
Igaro omen da musukoaren erabileraren derrigortasun garaia udal kiroldegietatik, besteak beste. Gogora etorriko zaizu zelan, hasiera batean, edozer ariketarako jantzi behar zen. Ondoren, berriz, igerian egiteko salbuetsi zen. Geroxeago, aldiz, intentsitate altuetarako ken zitekeen. Guk, arreta ematen dugunok, itzulinguruka aritu behar izan dugu, bai zalantzak argitzerako garaian, baita ere, unean uneko iradokizunak egiterakoan. Ez da erraza izan, baina saiatu gara ondo egiten.
Badirudi, hortaz, hartu dugula, berriz ere, bide leunxeagoa. Eta izan bedi udal kiroldegietako baliabideak hobeto ustiatzen ikasteko. Eta has gaitezen, lehen moduan, arreta jartzen benetan beharrezko diren kontu horietan: ariketaren bolumena, intentsitatea, teknika eta abar.
Hor izango gaituzue espezifikotasun horien guztien gainean orientabideak eman eta berauen jarraipena egiteko. Izan ere, ez da gauza bera arnasestuka edo itolarrian korrika aritzea, baloi pisutsu bat jaurtitzea edo eskutik askatu barik jaso eta jaistea, edo, azkenik, viña bat dantzatzea metro 1 edo 3 metro mugiarazita gorputza.
Jar dezagun arreta, berriz ere, hortaz, dagokigunean.
Iñigo Murgiondo