• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
    • ARIKETA FISIKOA ETA ZAHARTZAROA

      Posteado a las 7:40 am por admin, el 28 marzo, 2022

      Azken hamarkadetan ikusi daitekeen bezala munduko biztanleria zahartzen ari da (piramide demografikoak ikustea besterik ez dugu behar), bizi itxaropena ere gora doan heinean.  Urteak pasa ahala, normala den bezala, gure gaitasunak (fisikoak eta psikikoak) murrizten doaz. Baina noiz hasten da benetan beherakada fisiko handiena? Zerbait egin dezakegu guk profesional bezala beherakada hori murrizteko?.

      Gai fisikoetan zentratuz, pertsona guztiak ez dira era berdinean zahartzen, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak ere badaude. Aipatu beharrekoa da emakumeen kasuan osteoporosia, menopausiari lotuta dagoen gaitza dela eta biztanlerian oso hedatuta dagoena. Sistema muskularrari dagokionez, 50-60 urteen bitarteko hamarkadan gertatzen da beherakadarik nabarmenena, beherakada honek atrofia muskularra eta indarrean murrizketa bat helarazten du pertsonen bizi kalitatea murrituz.

      Arnas aparatuan eta sistema kardiobaskularrean ere aldaketak gertatzen dira, hala nola, albeoloek duten azalera %15 ean murrizten da, arnasketan erabiltzen diren giharrek indarra galtzen dute,  bihotz taupada maximoen maiztasuna gutxitzen da eta odol hesteen presioak gora egiten du.

      Gezurra dirudien harren, kirolaren bidez aurretik aipatutako gauza guztiak murriztu eta hobetu ditzakegu. Osteoporosiaren eta atrofia muskularraren aurrean indar ariketak ezinbestekoak dira. Indar ariketak egiteko modu asko daude, gomak erabiliz, norberaren gorputzaren pisua erabiliz edota nola ez, gorputzaz kanpoko pisuak erabiliz. Gertatzen dena zera da: gizartean askotan gaizki ikusia dagoela pertsona helduak pisuekin entrenatzen ikustea eta ondorioz horrelakoak entzuten dira askotan, “nola jarriko duzu pertsona heldu bat gimnasioan pesak egiten, bere adineko pertsonek egin behar dutena paseatzea da”. Zein pentsamendu okerra den hori, indarrezko entrenamendua nahitaezkoa da edozein pertsonarentzat, hori bai beti profesional baten gidaritzapean eta funtzionalitatea eta bizi kalitatea hobetu nahian.

      Honek ez du esan nahi paseatzea txarra denik, ezta inondik ere, noski paseatzea oso gomendagarria dela bizikletan ibiltzea edota igerian ibiltzea bezalaxe. Ariketa aerobikoak gure arnas aparatua eta sistema kardiobaskularra sasoian mantentzen laguntzen digulako.

      Beraz, bai indarrean zein erresistentzian oinarritutako ariketak burutu behar dira. Bien arteko ekilibrioa bilatzean dago giltza. Profesional bezala hau lortzeko kapazak izango bagina edozein pertsonari zahartzaro aktibo eta osasuntsu bat aurrera eramaten laguntzeko prest egongo ginateke.

      Ondorioz, profesional ezberdinen lana zein den galdetzen badigute, nik behintzat argi daukat, atzean utzi behar ditugu gizartearen iritziak (askotan hauengatik baldintzatuta egiten dugulako lan) , bakoitzak bere gaitasunak erabili beharko lituzke edozein pertsona laguntzeko eta nola ez, aurretik komentatu bezala, beldurrik ez izan indar ariketak pisuekin praktikan jartzeko garaian onura besterik ez digutelako ekartzen zentzuz aurrera eramaten badira noski.

      ___________________________________________________

      Gorka Imaz.

      Fisioterapeuta eta kirol zientzietan lizentziatua.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • TECH vs TOUCH

      Posteado a las 11:50 am por admin, el 4 marzo, 2022

      LANAREN ETORKIZUNA OSASUNAREN ESPARRUAN

      Garai apartak bizi ditugu gure inguruan. Ez nabil koronabirus ditxosoaz hitzegiten, ezta Ukraniako inbasioaz ere, azken urteotan geratutako eraldaketa digitalari buruz baizik. Teknologia eramangarri mugikor digitalak gure bizitzako ia alderdi guztietan txertatu ditugu abiadura bizian, eta jabetu garenerako, ez da harritzekoa gure buruari hurrengo galdera egitea: Mundu digitalak gizakiak zaharkituko gaitu lan esparruan? Industria askotan hau errealitate bat da dagoeneko: banku-transakzioak, janari-dendetako eta biltegietako kutxazainak, online erosketak, e.a. Teknologia hauek eboluzionatzen eta giza baliabideen arloan aurrera egiten jarraitzen duten heinean, hausnartu egin beharko dugu Giza Baliabideei hasierako G-a kendu beharko ote diegun etorkizun hurbilean.

      Sarritan pentsatu izan dut, gure Bizkar Kliniketan (eta beharbada Athlonen eskaintzen ditugun beste hainbatetan) ematen dugun zerbitzuaren zati handi bat automatizatu egin daitekeela. Ideia arraro xamarra dirudien arren, seguru nago gaur egungo teknologiek posible egingo luketela %99an automatizatutako klinika bat abiaraztea. Imajina ezazue Roomba moduko robot sanitario bat bezeroei ongietorria ematen, bere pantaila mugikorrean luzaketa eta ariketak proposatzen, edo paziente baten galderei erantzun posibleak ematen: “Ez Joxefa, ez, errotula ez daukazu sorbaldaren atzekaldean”. Alexa-k gaur egun zure etxeko bozgorailuen soinua igotzen badu, zergatik ez ditu ba gure kliniketan makinak piztuko goizean goiz?

      Zein eroso egongo nintzake etxeko sofan botata, pinganillo bat belarrian sartuta nire avatar digitalak klinika kontrolpean duen bitartean. “Molestar solo en caso de incendio o fallecimiento” ikonoan sakatu eta siesta itzela botako nuke egunero.

      Bromak aparte, gizakia vs makinaren paradoxa klasikoaren kapitulu berri baten aurrean gaudela argi eduki behar dugula uste dut. Askok esango didazue Joxefak mediku edo fisioterapeuta batekin erlazionatu nahi duela eta ez artefaktu teknologiko batekin, eta arrazoia daukazue (momentuz).

      Hala ere, etorkizunean denon artean marko bat definitzera iritsi beharko gara Tech and Touch-en arteko erlazioa zein den eta zein izango den jakiteko.

      Eta orain, bukatzeko bai: ¡EUTSI UKRANIA! eta ¡FUCK CORONAVIRUS!

      ___________________________________

      Asier Viteri Davila

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlonek I+G_ko 3 proiektuetan hartu du parte 2021 urtean

      Posteado a las 4:23 pm por admin, el 23 febrero, 2022

      Athlonek, negozio eredu berriak aztertzeko asmoarekin, diruz lagundutako 3 proiektutan hartu du parte; Hazitek – enpresa I+G bultzatzeko laguntza programak.

      Proiektu hauek Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Grapenerako Europar Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatuta daude.  

      Aurkeztutako 3 proiektu hauek 2020-2023 iraupena izango dute. Hauek, guztiek, pertsonen osasunean eragitea dute helburu eta beste enpresekin elkarlanean aurkeztu direnez, ezagutza areagotzeko eta partekatzeko baliogarri izan dira.

      Hauek izan dira diruz lagundatuko hiru proiektuak:

      ZL-2021/0000345, ESCSalud. Eskola Osasungarrien diagnostikorako eta interbentziorako tresna baten sorrera.

      ZL-2021/00165. FRAGICare. Heldu hauskorrek, etxean jarduera fisikoa egiteko  plataforma, beraien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

      ZL-2021/00277, Paintech. Bizkar min kronikoa duten gaixoek, jarduera fisikoa egiteko eta bizi ohitura osasungarriak bereganatzeko plataformaren sorrera.

      ________________________________

      Gorka Martinez de Lahidalga

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • GEHIEGIZKO PISUA EDOTA LIPEDEMA?

      Posteado a las 12:29 pm por admin, el 25 enero, 2022

      NOLA JAKIN LODITASUNA EDO LIPEDEMA DUEN EMAKUME BATEN AURREAN GAUDEN ETA ZER DEN KONTUAN EDUKI BEHARREKOA ARIKETA FISIKOA EGITERAKOAN

      2020ean Espainian Europako Osasun Galdetegian jaso ziren emaitzen arabera, 18 urtetik gorako emakumeen %15,5-ak loditasuna sufritzen du eta 35-74 urte bitarteko taldean, %30,6-a dago gainpisuan. Datuak oso altuak dira.

      Lipedema, loditasunarekin konfunditzen den gaitz kroniko bat da. Batez ere, emakumeetan ematen den alterazio bat da, gizonezkoen %2ak baina gutxiago pairatzen dute, izan ere, hormonek zerikusi handia dute gaitz honetan. Gorputzeko ehunean, gantz akumulazio bat ematen da, batez ere, hanketan izan ohi da eta gantz hori mingarria da. Gainera, ez du erantzunik ematen ez dieta ezta ariketa fisikoaren aurrean ere. Nahiz eta oso azpi-diagnostikatua dagoen, eta gaur egun dauden datuak oso urriak diren, badirudi emakumearen %11-%20ak sufritzen duela. Datu hauek ere oso altuak dira.

      Beraz, nola jakin dezakegu lodia dagoen edota lipedema duen pertsona baten aurrean gauden? Esan beharra dago, biak sufritzeko aukera dagoela, baina lehenik eta behin Lipedema duen edo ez identifikatu beharko genuke eta horren susmoa izanik, familia, tutore edota adinez nagusi izanda, berarekin hitz egitea litzake egokiena. Esan beharra dago, emakume gehienak oso eskertuak izan ohi direla honen aurrean, beraien buruekin lasaitua hartu ohi dutelako alegia. “Ez da nahikoa egin ez dudalako dieta edota ariketarekin, baizik eta, izena duen gaitz kroniko bat dudalako” dio Lipedema duen emakume batek.

      Horretarako, ondorengo ezaugarrieri erreparatu beharko genieke:

      • Sensibilidade handia izaten da taktuan/atximurkan gantz hori pilatuta dagoen tokian
      • Hanka neketsuak sentitzen dira eta zutik denbora luzez edota belauniko egoteko zailtasunak egoten dira
      • Normalki, beheko adarretan pilatzen da, txorkatila handiatua ikusten da (galtzerdi estu bat jarrita edukiko balu bezala) eta oina, berriz, bolumen normalekoa izaten da
      • Elastikotasun handiagoa izaten da artikulazioetan, batez ere, eskuekin lurra ukitzeko proban. Txorkatila askotan bihurritzeko joera izaten da.
      • Fisioterapeuten eta medikuen konsultan trokanter-eko mina edota lunbalgiarengatik iristen dira askotan (anterolistesis kasuak lunbarretan, laxotasun gehiegi edukitzeagatik)
      • Hilerokoarekin mina eta bolumena areagotzen dira
      • Gehiegizko diferentzia nabaritzen da enborreko eta behe adarreko bolumean, gerri estua izaten da

      Ariketa fisikoa egiterako garaian, goiko ezaugarriak kontutan hartu behar dira eta aukera balego, ariketa egokitu prebentzio lana egiteko. Ariketa maiz egitea komeni da, beti ere karga ondo limitatuz (gainkargak inflamazioa areagotu dezake eta sintomatologia okertu). Inpaktu gabeko ariketa egitea komeni da, korrika edota saltoak egitea saihestuz. Igeriketa oso komenigarria izaten da, baita ere, propiozepzio lana eta giharren indartzea, batez ere, artikulazioa biltzen duten giharren lanketa (sorbaldak, aldakak).

      Nahiz eta medikuek diagnostikatu beharreko gaitza izan, osasun arloan lan egiten dugun orori dagokigu honen berri jakitea eta norberari dagokion eskuartzea egitea.

      Leire Eldua Azcarate

      Fisioterapeuta

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Ariketa Fisikoa eta Haurdunaldia

      Posteado a las 9:57 am por admin, el 29 diciembre, 2021

      Azken urteetan, batez ere azken hamarkadan, komunitate zientifikoak onartu du haurdunaldian zehar intentsitate moderatuko ariketa fisikoa praktikatzea onuragarria dela bai ama zein haurrarentzat (Perales et al., 2016).

      Baina zer gertatzen da Espainiako datuak aztertzen baldin baditugu? Espainian, haurdun dauden emakumeen gehiengoak, %80-ak, ez du ariketa fisiko gomendioak jarraitzen. Gehiago sakontzen badugu, ariketa fisiko gomendioak jarraitzen duten emakume horietatik, %13,4-ak, intentsitate ertain bateko ariketa fisikoa egitetik intentsitate arin batera pasatzen dira haurdun geratzen direnean (Amezcua et al., 2013).

      Badakigu gutxieneko gomendioak ez betetzeak (150 min/astean) amak obesitatea izateko arrisku handiagoarekin eta haurdunaldiko diabetesarekin lotzen direla. Aldiz, haurdunaldian zehar ama aktibo mantentzen bada, zesarea arrisku txikiagoarekin eta haurrak pisu hobea izatearekin erlazionatzen da. Hau guztia jakinda zergatik ez da haurdunaldian zehar ariketa fisiko gehiago praktikatzen?

      Haurdunaldian zehar emakumeek hainbat aldaketa jasaten dituzte. Zer motatako ariketak komeni zaizkien jakiteko, jasaten dituzten aldaketa fisiologikoak, anatomikoak eta biomekanikoak aztertuko ditugu.

      Bihotzean ematen diren aldaketak:

      Emakumearen bihotza gora, aurrera eta ezkerrera mugitzen da, umetokiaren garapenak diafragmaren desplazamendua eragiten duelako (González Merlo, 2013). Gainera, haurdunaldiak bihotzaren hipertrofia eragiten du (Mone et al. 1996).

      Odol bolumena ere handitzen da, odol bolumenaren %30-45-ko igoera bat ematen da. Igoera hori bolumen plasmatikoan emango da, haurdunaldian ematen den anemia fisiologikoa eraginez. Kontuz emakumea kirolaria bada eta anemia izaten badu!

      Ematen diren beste aldaketa batzuk:

      • Atsedeneko bihotz maiztasuna handitzen da (15-20 taupada)
      • Erresistentzia kardiobaskularra murrizten da (errendimendua gutxitzen da)
      • Tentsio arteriala murrizten da (1. hiruhilabetean)

      Sistema endokrinoan ematen diren aldaketak:

      • Progesterona eta estrogeno kopurua handitzen da (likidoen erretentzio handituz)
      • Plazentak relaxina hormona jariatzen du, pubis artikulazioaren flexibilitatea hobetuz.
      • Tiroideen hiperplasia ematen da (tiroidearen tamaina %10-40 handitzen da). Kontuz emakumeak hipertiroidismoa badu!
      • Intsulinarekiko erresistentzia handitzen da  (AF → intsulinarekiko sentsibilitatea hobetzen du)
      • Kortisolaren jariaketa handitzen da glandula adrenaletatik. (Arriskuak: Jaiotza goiztiarra eta haurra jaiotzean pixu baxua). 

      Metabolismoan ematen diren aldaketak: Pisuaren igoera.

      Behar energetikoen igoera bat ematen da (feto, plazenta…) eta ondorioz emakumeak adaptazio metaboliko batzuk jasaten ditu  (Cunningham et al. 2015).

      Haurdunaldiaren lehen erdian: ANABOLISMOA (SINTESIA).

      • Karbohidratoen metabolismoa: Glukogeno moduan gordetzen da gibelean, giharretan eta plazentan. 
      • Gantzen pilaketa ematen da. Odolean kolesterola eta beste lipido batzuk pilatzen dira.
      • Intsulina gehiago jariatzen da.

      Haurdunaldiaren bigarren erdian: KATABOLISMOA (DEGRADAZIOA).

      • Karbohidratoen metabolismoa: Diabetikoen antzekoa. KONTUZ haurdunaldiko diabetesarekin!
      • Amaren intsulinarekiko erresistentzia handitu egiten da. Fetuari glukosa etengabe hornitzen diolako.

      Aldaketa anatomikoak: Emakumearen biomekanikan.

      1.- Grabitate zentroa aurreratu egiten da emakumeak pisua hartzen duelako. Sabelaren bolumena eta emakumearen bularrak handitu egiten dira. Ondorioz, emakumeak bere postura egokitu behar du.

      Oreka lantzea garrantzitsua izango da, haurdunaldiaren lehenengo egunetik amaieraraino.

      Grabitate zentroa aurreratzearen ondorioz:

      Zifosis dorsal → Bularrak handitzearen ondorioz. Sorbaldak aurreratu egiten dira eta burua ere aurreratu egiten da.

      Lordosis lumbar → Grabitate zentroa egokitzeko.

      2.- Sabeleko bolumena handitzeak eragiten duen ezegonkortasuna konpentsatzeko aldakaren antebertsio bat ematen da. Aldakak 8º-ko inklinazio bat jasaten du. Honek faja lumboabdominalaren alterazio bat ekartzen du.

      Aldakaren mugimendua lantzea oso garrantzitsua izango da (bigarren hiruhilekotik hirugarrenera).

      3.- Femurraren kanpoko errotazio bat ematen da.

      Honek zer esan nahi du? Gluteo ertainak ez du bere funtzioa beteko. Ez da mugituko (ez da uzkurtuko) eta ondorioz piramidalak lan guztia egingo du → Kontuz “ Falsa Ciática”!

      Kanpoko errotazio honek ere oinaren ebertsioa ekartzen du, hau da, emakumeek oinaren kanpoko aldearekin zapalduko dute (haurdun dauden emakumeen ibiltzeko modu bereizgarria).

      4.- Abdominalen diastasia

      Sabelean kokatzen diren aurreko zuzenen bereizketa. Emakumeen %100-ak abdominalen diastasia jasaten du haurdunaldian zehar. Giharraren erdian dagoen linea alba (ehun konektiboa) zabaldu egiten da. Linea alba hori ez da inoiz berdina izango haurdunaldiaren ondoren. 

      (Image of: Ferrer, E. (2018) Salud y deporte en femenino. La importancia de mantenerse activa desde la infancia)

      Guzti hau kontuan izanda zer egin dezakegu?

      (Propuesta práctica de Romero-Gallardo, L para OWA)

      LEHENEGO ETAPA ( Noiztik ?? – haurdunaldiko 34/36 asterarte)

      Helburuak: Entrenamendua haurdunaldira egokitu

      • Atzeko katea landu. Garrantzitsua izango da gluteoak haurdunaldiaren hasieratik lantzea. Zer motatako ariketak izango dira egokienak? Aldakaren extentsioa eta aldakaren kanpoko errotazioa lantzen dutenak.
      • Suelo pélvico: Tonua landu.
      • Faja lumboabdoiminalaren programazio egoki bat eraman, diastasia eta lumbarretako mina ekiditzeko.
      • Bere gorputzarekiko duen kontzientzia handitu eta hobetu.

      BIGARREN ETAPA (34/36.astetik – erditu arte)

      Helburuak: Amarekin lan egin erditze on bat izateko.

      • Aldakaren kontzientzia landu
      • Aldakaren mugikortasuna eta erditze momentuan lagunduko dioten mugimenduak landu.
      • Suelo pélvico: Gaitasun elastikoa landu. (Fisioterapia bidez)

      Baina emakume denak ariketa fisikoa arrisku gabe praktikatu dezakete? Badaude kontraesan absolutu batzuk, non emakume hauek eguneroko zereginekin jarraitu behar duten ariketa fisikoa ekidituz (intentsitate altu eta ertaineko AF) (Meah et al., 2020).

      • Arnas bideetako gaixotasun larria izaten badu.
      • Jaiotzetik bihotzeko gaixotasunen bat izaten badu.
      • Plazentaren erorketa gertatzen bada.
      • Vasa previa (VP)
      • Kontrolik gabeko Diabetes Tipo I
      • Erdiketa aktibo goiztiarra
      • Pre-eclampsia larria (Tentsio arterial altua)
      • Gutxiegitasun zerbikala (Cuello cervical incompetente)

      Beste emakume guztiak aktibo mantendu behar dira, hau da, erabateko atsedena ekiditu behar dute. Asko dira ohean denbora asko igarotzearekin lotutako arriskuak. Alde batetik, emakumeak bere egoera fisikoa galduko du eta hezurren desmineralizazio bat emango da. Bestetik, arlo psikologikoan ere aldaketak emango dira, amak zein haurrak ondorio psikosozial kaltegarriak izateko arrisku gehiago izango dute (ACOG 2020). Beraz, goazen haurdunaldian ere entrenatzera!

      “El embarazo es como una maratón para la que hay que entrenarse. Si no te preparas puedes llegar muy, muy mal al final de esta carrera de fondo y la convalecencia puede ser mucho más larga que si has sido previsor”.

      Carolina Roero (Body Global Woman)

      Eider Altube Iturricastillo

      ERREFERENTZIAK

      American College of Obstetricians and Gynecologists.Physical Activity and Exercise During Pregnancy and the Postpartum Period: ACOG Committee Opinion, Number 804. Obstet Gynecol. 2020 Apr;135(4):e178-e188.

      Amezcua-Prieto, C., Olmedo-Requena, R., Jímenez-Mejías, E. et al. Changes in Leisure Time Physical Activity During Pregnancy Compared to the Prior Year. Matern Child Health J 17, 632–638 (2013).

      Cunningham FG, Leveno KL, Bloom SL, Spong CY, Dashe JS, Hoffman BL, Casey BM, Sheffield JS. (2015). Williams. Obstetricia, 24e. McGraw-Hill Interamericana Eds.

      Ferrer, E. (Coord.) (2018) Salud y deporte en femenino. La importancia de mantenerse activa desde la infància.

      González-Merlo J. (2013). Obstetricia. 6ªEd. Elsevier.

      Meah VL, Davies GA, Davenport MH. Why can’t I exercise during pregnancy? Time to revisit medical ‘absolute’ and ‘relative’ contraindications: systematic review of evidence of harm and a call to action. Br J Sports Med. 2020 Dec;54(23):1395-1404.

      Mone SM, Sanders SP, Colan SD. (1996). Control mechanisms for physiological hypertrophy of pregnancy Circulation. 94(4):667-72.

      Perales, M., Santos-Lozano, A., Ruiz, J. R., Lucia, A., & Barakat, R. (2016). Benefits of aerobic or resistance training during pregnancy on maternal health and perinatal outcomes: A systematic review. Early Human Development, 94, 43–48.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Kirol praktika ohituren emaitzak direla-eta

      Posteado a las 8:06 am por admin, el 29 diciembre, 2021

      Testuinguruaren azalpena alde batera utzi eta emaitza garrantzitsuenak aipatzera pasata, esan daiteke pandemia garaiko urteko erantzunak orain bost urtekoak baino hobeak direla. 6,1 puntu gora egin du kirol praktikak; izan ere, gutxienez behin kirola praktikatu zutenak aintzat hartuta, 10 pertsonatik 6k egin zuten, edo noizbehinka edo jarraikortasunean. Gure kiroldegietako abonatu tasak 10etik 3 direnez, salbuespenak salbuespen, esan dezakegu konfinamendu aurretik edo ostean, ariketa fisikoa egin zutenen erdiak kiroldegietan egin zutela.

      Iazko urtean egin eta aurtengo ekainean argitaratu zuen bost urtean behin egiten den inkesta Espainiako CSDk –Consejo superior de deportes–. Inkesta horren funtsa da kirol ohituren berri izatea, hamabost urtetik goragoko biztanleak kontuan hartuz. Hainbat indikatzaile jasotzen dira, emaitza gisa, zeinak erabiltzen dira-eta, bai egungo azterketa egiteko, baita ere historikoari jaten emateko.

      Agian ez da zilegi ondorio hori ateratzea, izan ere, galdetu egin beharko litzaieke ariketa fisikoa egin duten haiei, kiroldegira abonatuta egon arren non egin duten kirol praktika. Baina bada, agian, guztiok harrituko gaituen datu esanguratsu bat. CSDk argitara emandako emaitzen arabera, senderismoa praktikatu zutenak iaz 15,7ra heldu ziren; 2015. Urtean, berriz, 17,0 izan ziren. Honek ezbaian jarriko luke, orokortasun batetik begiratuta, jendartean sarri aipatzen den kanporako joeraren igoera. Esan beharra dago, hala ere, oinez parkeetan edo herri ingurunean ateratzen direnak gehiago direla orain hurreneko lagineko emaitzetan baino.

      Era berean gertatu da igerilekuetako praktikarekin ere. Puntu asko jaitsi da aurreko aldiko emaitzetatik. Gure lana izango da, aurrerantzean ere, kiroldegietako espazioetan beharrezkoak diren neurriak hartu eta praktika seguruak bermatzea, igerilekuen errentagarritasunari mesede egiteko, alde batetik, eta, batez ere, herritarrentzat igeri egiteak daukan onuragatik, beste alde batetik.

      Testu honi zorioneko amaiera bat emateagatik, ekarri gurako nuke maiztasun handiaz ariketa fisikoa egiten dutenen kopurua igo egin dela: egiten du jendartearen %27,1ak, %54,8ak astean behin eta %58,6ak hiru hilean behin.

      Guk, ahal dugun neurrian, jarraituko dugu ahalik eta aukera gehien ematen herritarrek aukera dezaten ondoren gustuko jarduera, garrantzitsuena da-eta ekintza bera egitea.

      Iñigo Murgiondo

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Hezkuntza Berrikuntza eta Gorputz Hezkuntza

      Posteado a las 4:29 pm por admin, el 2 diciembre, 2021

      HAINBAT GAKO

      Artikulu honetan saiatuko gara gorputz hezkuntza arloak hezkuntza berrikuntza prozesu batean hartu dezakeen xedea ezaugarritzen. Horretarako, hainbat gakori buruzko gogoeta sustatzea izango dugu helburu.

      Gizartean somatzen, ikusten eta pairatzen ari garen aldaketa guztiei erreparatuz gero, hala nola, migrazio fenomeno berriak, kulturartekotasuna, emergentzia klimatikoa, baliabide naturalen agortzea, hiperkonektibitatea, iraultza teknologiko radikalak, pentsamendu materialistaren nagusitasuna, pribatutasunaren haustura, kontrola…  aldaketa garai bat baino garai aldaketa batean murgilduta gaudela esaten da.

      Gauzak horrela, formakuntzan dihardugunon hausnarketa galdera argia litzateke: zer egin behar du eskolak gizarte horretan bizi diren ikasle eta biziko diren biztanleen beharrei ahalik eta modu esanguratsu eta eraginkorrenean erantzuteko?

      Gizartea eta eskola txanpon bereko bi alderdi izanik, BERRIKUNTZA hitza eta BERRIKUNTZA jarrera datorkigu burura. Francisco Imbernónek hezkuntza berrikuntza definitzen du “taldean, modu kolektiboan egiten diren proposamen, ekarpen eta ideia berrien arakatze prozesu eta jarrera gisa, non praktikan antzematen diren arazoei aurre egiteko testuinguruetan eta hezkuntza praktika instituzionalean, aldaketak ekarriko dituen”; hau da, berrikuntza bera ez da helburua, bitartekoa baizik; hezkuntza berrikuntza prozesuen helburu nagusia IKASLE GUZTIEK HOBETO ETA GEHIAGO IKASTEA izango litzateke.

      Berrikuntzaz jakin badakigu alderdi anitzekoa dela, hala nola, irakaslearen aurrezagutzak eta sinismenak aldatzea, irakasle-ikasle rolak aldatzea, irakaslearen egiteko moduak aldatzea, espazioak eta antolaketa aldatzea suposatzen duela… badakigu hau ez dela erraza, baina  berrikuntza gauzatu eta mantendu dadin, ezinbestekoa da.  

      Berrikuntzaz jakin badakigu zuzendaritzatik sustatu daitekeela edo irakasle talde batek tira dezakeela eta gehienetan biak lerrokatuta joan beharko direla berrikuntza prozesua abiatu eta batez ere egiten diren aldaketak denboran iraunkorrak izan daitezen.  Badakigu baita hortarako zein garrantzitsuak diren ikaste komunitateak eta sareak, gainera berrikuntzak dio irakasle-gai-talde-gela-ordu eredua desagertuko dela, irakasle taldea, kotutoretza eta komunitatearen alde. Gauzak horrela, badakigu berrikuntza prozesua eskolan eta eskolatik abiatu behar dela, hezkuntza sistema osoaren aldaketa noiz etorriko, zain egon gabe.

      Hezkuntza berrikuntza prozesuko alderdirik garrantzitsuena berrikuntza zergatik eta zertarako egiten dugun jakitea da; zergatik abiatu berrikuntza prozesu bat, zein da prozesu horren iparra, nora joan nahi dugun… Berrikuntza beraz, helburuetatik hasten da, justifikatzen duten asmoetatik, eta horri zentzua emango dion curriculum eta ebaluazio batetik.

      Bizi garen gizarte aldakor, ziurgabe, konplexu eta zalantzakor honetan bizitzeko, zer jakin behar dute ikasleek? are gehiago, Yuval Noah Harari  historialari eta pentsalari israeldarrak bere azken liburuan “21 lezio XXI. menderako“ UTRU (Unprecedented Transformation and Radical Uncertainties) akronimoa erabiltzen du, aurrekaririk gabeko eraldaketa eta radikalki ziurgabea den gizarte bat ezaugarritzeko. Ez dezagun ahaztu etorkizuna ez dela etorri behar dena, orain gertatzen ari dena baizik eta noski bertatik ikasi beharrean gaudela.

      Goazen beraz arreta gunea hortan jartzera; nola jaso behar dute ikasleek benetako ikaskuntza, ikaskuntza autentikoa, ikaskuntza sakona? zein ikaskuntza egingo zaizkie baliogarri?  bizitzarako prestatzen ditugu gure ikasleak?  zein ikasle/pertsona eredu beharko dugu?  Hor dago gakoa.

      1. GAKOA: PERTSONA EREDUA: Pertsona Osasuntsua

      Gure ustez eskolak PERTSONA OSASUNTSUAK lortu behar ditu; eskolak ikasleari gizarte ziurgabe aldakor eta konplexu horretan ahalik eta erosoen bizitzeko, norbere gorputz eta buruaren zaintza egiteko erramintak eman behar dizkio. Pertsona osasuntsu gisa ulertuko dugu, bere ongizate fisiko, mental eta soziala duena eta funtzionatzeko gaitasunaren lorpen maila gorena eta gaixotasun maila txikiena izango duena.

      Ikasle osasuntsua garatzeko (gaur egun eta etorkizunean) eskolak, komunitatearekin batera, testuinguru ezberdinak sortu beharko ditu, hezkuntza formala eta ez formala uztartuz; eskolako curriculumak guzti honi berariaz erreparatuko dio, ikasleak bizitza osasuntsu bat eramanez, etorkizunari begira osasuna  garatzeko estrategiak eskuratuz, gorputza, burua eta ingurua zainduz, jarduera fisikoa egiteko ohitura hartuz, kultura motriza eskuratuz, emozio hezkuntzaz jabetuz, adiskidetasunaz gogoeta eginez, naturaren kontzientzia hartuz… ongizate fisiko, mental eta soziala garatzeaz ari gara alegia.

      Eskoletako curriculum eta ebaluazioaren definizioan ikasleen irteera profiletako bat OSASUNTSUA ezaugarria izango da, definizio honek  duen  konplexutasun guztiarekin,  osasuntsua kontzeptua ere alderdi anitzekoa baita, erreferentzia egiten dio alderdi fisiko, mental eta sozialari, ez da zerbait estatikoa, behin lortu eta betirako daukazuna baizik eta osasuna dinamikoa da, gaixotasuna eta ongizatearen artean mugitzen eta uztartzen delako. Konplexua da pertsonok beste aukera askoren artean izan dezakegulako gaixotasun edo  disgaitasun maila altua, eta gainera osasuna, norbere bizilekuaren baldintza historiko, sozial, kultural eta ingurugirokoen menpe dago.

      Ikasleak ikasi beharko du fisikoki norbera zaintzearen ardura izaten, bizitza guztirako gorputz bakar bat dugunaren kontzientzia izaten eta bera zaintzeko ardura nagusia norberarena dela jabetzen eta horretarako ikasi beharko du bizitzarako ohitura osasuntsuak eskuratzen. Gorputzaren ongizatean eta gorputzaren funtzionamendu egokian datza, pertsonaren alderdi fisikoaz ari gara.

      Hau ezingo du lortu mentalki norbera zaintzearen kontzientzia hartu gabe eta ikasleak jakin beharko du oreka bat egon behar dela pertsona eta bere ingurune kulturalaren artean eta bere baitan daudela ongizate emozionala eta psikikoa eta horrek estres egoeretan pertsona batek nola pentsatu, sentitu, jokatu eta erantzuteko moduan eragin zuzena duela, pertsonaren alderdi mentalaz ari gara.

      Bestetik, ikasleak inguruneak dakarren erronka eta aldaketetara egokitzeko eta autokudeatzeko gaitasuna lortu beharko luke eta beste pertsonekin harreman egokiak eta aberatsak izateko gaitasuna garatu. Pertsonaren alderdi sozialaz ari gara.

      Eskolak beraz, pertsona osasuntsua ezaugarri pertsonala garatzea nahi badu, testuinguru ezberdinak sortuko ditu hezkuntza formala eta ez formala kontuan izanik (GH arloko bi orduak gaindituz) eta ikasle, eskola eta komunitatearen erantzunkizunean azpimarra jarriz, hau da, ikasleari testuinguru, momentu eta espazio ezberdinak eskaini beharko dizkio, irakasle bat –talde bat- gela bat – arlo bat- ordu bat  eredua gaindituz.

      • GAKOA : IKASLE –IRAKASLE ROLEN ALDAKETA

      Hezkuntza berrikuntzak ezagutzak igortzen zituen irakasle orojalea desagertarazi eta irakasle bidelaguna azaleratu du, ikaslea hezkuntzaren erdigunean jarriz.

      Ikaslea, ezagupen ezberdinen hartzaile hutsa izatetik, bakarkako zein taldeko proiektu eta ikerketa ezberdinetan murgiltzera pasako da, teknologia berriak erabiliko ditu baliabide pedagogiko gisa, norbere curriculum propioa osatzeko aukeraketan murgildu eta ebidentzietan oinarritutako ebaluazioan kokatuko da ; hau horrela gerta dadin irakasleak bere egiteko moduak aldatu behar ditu aipatutako guztia benetan gauzatu dadin. Horretarako irakaslea, talde lana zuzentzen eta ikasleari behar dituen euskarriak eskaintzen arituko da ikasle bakoitza ezagutu eta iradokitu asmoz, ikasleen abilezia, gaitasun eta zaletasunak garatuz eta taldea aberastuz.

      Pertsona osasuntsuak lortzeko, ikasleak rol aktiboa erakutsi beharko du bere osasunaren zaintzan, eguneko, asteko, hilabeteko eta ikasturteko ikuspegi batetik abiatuta, hezkuntza formala eta ez fomala uztartuz OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) jarduera fisikoa egiteko maiztasun, denbora eta intentsitatearen gomendioetara iristeko, bizi ohitura osasuntsuak ezagutu, gauzatu eta garatuz.

      Ikasturte ezberdinetan zehar ikaslea jarduera fisiko ezberdinetara gerturatuko da, bere zaletasunak aurkituko ditu, teknologia berrien laguntza izango du, ohitura osasuntsuen jakintza eskuratuko du, eta horretako norbera, eskola eta komunitatea bidelagun izango ditu.

      Eskolak (irakasleak, familiak) eta komunitateak (elkartegintza, udaleko kirol zein kultur zerbitzuak…) testuinguruak eta erraztasunak eskainiko dizkio ikasleari pertsona osasuntsuan bilakatu dadin (goizeko aktibazioa, patio hezitzaileak eta aktiboak, bizi ohitura osasuntsuen tailerrak, mugimendua ahalbideratzen duten metodologiak, udalekuak, bakarka, gelaka zein familian burutzeko erronkak, eskola kirola…).

      Esparru hau definitzeko, sortzeko eta ebaluatzeko irakasle profil berri bat antzeman dezakegu tutorea bera izan daitekeena edo tutorearekin batera ikasleen ongizate fisiko, mental eta soziala bermatzeko ardura izango duen osasun irakaslea. Irakasle honek ikasleen OSASUNTSUA ezaugarri pertsonalaren jarraipena egingo luke, derrigorrezko eskola ibilbidean zehar eta hau amaitzean, ikasleek ohitura osasuntsuak eskuratuak izan ditzaten.

      Bestetik eskolak ezin izango du irakasleen osasunaren zaintza ahaztu eta eskolako irakasle zein langileei  testuinguruak (espazioak, formazioa, tailerrak… ) eskaini beharko lizkioke, bakarka, irakasle taldeetan zein ikasleekin batera jarduera anitzak egiteko.   

      • GAKOA: ARKITEKTURA ETA ESKOLAREN DISEINUA

      Hezkuntza berrikuntzan sartuta dauden ikastetxeak arkitekturaren eraldaketan murgiltzen ari dira, eredu pedagogiko berriek, ikas irakas prozesu berriak eskatzen dituztelako, hau da, ikasle eta irakasleak harremantzeko moduak aldatu dira, irakasteko modu berriak daudelako, horregatik guzti honek, eskolako diseinu, arkitektura eta altzariak aldatzea eskatzen du, argi izanda noski, arkitektura beti pedagogiaren menpe egon behar dela.

      Espazio berriek baimendu behar dute alde batetik, irakasle eta ikasleen arteko elkarekintza egotea asanblada edo debate gisara, bestetik baimendu behar dute ikasleen arteko harremana sustatzea, proiektuen lanketak eta beraien arteko elkarrizketa izateko eta azkenik baimendu behar dute ikaslea norbere buruarekin  egoten, pentsatzeko, gogoeta egiteko, lanak antolatzeko.

      Pertsona osasuntsuaren begiradan sartuz, galdetu beharko ginateke ea barne espazio horiek mugimendua sustatzen duten, goxo sentitzera edo motibazioa pizteko eragina duten, kanpo espazioen diseinuak zein eredu pedagogikori erantzuten dion, bai barne zein kanpo espazioek ikasle guztien beharrak asetzen dituzten, jarduera fisiko ezberdinak burutzeko espazio anitzak dauden, naturaren balio pedagogikoaren begirada  dagoen, eskola komunitatera irekia dagoen eta eskolako espazioak patiotik haratago doazen …

      Barne espazioak berritzen ari diren honetan kanpo espazioen txanda dela aldarrikatuko genuke patioak ere heziketa  gune direlako, berariaz esku-hartze pedagogikoak egiten badira behintzat; guk argi dugu hezkuntza ez formala, hezkuntza dela eta eskolakoa dela.

      Kanpo espazio berriak behar dira, polibalenteak, malguak, atseginak, erosoak, seguruak,  genero ikuspegia bermatzen dutenak, eskolakoak, komunitatekoak, herrikoak, mankomunitate mailakoak….

      Aipatu bezala eskoletako barne zein kanpo espazioetaz gain hezkuntza berrikuntzak eskatzen du komunitatera (elkartegintza, udal zerbitzu, mankomunitatea, lurralde, enpresa …) eta ingurunera (kalea, plaza, natura …) gehiago irekitzea; espazio horien apropiazioa eginez teknifikazioa- naturarekin orekatuko da, hiperkonektibitatea- barnekotasunarekin, humanitatea- zientziarekin.

      Amaitzeko beste hainbat gakori erreparatu baldin badiogu ere, koordinazioa eta antolaketa kasu, beste tarte baterako utziko dugu.Gauzak horrela argi daukagu, konpetentzia motorra, hezkuntza berrikuntzaren aliatu bilakatuko dela, ikasleak  hobeto eta gehiago ikas dezaten, bizi garen eta etorriko den gizarte ziurgabe eta konplexu horretara, egokitu gaitezen.

      Izaskun Uribesalgo

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • ¿CÓMO PREVENIR LA LUMBALGIA?

      Posteado a las 2:18 pm por admin, el 23 noviembre, 2021

      La lumbalgia o dolor lumbar es un problema que afecta hasta al 80% de la población al menos una vez en la vida. En algunas personas se cronifica el dolor y hay una pérdida en la fuerza del tronco, flexibilidad y capacidad cardiovascular, por lo que una terapia de ejercicios adecuada debería de tener en cuenta estos tres parámetros.

      Hace mucho tiempo todos los tratamientos se basaban en terapias pasivas, como masajes y reposo, pero hoy en día, se busca cada vez más la funcionalidad y el movimiento. Hay que respetar el reposo cuando sea necesario, pero luego, hay que buscar la manera de retomar la actividad a través del movimiento, ya que si no se debilitará y atrofiará más la musculatura de la espalda. Además, el ejercicio físico ha demostrado su eficacia a la hora de proteger la columna, prevenir el dolor asociado a la misma, favorecer la recuperación en los procesos que se han cronificado y disminuir las recidivas.

      El tratamiento de lumbalgias consta de una primera parte correctiva mediante la cual se elimina la sintomatología con técnicas manuales y de una segunda parte reeducativa, donde el paciente trabaja activamente la musculatura para prevenir futuras molestias. Para entender esto, hay que tener en cuenta los tres sistemas que tienen influencia en la región lumbopélvica: el sistema nervioso, el sistema pasivo y el sistema activo.

      1) El sistema nervioso detecta estímulos (mecánicos, químicos, etc.), pero también envía órdenes para la contracción e inhibición muscular.

      2) El sistema pasivo está compuesto por las vértebras, discos intervertebrales y ligamentos, siendo su función, entre otras muchas, proteger y sostener la médula espinal.

      3) El sistema activo está compuesto por músculos, tanto profundos como superficiales.

      a. La musculatura profunda proporciona estabilidad y son los siguientes:

      • Multífidos
      • Abdominal transverso
      • Diafragma
      • Suelo pélvico

      Estos cuatro músculos son los más importantes a la hora de proteger la columna vertebral, ya que rodean toda la zona abdomino-pélvica creando una faja anatómica.

      A nivel neurológico existe una relación entre dichos músculos y cuando activamos uno, provocamos la co-contracción de los otros músculos. Esto es, cuando activamos el transverso abdominal, conseguimos la co-contracción de los Multífidos, ya que este segundo no lo podemos activar voluntariamente. Por eso es tan importante el transverso abdominal en la estabilización lumbopélvica y el trabajo de CORE.

      ¿Qué ocurre en el cuerpo cuando hay dolor lumbar?

      Cuando el cuerpo emite un estímulo doloroso en la zona lumbopélvica, los músculos profundos listados anteriormente trabajan menos debido a ese reflejo doloroso y tienden a la inhibición. Como consecuencia, ocurre una atrofia. El sistema nervioso central detecta que hay grupos musculares que no están trabajando (la musculatura profunda o faja anatómica), entonces, para mantener el equilibrio, lo regula aumentando paralelamente la actividad de otros grupos, en este caso, con la hiperactivación de la musculatura superficial. Esta hiperactivación es una mala adaptación ante el dolor.

      ¿Qué pasa cuando la musculatura superficial suple el trabajo de la profunda o estabilizadora?

      Se pueden desarrollar puntos gatillo (trigger points). Coloquialmente hablando, se habla de “contracturas” aunque no sería lo más adecuado para referirse a ello. Los puntos gatillo miofasciales son unos puntos hipersensibles que se encuentran en una banda tensa de las fibras musculares y que generan dolor referido a distancia. Cuando el dolor viene provocado por una lesión o por la aparición de puntos gatillo activos, por mucho que tratemos manualmente los puntos gatillo, si después no activamos la musculatura profunda, siempre va a haber dolor. Por eso, los pacientes que piden “quiero un masaje” en realidad no se soluciona el dolor con un simple masaje, es necesario después de tratar el punto gatillo, hacer ejercicios de activación de CORE para prevenir futuras lumbalgias.

      En conclusión, en pacientes con dolor lumbar el ejercicio es fundamental para la recuperación. Hay que corregir los patrones incorrectos de movimiento: hay que aprender a activar el transverso abdominal (trabajo de CORE), cómo activarlo previo al movimiento e integrarlo en el sistema nervioso para que en el día a día aprendan a activarlo. Esto se consigue a través de ejercicios repetitivos y con ayuda de especialistas. Finalmente, el transverso abdominal activará el Multífido y la musculatura profunda o faja anatómica para así estabilizar, proteger y evitar lesiones en la zona lumbar cuando se expone a cualquier movimiento. Estadísticamente, 8 de cada 10 personas sufrirán dolor lumbar en algún momento de sus vidas, así qué, ¿por qué no empezar a prevenirlo desde ya?

      Ainhoa Gonzalez Villar

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Talentua, ezagutza eta belaunaldi arteko oinordekotza

      Posteado a las 3:05 pm por admin, el 19 noviembre, 2021

      Athloneko kideok ikasturte honetan hausnarketa prozesu berri bat jarri dugu martxan. Baina aurtengo hausnarketa hau berezia izango da, negozioari erreparatu beharrean, gure antolaketa ereduari erreparatuko baitiogu. Hau dena,  galdera hauei erantzun nahian egingo da: zelan transmititu Athloneko ezagupenak, balioak… kide berriei? Zein izan behar da gure antolaketa eredua gizarteak dituen behar berriei erantzun ahal izateko?

      Badirudi guk bezala, enpresa askok gai honetan interesa duela. Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresen enplegagarritasuna hobetzeko diru laguntza lerro berri bat atera du langileen partaidetza sustatzeko eta antolaketa eredu berriak txertatzeko. Bestetik, aurreko astean Arrasaten, talentua, ezagutza eta honen transmisioaren inguruko jardunaldia antolatu zen eta hona hemen bertatik nik ikasitakoa.

      Talentua potentzial altuko pertsona bezala ulertu badezakegu ere, azkenaldi honetan eta enpresa alorrera ekarrita, talde talentuaz ere hitzegiten da, izan ere, gizarteko beharrei erantzuna emateko diziplina anitzeko taldeak behar baitira. Baina zer egin behar du enpresak  talentuko pertsona horiek erakarri eta mantentzeko? Enpresa erakargarria izan behar gara, ezaguna eta lan baldintza minimo batzuk betetzen dituena, eta behin pertsona berriak gurekin hastea erabaki duenean, enpresako helburuak, estrategiak, antolaketa… azaldu behar zaizkio, honek, bere gustoko enpresa den edo ez erabakitzeko. Enpresan denbora aurrera joan ahala, mantentzea lortu behar da, eta horretarako bere ibilbide profesionala definitzea eta honen jarraipena egitea egokia da.

      Baina haratago joanda, ezagutzarekin erlazionatutako beste bi arazo ditugu egungo enpresetan. Batetik, ezagutzaren zaharkitzea ematen da uneoro aldatzen den gizarte honetan, enpresako partaideen ezagutzak ere eguneratu behar dira eta honetaz arduratu behar gara. Bestetik, zelan transmititu ditzakegu enpresaren ezagutza eta balioak? Eta hona hemen galdera honi gehitzen zaion beste aldagai bat, zein da gure enpresaren ezagutza kritikoa? Enpresako kide bakoitzak bere lanerako beharrezkoa den ezagutza hori jasoko duela ziurtatu behar dugu, honetarako plana eginez.

      Aurtengoa hausnarketa urtea izango da Athlonen eta bertan landuko ditugu ilusio handiz gai guzti hauek, athlondarren konpromisoa, bideragarritasun eta enplegagarritasuna mantentzeko.

      Gorka Martinez de Lahidalga

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    ← Entradas más antiguas
    Entradas más nuevas →
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • Athlon Kudeaketako berdintasun-plana eta urtean zehar aurrera eramandako konpromisoak
      • Gatazken Kudeaketa –Eskola Kiroleko monitoreei zuzenduriko online ikastaroa
      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

Blog de WordPress.com.
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Denunciar este contenido
    • Ver el sitio en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...