Athlon kudeaketa. Mugizaitezgurekin.eus
Pasa diren asteetan aipatu eduki proposamenei gehitu diogu ekimen berri bat: mugizaitezgurekin.eus.
Konturatu gara guztiok etxean egon arren mugitu beharra dugula, baita fase aldaketetan ere. Horretarako, eta eskaintza aberatsago bat egiteko, webgune bat sortu dugu Sintagmia taldearekin batera. Kataluniako gure bazkideen bertsioak ens movem dauka izena; gureak, berriz, goian aipatu izena du, baina biak uztartzen ditugu eskaintza aberatsena lortze aldera.
Aurrez proposatu izan ditugun nahieran ikusteko bideoez gain, asteroko buletinak, osasun aholkuak eta abar luze bat ere baditugu oraingo honetan. Jakina, aurrekoek bezala, herritar orori zuzenduta dago gure zerbitzu publikoa emateko testuingurua kontuan hartuta. Izan ere, zerbitzu publikoarekin batera egin gura lan, beraien helburu eta publikoa partekatuz.
Publiko osorako partekatze horren baitan, zerbitzua erakargarriago egiteko proposamena da honakoa. Interakzioa ahalbidetuko dugu, zuzeneko saioak emanez, eta, gainera, bertan izango duzue gure profesional bikainekin batera zuzenekoen ostean zalantzak argitzeko edo komentarioak egiteko aukera. Astero egingo ditugu 10 zuzeneko, eta bideo guztiak nahieran ikusteko modua ere izango dute gurekin bat egindakoek.
Orain arte horrela egin duzuenok antzemango duzue aukera aberastasuna, seguru, eta egin ez duzuen guztioi gonbidatzen zaituztegu bat egitera, helburu dugu-eta guztion parte-hartzearekin jendartea osasuntsuago bilakatzea eta, bide batez, bidean elkar ezagutu eta elkarrengandik ikastea.
Horrenbestez, eta zuentzat lanean jarraitzen dugula berretsiz, segi ezazue gure edukiarekin gozatzen; oraingoan, baina, www.mugizaitezgurekin.eus atarian.
Animo guztioi. Zaindu.