Apirilaren 14an partekatu genituen gure bezero eta lagun artearekin orain artean proposatutako edukien sarbideak –estekak, hain zuzen ere–. Helburua zen edonork izan zezala gure proposamenekin ariketa fisikoa egiteko aukera.
Oraingoan, baina, mugarri bat jarri dugu. Hartu ditugu datuok, apirilaren 21ean, eta aipatu, baita ere, –datuok hobeto interpretatzen laguntzeko– bideo guztiak ez direla baliabide digital berdinetan proposatzen eta horrek hedapen gehiago edo gutxiago ematea dakarrela. Eta hori guztia egin dugu garrantzitsua delako lanean dihardugun honetan, momentu batez gelditu, arnasa hartu eta atzera begiratzea, aurrerakoari hobeto berrekiteko.
Eta, a zer nolako sorpresa hartu dugun, atzera begiratuta: oso harro gaude gure kiroldegietako lankideek egin duten lanarekin. Emaitza zoragarriak izan ditugu, elkarrekin lan egin dugu-eta. Hori da giltza urrun iristeko, eta guk sinesten dugun kudeaketa modua egiteko: konfiantzan oinarritua.
Beste barik, hortaz, eta harrotasun osoz, aurkezten ditugu orain arteko emaitza kuantitatiboak, egindako lanaren laburpentxo bat eta aztertu ditugun ondorioak salto kualitatibo bat gehiago eman eta hurrengo asteak diseinatzeko.
Animo guztioi. Zaindu.
Un pensamiento en “Athlon kudeaketa saileko proposamenen mugarria”
Pingback: Athlon kudeaketa saileko proposamenen mugarria – athlondarra