridad de las personas.

      Os presentamos miniCLINICS: EL FUTURO DE LA SALUD EN LA EMPRESA. Un centro propio de prevención y rehabilitación en la empresa. Ejemplo de ello son ya las empresas Mercedes-Benz, CAF, Renault, Goizper Group, Eroski, Copreci, Erreka y Orkli, entre otros.

      _______________________________________________________

      Judith Eraña

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • ATHLON INTERNATIONAL

      Posteado a las 1:43 pm por admin, el 24 febrero, 2023

      Duela 20 urte, Athlonen lanean hasi nintzenean, Debagoienako bailaratik kanpo eskaintzen zen lehen zerbitzuetako bat garatzeko kontratatu ninduten:  Kirolaren Euskal Eskola; Getxon hain zuzen ere.

      Momentu horretan, Bizkaialdera gerturatzea zientzia-fikzioa izateari utzi zionean, Athlonen dagoeneko entzun zitekeen estatu mailan berritzaile izateagatik ezaguna den enpresa bat izan nahi genuela. Momentu hartan ziur nago askok ez zutela gugan sinistuko, baina hiruzpalau urte beranduago, Madril, Katalunia edo Andaluziaraino ailegatu gara gure zerbitzu eta produktuekin (eta laister Galiziako Arteixora, estatuko enpresarik handienera helduko gara).

      Egun, inguruan beste inork eskaintzen ez dituen teknologiak erabiltzen ditugu, eta egoera ezinhobean gaude ez soilik Euskadin, baina baita Madril edo Bartzelona bezalako hirigune handi eta industrializatuetan gure zerbitzuak saltzeko.

      Enpresetan eskaintzen ditugun miniClinic  zerbitzuak gure Finlandiako lankideen atentzioa deitu du, eta ziur nago beste Europako herrialdeetan gure zerbitzu modeloa “kopiatu” egingo dela etorkizun hurbilean. Adibide gisa dagoeneko medikuren batek gonbidatu gaitu Italiako iparraldeko industrian barrena abenturaren bat garatzera.

      20 urtetan hainbat proiektutan lan egiteko aukera izan dut Athlonen: motxila ergonomiko bat garatu, surf master bat abian jarri edo Bizkar Kliniken kontzeptu berria sortu. Hala ere, intuizioak esaten dit hauxe dela Athlonen historian eman den momenturik ernagarriena.

      Inoiz ez dut hainbesteko aukerarik ikusi, hainbesteko interesik. Eskuartean zerbait bereizgarria dugu, momentuz kopiaezina dena (ez da horrela izango betirako), eta guri dagokigu noraino ailegatu nahi dugun definitzea. Noraino iritsi nahi dugu?

      ____________________________________

      Asier Viteri

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • GURASOAK ETA SEME-ALABEN KIROLA

      Posteado a las 8:17 am por admin, el 15 febrero, 2023

      8 urterekin hasi eta 28 urte arte ibili nintzen kirol talderen batean jokalari, nuen guztia emanez beti. Futbolean hain zuzen ere. Baina zein kiroletan ez du garrantzirik, ibili nintzela baizik. 23 urte eta 43 urte bitartean kirol elkarte bateko arduraduna eta irakaslea ere izan naiz, haurrak ondo ezagutzen ditut. 2 seme ere badauzkat, biak talde kiroletan. Azken 15 urteetan epaile lanak egitea askotan, larregi, tokatu zait. Ikuspegi guztietatik ikusi ditut gurasoak; seme, epaile, kirol arduradun, entrenatzaile, lagun edo talde bereko gisa. Ez noa ikusi edo sentitu ditudan guztiak zerrendatzera, baina askotan AUZOLOTSA sentiarazi didate. Kritikatzea errazena denez, irtenbide bat ematea autu hobea dela deritzot.

      Guraso on bat edo eredugarria izatea erreza da, ondorengo lerroak jarraituz gero:

      1. Seme-alabak aukeratzen duen kirola edozein delarik ere beti babesa eta elkartasuna adierazi.
      2. Ziurrenik ez da eliteko kirolaria izatera iritsiko, baina eziozu ametsik kendu, hankak lurrean izan ditzala. Noizean behin galdetu disfrutatzen duen, gogoa badauka edo beharra badu dena kontatuko dizu, lasai.
      3. Ez dauka etxean beste entrenatzaile baten beharrik, bat badauka eta berari egin diezaiola kasu.
      4. Jokatu edo jolasten dituen partidu guztietara joan. Beti ere ahal den neurrian eta duen adinaren arabera, berak, zu joatea nahi badu.
      5. Partidu aurretik, tartean eta ostean animatu, besterik ez.
      6. Talde kirola bada, guztiak animatu, EZ zurea bakarrik. Ez animatu uneoro, lasaiiiii, berak badaki hor zaudela.
      7. Epailea, bakean utzi. Ahal duena egiten du. Ez lotsarazi zure alaba edo semea.
      8. Txofer lana egin, betiere autobusa jartzen ez badute.
      9. Garrantzitsuena, partidan zehar gertatu dena gertatu arren, besarkada bat eman eta OTARTEKOA ORDAINDU!

      Zorionez, nire kasuan, gurasoak goiko lerro guztiak jarraitu zituzten eta zoriontsu izan nintzen eta naiz.

      ______________________________

      Urtzi Amiano Salterain

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • BERDINTASUN ETA KONTZILIAZIO PROGRAMA

      Posteado a las 3:54 pm por admin, el 6 febrero, 2023

      Jendartearentzat lan egiten duen organizazioak derrigorrean behar du egon sozialki konprometituta. Eta horrelaxe dago gure proiektua, baita ere. Hain zuzen ere, oraingo honetan, eman gura dugu gizonen eta emakumeen arteko parekidetasunaren aldeko pausu bat gehiago.

      Eta benetakoa izan dadin egingo dugu lan. Asmo onekin eta lankide guztion artean partekatutako hainbat faserekin. Emaitza aberasgarria izango bada, zeresana duen orok izan behar du parte horretan. Lagun asko batuko gara bidera.

      Freepik

      Lau urte eskas daramagu udal kirol instalazioetan bezeroei arreta eskaintzen, baina, esanda legez, asko gara dagoeneko. Eta erabaki dugu iritsi dela konpromezuetan aurrera egiteko garaia. 2023. urte honetan hasi gara Athlon Sintagmiako kideok Berdintasun plana lantzen. Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea programaren 2022ko deialdiak eman digu jendartearekiko erantzukizun honekin aurrera egiteko bidea. Berdintasun eta kontziliazio erantzukiduna programaren diru-laguntza jaso dugu, eta aipatu Berdintasun plana abiatzenek hartu du martxa.

      Ikusiko dugu zer dugun zuzendu beharra eta zer dugun indartzeko. Ikasiko dugu kiroldegietako zerbitzua emateko zelan antola gaitezkeen, baita ere, gizon, emakume eta genero ez bitarrak orekatuz. Eta praktikan jarriko ditugu planean guztion ekarpenekin ezarriko ditugun ekintzak. Datozen urteetarako baliagarri izango zaizkigu, eta guztiok hobetzen lagunduko gaitu.

      Organizazioaren bizitza hasi besterik ez da egin, eta akaberarik izango ote duen edo ez jakiteke, egin dezagun bidea, behintzat, berdinzaleago.

      _____________________________________

      Iñigo Murgiondo

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • BEGIEK IKUSTEN EZ DUTENA

      Posteado a las 3:42 pm por admin, el 3 febrero, 2023

      “Hezitzaileok, sarri, begiek ikusten dutenaz gain, atzetik dagoena interpretatzen edo deszifratzen saiatu behar gara”

      Gorputz hezkuntzak ibilbide luzea eta korapilatsua izan du historian zehar. Errendimenduko paradigmatik gatoz, eta hezitzaile/parte hartzaile paradigmara goaz. Horretarako ahaleginak eta bi egin ditugu horretan gabiltzan irakasleok eta mantso bada ere, hurbiltzen gabiltzala sumatzen dugu.

      Gaur gaurkoz, Parlebasek (2001) ikerturiko akzio motor domeinuetan oinarrituta eta antolatuta dago Lehen Hezkuntza Heziketa Fisikoko Curriculumaren zirriborroa (2022). Ondorioz, ikasleek 6 egoera motor ezberdin esperimentatzen dituzte, kidea, aurkaria eta ingurune fisikoaren ziurgabetasuna aldagai bezala harturik. Honez gain, Larrazek  (2009) Aragoiko curriculum proposamenean bezala, gorputz adierazmeneko akzio motorrak ere txertaen dira bertan.

      Gaia testuinguraturik, hurrengo lerroetan “bakarka ematen diren akzio motorrei” buruzko proposamen didaktiko bat aurkeztu nahi da. Parlebasek (2001) dioen bezala, ingurune ziurrean eta bakarka ematen diren akzio motorrak dira eta jarduera psikomotorrak deituriko egoera motorren multzoa osatzen dute. Estereotipo motor baten errepikapenean oinarrituriko jarduerak dira eta helburua abilezia maila hobetzea da. Arrakasta mugimenduaren perfekzioarekin lortzen da eta horretarako errepikapen edota “burugogorkeria” ezinbestekoa da. Adibide gisara, gimnastika, atletismoa, igeriketa, sokasaltoa… bezalako egoerak datozkigu burura, non, behin eta berriz akzio motor berbera errepikatu behar den mugimenduaren perfekzioa lortzeko. Horrela esanda, ez dirudi nerabentzako oso erakargarria izan daitekeenik.

      Proposamen didaktiko honek “Ferixia” du izenburutzat eta Arizmendi Ikastolako lankideekin batera sortutako proiektua da, nahiz eta gaur egun Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzien Fakultatean (HUHEZI) Gorputz Hezkuntzako aipamena ikasten ari diren ikasleekin ere lantzen den. Bertan koordinazioa, oreka eta punteria bezalako gaitasun motorrak lantzen dira. Labur azalduta, proiektu honetan ikasleek koordinazioa lantzeko ariketak (malabareak, kariokak eta diaboloa), oreka lantzeko ariketak (hankapaloak, monozikloa, slack-line-a eta oreka taula) eta punteria jolasak diseinatzen dituzte. Proposamen didaktikoaren amaieran, gazteagoak diren ikasleei “Ferixa” formatuan aurkezten diete landutakoa (trebetasun motor bakoitzeko txoko bana dinamizatuta), ikasle nagusienek gazteei erakutsiz eta hauek modu askean jolastuz. Deskribatutako hau da begi bistaz kanpotik ikus daitekeena. Aldiz, Gorputz Hezkuntza paradigma hezitzaile/parte hartzailean kokatuz gero eta ikasleak ikas-irakaskuntza prozesuaren erdigunean jarriz gero, askoz haratago doa gertatzen dena.

      Guzti honen atzean dagoena da interesgarriena. Didaktikako metodologiari dagokionez, Contreras eta Gilek (2010) aipatu bezala, “Autonomia bultzatzen duten metodologiak” erabili dira koordinazio eta oreka jarduerak lantzeko. Bi dira nagusiki; alde batetik “autoikaskuntza” eta beste aldetik “berdinkideen arteko ikaskuntza”. Autoikaskuntzari erreferentzia eginaz, trebetasun motor bakoitza ikasteko zailtasunez igotzen doan progresio bat jarraitu behar dute ikasleek, modu autonomoan. Berdinkideen arteko ikaskuntzan aldiz, “trebeagoak” diren ikasleek “aditu rola” hartzen dute eta irakasle bezala jarduten dute, bere ikaskideei irakatsiz. Ondorioz, ikasleak autonomiaz lan egiten ikasten dute, “ikasten ikasi” konpetentziarekin lotura eginaz.

      Bestalde, punteria jolasak diseinatzeko orduan,  beste irakaskuntza metodologia bat erabiltzen da. Material berrerabilgarriarekin punteria jolasak sortzen dituzte ikasleek, beti ere autoeraikuntzan oinarriturik. Méndez-Gimenezek (2020) ikertu bezala, norberak sortutako jolasek sormena garatzeko balio dute eta materiala hobeto zaintzen ikasten da.

      Ikas-irakaskuntza prozesuaren ebaluazioari dagokionean, López Pastorrek (2020) garatutako ebaluazio formatiboa, partekatua eta benetakoa erabiltzen da. Ebaluazioa formatiboa da, emaitza baino gehiago prozesua ebaluatzen delako. Horretarako ikasleek autoebaluazio eta koebaluazioak erabiltzen dituzte ikasteko. Ebaluazioa partekatua da, ikasleak eta irakasleak elkarrizketa bidez aztertzen dutelako izandako bilakaera. Azkenik, ebaluazioa benetakoa da, proposamen didaktikoaren hasieratik helburuak argi daudelako eta bizitza errealerako transferigarria delako.

      Azkenik, ikasleen aniztasunaren trataerari ere egiten zaio erreferentzia proiektu honetan. Alde batetik aniztasun funtzionala duten ikasleei eta beste aldetik aniztasun kulturala duten ikasleei. Aniztasun funtzionala duten ikasleentzako, Huget Morak (2010) dioen bezala,  jarduerak ahalik eta inklusiboenak aukeratzen dira eta beharrei egokitutako moldaketak egiten dira arrakasta maila hobetzeko asmoz. Adibidez, punteria jolasetan objektua gertuagotik botatzen da dianan errazago asmatzeko asmoz, oreka jolasetan laguntzak eskaintzen dira… Beste aldetik, aniztasun kulturalari erantzuteko, Carter Thuillier, eta Gallardo Fuentesek (2021) aztertu bezala, punteria jolasak diseinatzerako orduan norberak bere kulturako joko-jolas tradizional bat aurkezteko aukera du, norbere kultura ezagutarazteko eta integratzeko asmoz. Honez gain, kultura guztietako ikasle guztiak sozializatzeko guneak sortzen dira, kultura ezberdinen arteko harremanak sendotuz.

      Proiektu hau, Arizmendi Ikastolan frogatu zen bezala, diziplinarteko proiektu bat ere bihurtu daiteke. Esperientzia hartan Teknologia eta Plastikako arloen parte hartzea ere izan zen eta teknologiako orduetan hankapaloak sortu zituzten. Plastikan aldiz, ferixa egunerako “txoko” bakoitzaren kartelak diseinatu zituzten.

      Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi 2023ko urtarril honetan bertan HUHEZIko Gorputz Hezkuntzako aipamena ikasten ari diren ikasleek Luis Ezeiza ikastetxeko 6-12 urteko ikasle guztientzako “Ferixia” antolatu dutela eta bai ikasle, bai irakasleen aldetik oso positiboki baloratu dela. Modu honetan, horrelako ekintzek erakundeen arteko elkarlanerako aukerak ere eskaintzen dituztela frogatzen da.

      Laburbilduz, esan daiteke Gorputz Hezkuntzan horrelako proiektu bat aurrera eramaterakoan, begi bistaz ikusten dugunaz gain, atzean dagoen guztia ere barnebiltzen duela. Modu honetan, pertsonaren garapena aspektu sozial, fisiko, emozional eta kognitiboan ematen da, beti ere ikuspegi hezitzaile batetik.

      ___________________________________________

      Athloneko Formakuntza Arautua

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Diruz lagundutako berrikuntza proiektuak ikasteko eta gaitasunakeguneratzeko aukera paregabea

      Posteado a las 3:17 pm por admin, el 3 febrero, 2023

      Azken urteetan egindako lanari jarraiki, 2022. urtean ere, Hazitek – enpresa I+G bultzatzeko laguntza programak diruz lagundutako 2 proiektuetan hartu dugu parte:

      ZL-2022/00328, FRAGICare. Heldu hauskorrek etxean jarduera fisikoa egiteko plataforma, beraien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

      ZL-2022/00391, Paintech. Bizkar min kronikoa duten gaixoek jarduera fisiko eta bizimodu osasuntsuen ohiturak hartzeko plataformaren sorrera.

      Proiektu horiek finantzazioa partekatua dute Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 eskualde garapenerako europar funtsaren (EGEF) bitartez.

      2022 egindako lana, bi proiektu hauek azkenengo fasea izan da, hots, prestaketan emandako ia bi urte osteko erabiltzaile errealekin probak egitearena.

      Eskertzekoa da erakunde publikoetatik enpresei horrelako aukerak ematea. Prozesu osoan izan dugu ikasteko aukera. Prozesuaren hastapenetik bertatik da gainera aberasgarria; izan ere, berrikuntza proiektuetan beste organizazio batzuekin batera lan egiteak ikerketa bat egiteko aukera ematen digu, hainbat erakundek duten ezagupena batuz. Landu beharreko produktuaren diseinu eta sorreran izaten dira, zelan ez, kezkak, arazoak eta horientzako erantzunak. Baliagarriak dira partekatutako lan horiek guztiak emaitza hobea lortzeko.

      Hori guztia gutxi balitz, 2022. urtean lortu duguna are hobea da: oso esanguratsua izan da, erabiltzaileek probatu dute eta sortutakoa. Eta horrela ikusi ahal izan ditugu sortutakoaren erabilgarritasuna, izandako zailtasunak eta etorkizunean egin beharreko moldaketak.

      Eskerrik asko urte horietan guztietan bidelagun izan ditugun erakundeei eta baita diru laguntza programa hauek martxan jartzen dituztenei ere.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • KONTRAKTURAK EDO MUSKULU KORAPILOAK: zer dira, nola arindu mina?

      Posteado a las 8:39 am por admin, el 3 enero, 2023

      Askotan entzun dugu “kontrakturen” eta “muskulu korapiloen” inguruan hitz egiten. Aitzitik, ziur zuetariko askok noizbait sentitu duzuela “korapilo” moduko bat muskuluren batean. Bestalde, azken aldian “Puntu Gatillo” (edo Trigger Point, ingelesez) kontzeptua ere agertu da. Baina ba al dakigu zertaz ari garen? Goazen argitzen saiatzera.

      Zer dira kontrakturak?

      “Kontraktura”, “Muskulu korapiloak”, “Puntu Gatillo”… Kontzeptu guzti horiei teknikoki deitzeko erabiltzen den izena Puntu Gatillo Miofasziala (PGM) da. Baina zer da benetan PGM bat?

      “PGM bat muskulu eskeletikoan agertzen den foku hipersuminkorra da, muskuluaren tentsio banda batean agertzen dena, konpresioan mingarria dena, berezko min bat igorri dezakeena, eta disfuntzio motor bat eragin dezakeena”.

      Hau da, beste modu batean esanda, palpaziora sentikorra den muskulu barneko puntu bat da, eta presionatzen denean mina sortzen du.

      PGM-ak bi egoeratan aurki daitezke:

      • Modu latentean: Ez dute sintomatologiarik sortzen, baina mina sortzen dute presionatzean.
      • Modu aktiboan: Zeinu eta sintoma desberdinak sortuko dituzte, muskuluaren disfuntzioa eraginez:
        • Zurruntasun eta ahultasun muskularra (indar galera).
        • Mugimenduaren murrizketa.
        • Mugitzen hasteko zailtasuna, batez ere atseden aldi baten ondoren.
        • Neke muskularra lehenago agertzea.
        • Muskulua erlaxatzeko denbora gehiago behar izatea.
        • Igorritako min espontaneoa. Batzuetan sakona, iraunkorra, eta difusoa izaten da.

      Zer da Min Miofaszialaren Sindromea?

      Puntu gatilllo miofaszialek sortzen dituzten zeinu eta sintomen multzoari Min Miofaszialaren Sindromea (SDM) deritzo. Sistema muskuloeskeletikoan agertzen diren arazoak, SDM barne, praktika klinikoan aurki daitezkeen arazo kroniko ohikoenetarikoak dira. Gainera, min miofasziala patologia muskularraren kausa nagusietako bat da. Hortik euren garrantzia.

      Nola aktibatzen dira Puntu Gatillo Miofaszialak?

      Puntu gatilloen aktibazioa modu ezberdinetan gerta daiteke, eta aurkitzen den muskuluaren eta pertsonaren jardueraren araberakoa izango da. Dena den, bi modu nagusitan gerta daiteke:

      • Modu zuzenean:
        • Muskuluaren gainkargagatik.
        • Traumatismo edo kolpe batengatik.
        • Mugimendu errepikakorren eraginez.
        • Zuzeneko hotzagatik.
      • Modu zeharrean. 
        • Asaldura artikularrengatik.
        • Erraietako gaixotasun batengatik.
        • Asaldura emozionalengatik edo estresagatik.
        • Aktibo dagoen gertuko puntu gatillo baten eraginez.

      Edozein kasutan, muskuluen uzkurketa unitateen (sarkomeren) gainaktibazioa gertatzen da, muskulua modu jarraian uzkurtuta mantentzen delarik.

      Puntu Gatillo Miofaszialen ezaugarriak: Zer da “Igorritako mina”?

      Puntu hauek aktibatuta daudenean, haiengan presioa eragiten denean euren berezko mina igorriko dute, espasmo lokal bat sortuz.

      Puntu gatillo bakoitzak bere igorrita minaren patroi definituak ditu. Horietako batzuk hurrengo irudietan ikus daitezke (X-k puntu gatilloa adierazten du, zonalde gorriak, aldiz, puntuak nora igortzen duen mina):

      Lepoaldeko hainbat muskulutan aurki ditzakegun puntu gatilloek buruko zonalde ezberdinetara igortzen dute mina, migraña/buru min sentsazioa emanez.

      Gluteo/Aldaka inguruko puntu gatilloek hankara igortzen dute mina, ziatikaren antzeko mina eraginez.

      Gainera, min espontaneo hori gutxitan lokalizatzen da puntu gatilloa kokatzen den lekuan bertan, baizik eta inguruko zonaldeetara igortzen da, patroi neurologikoak eta biszeralak jarraitu gabe. Hori dela eta, garrantzitsua izaten da SDM ondo ezagutzea, puntu gatilloa detektatzeko eta berau tratatzeko.

      Uste dut PGM aktibo bat dudala. Zer egin behar dut?

      Joan zaitez zure fisioterapeutarengana. Berak PGM aktiboa konfirmatzen badu, behar den moduan tratatuko du arazoa. PGM-en tratamendua egiterakoan bi helburu planteatu behar dira. Alde batetik, puntuak sortzen duena mina gutxitzea, eta bestalde, ahal den neurrian puntuaren aktibazioa eragin duten faktoreak identifikatzea eta tratatzea.

      PGM bat desaktibatzeko tratamendua teknika ezberdinen bidez burutu daiteke:

      Eskuzko teknikak:

      Eskuterapian oinarritzen diren fisioterapiako metodo ez-inbaditzaile ezberdinen multzoa da. Adibidez:

      • Digitopresio inhibitzailea puntuan bertan.
      • Masoterapia deskontrakturatzailea.
      • Luzaketa analitikoak afektatutako muskuluan.
      • Erlaxazio post-isometrikoa.
      • Luzaketa eta jarraian hotzaren aplikazioa lokala.

      Eskuzkoak ez diren teknikak:

      Eskuterapia bestelako terapiekin konbinatzen duten tekniken multzoa da. Adibidez:

      • Termoterapia:
        • Ultrasoinuak (ez dago ebidentziarik): Batez ere eskuzko tekniken aurretik.
        • Bero hezea: Aktibitate gutxiko PGM-etan, luzaketen aurretik muskuluaren elastikotasuna areagotzeko eta teknika agresiboen ondoren mina murrizteko.
      • Elektroterapia:
        • TENS: Igorritako mina arintzeko batez ere.

      Terapia inbasiboak:

      Azala orratzen bidez zeharkatuz burutzen diren tekniken multzoa. Adibidez:

      • Elektroestimulazio intramuskularra edo elektroakupuntura: Orratzen bitarteko korronteak.
      • Infiltrazioa: Anestesiko lokala sartzea.
      • Puntzio lehorra: Eraginkortasun terapeutiko handiko teknika. Jarraian azalduko dugu.

      Puntzio lehorra:

      Puntzio lehorraren teknikan orratz baten bidez PGM-a desaktibatzen da berau zeharkatuz. Horrela, adherentziak puskatzen dira eta fibrosatutako ehunean neobaskularizazio bat eragiten da, min atalasea gutxituz. Azaleko edo sakoneko teknika erabiltzen da, orratz laburragoak edo luzeagoak erabiliz, PGM-aren sakontasunaren arabera.

      Teknika hau kasu batzuetan deserosoa edo zertxobait mingarria izan daiteke. Min hau arintzeko helburuarekin, orratza abiadura handiz sartzen da. Ohikoa izaten da “puntzio ondorengo mina” izatea: orratzak min arin bat utz dezake, gehienez 24-48 ordu irauten duena. Dena den, horren ondoren, teknika ondo burutu bada, arazoa desagertuko da.

      Laburbilduz, kontraktura bat palpaziora sentikorra den muskulu barneko puntu bat da, presionatzean mina sortzen duena, bai puntuan bertan, eta baita inguruko zonaldean ere. Aktibo dagoenean, disfuntzio muskularra sortuko du, eta honi aurre egiteko fisioterapeutarengara joatea gomendatzen da, berak baloratuko baitu zein tratamendu teknika erabili kasu bakoitzean.

      __________________________________________

      Olaia Gorrotxategi

      Fisioterapeuta

      Publicado en fisioterapia, Salud, Sin categoría | 0 Comentarios | Etiquetado como contractura, fisioterapia, punto gatillo, Salud, solucióndolordeespalda
    ← Entradas más antiguas
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • BIZIAREN OINARRI
      • EL DOLOR
      • MiniCLINICS para afrontar las lesiones musculoesqueléticas en las empresas
      • ATHLON INTERNATIONAL
      • GURASOAK ETA SEME-ALABEN KIROLA
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

Blog de WordPress.com.
  • Seguir Siguiendo
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Accede ahora.
    • athlonblog.com
    • Personalizar
    • Seguir Siguiendo
    • Regístrate
    • Acceder
    • Denunciar este contenido
    • Ver sitio web en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...