• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • PANDEMIA osteko egoera KIROLDEGI PUBLIKOETAN

    Posteado a las 2:49 pm por admin, el 12 diciembre, 2022

    2020. urteko martxoan gainera erori zitzaiguna ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula izan. Guztiok egokitu behar izan ginen, nahiz eta batzuk halabehar gehiago izan eta beste batzuk gutxiago. Kiroldegi publikoen kasuan dezente egokitu beharra izan genuen, jakina denez. Izan ere, kiroldegira joan ezean ez dago bertako zerbitzurik aprobetxatzerik, eta, nolabait, ezer egingo bagenuen, mugitu beharra zegoen. Mugitu berbaren aldaera guztietan, gainera.

    Ez genuen askorik pentsatu beharrik izan, plataforma digitalak hartzen ari ziren pisuarekin garbi zegoen zein zen jarraitu beharreko bidea. Merkatuko eta burtsako berriak zabaltzen dituzten hainbat hedabidetan ikusi ahal izan dugunez, 2020. urtean bizikleta salmentak egiten zituen ‘Peloton’ enpresak bost aldiz handitu zuen kapitalizazioa, areto bizikleta etxean egiteko baliabideak eskaintzen hasi zenetik. Ez zen, jakina, hori bakarrik egiten hasi; izan ere, hainbat eta hainbat jarduera eskaintzen zituen kalitate handiko proposamenak eginez.

    Plataforma horren antzerako emaitzak izan zituzten, baita ere, Netflixek %67ko igoerarekin edo Zoom-ek emaitzak bost aldiz handituz. Jakina, beste hainbat adibide daude, baina horrexekin geratuko gara oraingo honetan.

    Zer gertatu da 2022. urtean? Kiroldegietako abonu eta ikastaroetako erabiltzaileak, batezbeste, %10 igo diren bitartean, –espainiar estatuko datuak dira–, ‘Peloton’ etxeak %76,4ko jaitsiera izan du burtsako kapitalizazioan. Netflixek, berriz, %60,6eko eta Zoom plataforma, beste %60 jaitsi da.

    Mugitu ginenean sortu genuen mugizaitezgurekin.eus plataforma, eta balio izan zuen momentu hartako zerbitzuak eskaintzeko, baina garbi geratu da jendarteak elkarrekin egin gura dituela kirol eta ariketa fisiko praktikak, eta elkarren arteko interakzio profesional eta atseginak egingo duela zerbitzu bat luzaroan arrakastatsu.

    _______________________________

    Iñigo Murgiondo

    Compártelo:

    • Compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Comparte en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← VIAJAR PARA APRENDER
    • De terraceo detectivesco en mi bar de cabecera →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • ZURE OSASUNA, ZURE ESKU (ETA ZURE OINETAN)
      • Lehenik konektatu: pertsonarekin lan egitearen funtsa
      • Athlon Kudeaketa, gure bigarren zortzimilakoa
      • Athlon Koop. E.k ADAGIO proiektuaren partaide
      • Athlon Koop E.-k Vicomtech-ren laguntzarekin, jarduera fisikoa sustatzeko eta neurtzeko NagusIA proiektua garatu du
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra

Cargando comentarios...

    %d