Ez da erraza izaten ari inorentzat tokatu zaigun garai hau bizitzea. Baina jaio bagara bizi beharko dugu, eta horretan laguntzeko ari gara egunero-egunero Athlon Kudeaketa sailean gure bezeroentzako eskaintzak egiten.
Gure lan horren eta egindako eskaintzen parte dira Legutioko Udala, Elorrioko Udala, Aretxabaletako Udala eta Aramaioko Udala. Izan ere, gure proposamenak beraien webgune eta sare sozialen bitartez partekatzen dituzte, bai herritarrekin, baita ere kiroldegietako abonatuekin, zuzenean.
Eta badira beste hainbat proposamen ere, gaur egunean, sare sozial eta abarretan, baina gure aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, gure monitoreek ezagutzen zaituztete ondoen; bai, zuei udal kiroldegietako abonatuoi. Eta horrexek ematen dio balio erantsia Athlon Kudeaketa saileko proposamenei: hain zuzen ere, zuontzat egindako eskaintza da.
Eta zuontzat egiten dugu, izan ere, aurrez ere zuek guregan jarri duzuen konfiantza gustuko dugulako eta horrela izaten jarraituko gura dugulako. Ezagutzen ez gaituzuenoi, berriz, aukera hau eman gura dizuegu gure monitoreen lan profesionala ezagutu eta norbanakoa zelan zaindu, lagundu eta animatzen dugun ikusi eta horretaz gozatzeko.
Momentu oro gozatzea da bizitzea, eta horretarako ezinbestean egin behar dugu ariketa fisikoa. Horregatik eta faltan botatzen zaituztegulako, hemen partekatzen dugu zuok guztiokin gure bazkide diren udalekin batera komunikatutako proposamenak.
- Legutioko Udala: http://www.legutio.eus/legutiano/dm/kirola-etxetik.asp?nombre=5575&hoja=0&sesion=1
- Elorrioko Udala: https://www.instagram.com/elorrio_kiroldegia/
- Aretxabaletako Udala: http://ibarrakiroldegia.eus/konfinamenduan-ere-mugitu-gurekin/
- Aramaioko Udala: https://aramaio.eus/kirola-egiteko-proposamen-gehiago/
Bakoitzak erabaki dezala, gure saioetan gerta moduan, zer intentsitate eta bolumenetan lan egin gura duen eta segi ariketa fisikoaz gozatzen!