• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
    • Athlon Kudeaketako berdintasun-plana eta urtean zehar aurrera eramandako konpromisoak

      Posteado a las 3:50 pm por admin, el 9 enero, 2026

      Jendartean, orokorrean, eta gure organizazioan, bereziki, berdintasuna lortzeko bidean lan egiten darraigu. Eta horren adierazgarri gurako genuke azalpen xume eman. Izan ere, uste dugu 2025. urtea oparoa izan dela ibilitako bidean. 

      2023. urtearen amaieran onartu zen enpresaren I. Berdintasun plana. Aipatu planak 2024-2027 bitarteko konpromisoak biltzen ditu. Enpresaren uneko diagnostikoa egiteaz gain, enpresan bertan berdintasuna lortzeko zenbait ekintza aurrera eramatea eskatzen du, noski. 

      2025. urterako 21 konpromiso definitu genituen, eginbeharrei baliabideak esleituz eta konpromisoak kronograma batean txertatuz. Prozesua, noski, berdintasun batzordeak ikuskatu eta landu du. 

      Ekintzak, oro har, 5 ataletan sailkatzen dira: jarraipena, formakuntza-plana, kanpaina eta saioak, legezko neurriak eta soldata eta lanpostuak. Ondoriozta daitekeen moduan, konpromisoak modu askotakoak dira, baina, laburbilduz, honatx aurrera eramandakoak:

      • Jarraipena eta ebaluazioa: berdintasun batzordea hiruhilean behin elkartu da denbora-tarte horretan aurrera eramandako ekintzak aztertu eta partekatu dira
      • Planaren ezarpenaren garapena ezaguntzera eman: urtean bi aldiz, enpresako langilego guztiari helarazi zaio unean uneko egoera eta ordura arte aurrera eramandako ekintzak. 
      • Berdintasunaren inguruko oinarrizko formakuntza eskaintzea: urrian eta abenduan “Sensibilidad en igualdad” eta “Violencia de género” ikastaroak antolatu dira.
      • Berdintasun eta kontziliazio pilulak: urtean 3 epetan (uztailean, irailean eta azaroan), hainbat dokumentu eta ikus-entzunezko baliabide helarazi zaizkie langileei.
      • Hautaketa prozesuetan eta sustapenetan genero alborapenak saihesteko formakuntza: martxoan gaiaren inguruko formazioa jaso dute koordinatzaile eta zuzendariek
      • Formazio saioak antolatzeko orduan genero ikuspegitik kontuan izan beharrekoak zerrendatzea: otsailean burutu da ekintza hau
      • Enpresa kultura edo galdetegi psikosozialak egitean, genero ikuspegitik emaitzak aztertzea: betaurreko moreekin aztertzeko zenbait urrats definitzen dituen dokumentua zabaldu da zuzendarien artean.
      • Egun seinalatuetan kanpainak egitea: martxoak 8, ekainaren 28a eta azaroaren 25a aitzakia gisa hartuta, zenbait kanpaina sortu eta zabaldu dira.
      • Sexu jazarpenari eta genero arrazoiengatiko jazarpenaren inguruko sentsibilizazio kanpainak: enpresak duen egoerari aurre egiteko protokoloa laburbildu eta zabaldu da.
      • Emakumeentzako ahalduntze saioak antolatzea: emakumeen etxe eta jabekuntza eskolen direktorioa egin eta zabaldu da
      • Legezko neurriak idenfikatu, dokumentuan jaso eta plantillari zabaltzea: apirilean egin da.
      • Murrizketa eta eszedentzien inguruko informazioa bildu eta euskarri sinple eta irakurterraz batera eraman, eta kolektibo osoarentzat eskuragarri jartzea: apirilean egin da.
      • Hizkuntza dekalogoa sortu eta zabaldu: irailean egin da.

      2025. urteko konpromisoak beteta, orain lana 2026. urteko ekintzak aztertu, baliabideak esleitu eta kronograma batean ezartzea izango da. Ekintzen artean, batzordea bildu eta aurrera eramandako ekintzak komunikatzea urtero errepikatutakoak izan arren, zenbait konpromiso berri izango ditugu aurten ere betetzeko, eta horretarako sormena lantzea ezinbestekoa izango da. Eta hori guztia gustuko dugu. 

      Azkenik, eta foroa aprobetxatuz, eskertu gura dugu 2025. urteko maiatzaren 19an Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak egindako ebazpena, non Athlon Kudeaketa SLri emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortu zion. 

      ________________________

      Alazne Agirrezabalaga

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA

      Posteado a las 3:06 pm por admin, el 12 diciembre, 2025

      Aztarna ekologikoa, eguzki sistema, harri sedimentarioak, industria iraultza edo Arkimedesen teorema. Horiek dira Athloneko lankideok azken aste honetan zehar DBH-ko maila ezberdinetako ikasleekin landu ditugun edukiak. Gorputz hezkuntza mimatzen eta zaintzen jarraitzen dugu, baina azken urteetan erronka berrietan ere bagabiltza.

      Nolatan ba?

      Arizmendi ikastolak disziplina arteko PROIektuen aldeko hautu sendoa egin du eta gure egunerokotasunean horietan burubelarri murgilduta gabiltza. Gaur egungo irakasleon profila polibalentea da eta horrek ikasle talde berberarekin ordu ugari igarotzea ahalbidetzen digu. Modu horretan ikaslea bere osotasunean ezagutzeko eta ulertzeko aukera handiagoa dugu, berak ere gure partetik konfiantza eta segurtasuna sentituz.

      Pigmalion efektuak azaltzen duen bezala, ikaslearengan espektatiba positiboak ezartzeak bere garapen akademiko zein pertsonalean sekulako eragina du. Horrela, hezkuntza metodologia berritzaile honen bitartez, ikaslearengan sekulako inpaktua izan dezakegu.

      Ardura eta erronka handia dugu aurrean, gure egunerokotasuneko jardunean aldaketa itzela suposatu diguna. Hori bai, BERRIKUNTZArekin guztiz KONPROMETITUTA gaude eta gure onena eskaintzeko TALDE-LANA eta AUTOGESTIOA uztartzen ditugu. Beti ere eta ahal den heinean, ALAITASUNA transmititzen saiatuz.

      Bai, ATHLONEKO BALIOETAN oinarritzen gara erronka honi ahalik eta modurik hoberenean erantzuteko. Azken finean, irakaskuntza ikasleentzat esperientzia esanguratsuak eta positiboak sortzean datza eta ATHLON-en zerbaitetan adituak bagara, esperientziak sortzean da. 

      ____________________________________________

      Arizmendin lanean ari den Athlon-eko lan taldea

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia

      Posteado a las 4:16 pm por admin, el 4 diciembre, 2025

      Artikulu hau idaztean, hasieran aipatu nahi nuke nire interesa piztu duela Ketol S.(1) eta lankideek egindako berrikuspen sistematikoaren ondorioek. Bertan adierazten denez, ez da gomendagarri sorbaldako biratzaile-mahukaren (manguito rotadorearen) tendinopatiaren tratamenduan ohikoa den deskonpresio artroskopikoa bezalako esku-hartze kirurgikorik egitea. Egileen arabera, tratamendu kontserbadorea ariketa terapeutikoan oinarritua lehentasuna du, ez delako aurkitu alde esanguratsurik tratamendu kontserbadorea jaso duten pazienteen eta esku-hartze kirurgikoa egin zaienen artean (1).

      Beste ikerketa batek ondorioztatu zuen ariketa kontzentrikoetan oinarritutako programa, zein ariketa exzentrikoetan oinarritutakoa, eraginkorrak direla azpiakromialeko kolpea duten pazienteen artean. Bi taldetako partaideek hobekuntza nabarmenak lortu zituzten, bereziki minik gabeko eskapularen mugimenduan, sorbaldaren funtzionaltasunean eta indarrean (2).

      Zer esan nahi dut honekin? Gaur egungo praktika klinikoan oraindik ere gutxietsita dago ariketa terapeutikoan oinarritutako programa sorbaldako minaren tratamenduan. Hala ere, nire iritziz, askotan gehiegi jotzen da teknika inbaditzaileagoetara, sinpleak, baina egitura oneko ariketa-programen ordez, nahiz eta ebidentziak argi erakusten duen arren ariketa terapeutikoa ez dela gutxiago.

      Argi dago, halaber, zenbaitetan terapia inbasiboagoek edo gailu bidezko tratamenduek onurak ekar ditzaketela. Adibidez, tendinopatia kaltzifikatua duten pazienteetan, uhin-kolpe estrakorporeoak gomendagarriak dira mina, funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko, fisioterapia kontserbadoreko beste teknika batzuekin alderatuta (3).

      Sarritan, ariketa-terapia ez da sorbaldako minaren tratamenduaren oinarrian jartzen. Horrek kontra egiten dio azken ikerketen emaitzei, non ariketa terapeutikoa beste tratamendu batzuen gainetik jartzen den, bereziki kontrol motorean eta karga progresiboan oinarritutako programek duten garrantziagatik(4).

      Zer egin behar dugu profesionalok?

      Gure lana da langileei ariketa terapeutikoaren garrantzia erakustea, hezkuntzaren bidez. Egia da batzuetan zaila izan daitekeela, faktore psikosozialek eragina dutelako:
      ● gainkarga ekiditeko beldurra
      ● pazientearen motibazioa
      ● harreman pertsonalak
      ● lanpostuaren lan-egoera

      Faktore horiek guztiak oztopo izan daitezke ariketa bidezko tratamendua arrakastatsua izan dadin. Enpresetan lan egiten dugun profesionalok faktore horiei aurre egin behar diegu, nahiz eta batzuetan erronka handia izan.

      BIBLIOGRAFÍA:

      1. Ketola S, Lehtinen JT, Arnala I. Arthroscopic decompression not recommended in the treatment of rotator cuff tendinopathy: a final review of a randomised controlled trial at a minimum follow-up of ten years. Bone Jt J. junio de 2017;99-B(6):799-805.
      2. Blume C, Wang‐Price S, Trudelle‐Jackson E, Ortiz A. COMPARISON OF ECCENTRIC AND CONCENTRIC EXERCISE INTERVENTIONS IN ADULTS WITH SUBACROMIAL IMPINGEMENT SYNDROME. Int J Sports Phys Ther. agosto de 2015;10(4):441-55.
      3. Fatima A, Ahmad A, Gilani SA, Darain H, Kazmi S, Hanif K. Effects of High-Energy Extracorporeal Shockwave Therapy on Pain, Functional Disability, Quality of Life, and Ultrasonographic Changes in Patients with Calcified Rotator Cuff Tendinopathy. BioMed Res Int. 4 de marzo de 2022;2022:1230857.
      4. Desmeules F, Roy JS, Lafrance S, Charron M, Dubé MO, Dupuis F, et al. Rotator Cuff Tendinopathy Diagnosis, Nonsurgical Medical Care, and Rehabilitation: A Clinical Practice Guideline. J Orthop Sports Phys Ther. abril de 2025;55(4):235-74.

      _________________________

      Ivan López de Arroyabe – Fisioterapeuta

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA

      Posteado a las 2:58 pm por admin, el 28 noviembre, 2025

      Orain arte, AKTIBATU Legazpi Orientazio Zerbitzuan 100 pertsona ingururi eman diegu arreta, bakoitza bere behar eta egoera desberdinekin. Horri esker, ikusi dut zerbitzuak duen garrantzia herritarren ongizatean ikuspegi pertsonalizatu batetik.

      Gainera, herriko hainbat eragilerekin ari gara elkarlanean, helburu argi batekin: Legazpiko biztanleria ahalik eta aktiboena bihurtzea. Lankidetza hori aberasgarria da, sare komunitarioa sendotzen duelako eta ikuspegi zabalago bat ematen digulako.

      Hala ere, niretzat aipagarriena izan da KOI taldea sortzea —Koordinazio, Oreka eta Indarra uztartzen dituen saioa—. Talde hau zerbitzuan aktibo dauden pertsonez osatua dago, eta giro bikaina lortu dugu. Egunerokoan ikusten da nola egiten duten aurrera: beraiek kontatzen didate saioetan hasi zirenetik nola hobetu duten eskailerak igotzerakoan, ibiltzerakoan edo sofatik altxatzeko orduan. Horrelako aldaketek erakusten dute benetan merezi duela egiten dugun lana, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dugulako.


      Horixe da niretzat garrantzitsuena: aldaketa txikien bidez lortzen diren hobekuntza handiak. Horrek motibatzen nau lanean jarraitzera, ilusioz eta gogoz. Gainera, jada baditugu esku artean proiektu berriak, hezkuntzarekin, emakumeekin lotutakoak… eta horrek energia berritu bat ematen dit orain arte bezala jarraitzeko.

      _______________________________________________________

      Mikel Aramendia

      Jarduera fisikoaren orientatzailea

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian

      Posteado a las 4:20 pm por admin, el 20 noviembre, 2025

      Derrigortasunik gabeko lehen ikasturtea izango da Gipuzkoako Eskola Kiroleko programan. Lurrikara sortu zuen sententziak eskola kirola amildegira eramango zuela zirudienean, aukera berrien hasiera suposa dezakeen testuingurura ekarri gaitu.

      Hasierako ezinegona pasa ondoren, hausnarketa sosegatuagoak egiteko egoeran gaude eta oinarrian dagoen galdera gero eta argiago agertzen zaigu: zergatik egiten dute multikirola Gipuzkoako neska-mutilek?

      Derrigortuta daudelako; hori izan zitekeen ikasturte hau hasi baino lehen erantzunetako bat. Erantzun itsusi honek ispiluaren aurrean jartzen gaitu. Bigarren galdera: benetan nahi al dugu baloreak oinarritzat dituen eskola kirol programa derrigortasunaren bidez sartzea familien etxeetan? Agian, gaizki ari ginen eta onartu beharra dago konplexurik gabe. Akatsetatik datoz gehienetan ikasgairik onenak.

      Zergatik egiten dute multikirola Gipuzkoako neska-mutilek? Nahi dutelako, ikaragarri gustatzen zaielako. Horrek beharko luke erantzuna beti.

      Hori lortzeko bidea hasi da eta eragile bakoitzak motxila goraino beteta dauka etxeko lanekin. Itsusia litzateke hemen zerrendatzea beste batzuen eginbeharrak, baina badago guztion ahalegina gida dezakeen ideia: herri denetan errefusa ezineko multikiroleko eskaintza erakargarriena osatzea, ikastetxe, guraso elkarte, udal eta Aldundiaren indarrak erabat lerrokatuta mantenduz.

      Inork bidea bere aldetik egiten badu, planteatutako oinarrizko galderaren erantzuna bestelakoa izan daiteke, eskola kirol programaren balioen zerikusirik gabekoa.

      Desiorik onenak ikasturte berriarekin multikirolean diharduten hezitzaile, koordinatzaile, guraso elkarte eta familiei. Bihotzez eskertzen dugu zuen lana.

      ___________________________________

      Iker Etxeberria Atxa

      Jarduera fisikoaren aholkularia

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila

      Posteado a las 1:58 pm por admin, el 7 noviembre, 2025

      Lagunak, denbora bat daramagu adimen artifizialari buruz entzuten. Astelehenean izan genuen formakuntzaren harira, hainbat galdera, beldur, egonezina… suertatu dira, baina goazen ikuspuntu positibo eta lagungarri batetik begiratzera. Zertan lagundu gaitzake kontsultan?

      Gaur egun, tresna erabilgarriak ditugu jada. Adimen artifizialak saioen planifikazioa optimizatzen laguntzen digu, pazientearen aurreko errendimenduaren arabera karga-progresio proposamenak eginez. Dinamometro eta indar plataformen datuak aztertzen dituzten sistemak ere badaude, pasa dakizkigukeen asimetriak eta defizit identifikatzen. Klinikaren kudeaketarako, ordutegien antolaketa errazten digu, tratamendu motaren arabera pazienteen arteko denborak optimizatuz.

      Etorkizun hurbilari begira, gauza interesgarria dator. Imajinatu paziente batek min kronikoa izateko edo tratamendua uzteko arrisku handiagoa duela aurreikusten duten algoritmoak, gure estrategia doitzeko aukera emanez. Edo pazientearen informazio guztia integratzen duten sistemak (balorazioak, bilakaera… eta ariketa programazioan aldaketak modu zehatzagoan iradokitzen. Baita literatur zientifikoaren azterketa ere, gure kasu klinikoetarako ebidentzia eguneratua segundu gutxitan eskainiz.

      Baina kontuz, eta hau garrantzitsua da: Adimen artifiziala tresna bat gehiago da. Ez du ordezkatzen arrazonamendu klinikoa, ez enpatia, ezta saio bakoitzean pazienteak transmititzen digunaren arabera tratamendua doitzeko dugun gaitasun hori ere. Gu gara informazio hori guztia integratzen dugunak.

      Zuek Adimen artifizialarekin tresnarik erabiltzen al duzue jada? Zuen esperientzia ezagutzea gustatuko litzaidake.

      Horrez gain, badirudi Athloneko blog-eko artikuluak idazten ere laguntzen gaituela dirudi. Jakin deizuen, artikulu honen %90a adimen artifizialak sorturikoa izan da.

      Zeozer arraroa nabaritu duzue, susmatu al duzue zerbait?

      Tira, hortxe hausnarketarako pare bat kontu.

      ________________

      Manu Álvarez Elola / Fisioterapeuta

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon S. Coop. desarrolla una plataforma para ofrecer formaciones online en relación con la salud.

      Posteado a las 4:59 pm por admin, el 27 septiembre, 2025

      Athlon S Coop, empresa con 35 de experiencia en la promoción de hábitos saludables y actividad física pone en marcha una plataforma formativa Financiado por la Unión Europea – Next Generation dentro del Plan Integral de Impulso a la Economía Social para la Generación de un Tejido Económico, Inclusivo y Sostenible, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

      La plataforma desarrollada dentro del Proyecto SALUDIGITAL posibilitará la oferta de cursos fuera del entorno de la comarca de Debagoiena y País Vasco donde ofrece principalmente las formaciones presenciales. Las formaciones que se ofrecerán serán en torno a la actividad física y la salud, la alimentación y la promoción de la actividad en entornos como los centros educativos, las empresas o a nivel municipal. 

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon S. Coop. desarrolla una plataforma y metodología para analizar y fomentar la promoción de la salud en entornos rurales.

      Posteado a las 4:54 pm por admin, el 27 septiembre, 2025

      Athlon S Coop dentro del Plan Integral de Impulso a la Economía Social parala Generación de un Tejido Económico, Inclusivo y Sostenible, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia financiado por la Unión Europea – Next Generation, ha realizado el proyecto PROMOSALUDRURAL
      donde han creado una plataforma para analizar la percepción que tienen los y las habitantes sobre la promoción de la salud de la zona donde viven.
      Los datos que se extraen de esta plataforma ayudarán a las entidades locales a conocer los puntos fuertes y debilidades sobre la salud y poder proponer medidas para dar solución a estas necesidades.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • APRENDIZAJES Y GUÍAS DESARROLLADAS DENTRO DEL PROYECTO PROMOSALUDRURAL

      Posteado a las 4:17 pm por admin, el 27 septiembre, 2025

      Athlon S Coop, con motivo de la realización del proyecto PROMOSALUDRURAL subvencionado dentro del  Plan Integral de Impulso a la Economía Social para la Generación de un Tejido Económico, Inclusivo y Sostenible, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia financiado por la Unión Europea – Next Generation ha desarrollado varias guías y una herramienta web para el Diagnostico de la percepción hacia la promoción de la salud en municipios.

      Esta herramienta quiere ser la base para la puesta en marcha de actividades de promoción de la actividad física y la salud adaptándola a necesidades reales.

      En base a estos resultados, se ha creado una Guía para el trabajo de promoción de la actividad física y la salud.

      Por último, como actividad dentro de la guía metodológica comentada anteriormente, se aconseja la realización del Diseño y Puesta en Marcha de Actividades de Promoción de la Actividad Física y la Salud de manera participativa, para lo que se ha creado una Guía específica para ello.

      Esta última metodología se ha testeado con un piloto en la localidad de Eskoriatza con la participación de distintas asociaciones locales en los que se podido evaluar las fases y las tareas propuestas.  

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    ← Entradas más antiguas
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • Athlon Kudeaketako berdintasun-plana eta urtean zehar aurrera eramandako konpromisoak
      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

Blog de WordPress.com.
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Denunciar este contenido
    • Ver el sitio en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...