
Testuinguruaren azalpena alde batera utzi eta emaitza garrantzitsuenak aipatzera pasata, esan daiteke pandemia garaiko urteko erantzunak orain bost urtekoak baino hobeak direla. 6,1 puntu gora egin du kirol praktikak; izan ere, gutxienez behin kirola praktikatu zutenak aintzat hartuta, 10 pertsonatik 6k egin zuten, edo noizbehinka edo jarraikortasunean. Gure kiroldegietako abonatu tasak 10etik 3 direnez, salbuespenak salbuespen, esan dezakegu konfinamendu aurretik edo ostean, ariketa fisikoa egin zutenen erdiak kiroldegietan egin zutela.
Iazko urtean egin eta aurtengo ekainean argitaratu zuen bost urtean behin egiten den inkesta Espainiako CSDk –Consejo superior de deportes–. Inkesta horren funtsa da kirol ohituren berri izatea, hamabost urtetik goragoko biztanleak kontuan hartuz. Hainbat indikatzaile jasotzen dira, emaitza gisa, zeinak erabiltzen dira-eta, bai egungo azterketa egiteko, baita ere historikoari jaten emateko.
Agian ez da zilegi ondorio hori ateratzea, izan ere, galdetu egin beharko litzaieke ariketa fisikoa egin duten haiei, kiroldegira abonatuta egon arren non egin duten kirol praktika. Baina bada, agian, guztiok harrituko gaituen datu esanguratsu bat. CSDk argitara emandako emaitzen arabera, senderismoa praktikatu zutenak iaz 15,7ra heldu ziren; 2015. Urtean, berriz, 17,0 izan ziren. Honek ezbaian jarriko luke, orokortasun batetik begiratuta, jendartean sarri aipatzen den kanporako joeraren igoera. Esan beharra dago, hala ere, oinez parkeetan edo herri ingurunean ateratzen direnak gehiago direla orain hurreneko lagineko emaitzetan baino.
Era berean gertatu da igerilekuetako praktikarekin ere. Puntu asko jaitsi da aurreko aldiko emaitzetatik. Gure lana izango da, aurrerantzean ere, kiroldegietako espazioetan beharrezkoak diren neurriak hartu eta praktika seguruak bermatzea, igerilekuen errentagarritasunari mesede egiteko, alde batetik, eta, batez ere, herritarrentzat igeri egiteak daukan onuragatik, beste alde batetik.
Testu honi zorioneko amaiera bat emateagatik, ekarri gurako nuke maiztasun handiaz ariketa fisikoa egiten dutenen kopurua igo egin dela: egiten du jendartearen %27,1ak, %54,8ak astean behin eta %58,6ak hiru hilean behin.
Guk, ahal dugun neurrian, jarraituko dugu ahalik eta aukera gehien ematen herritarrek aukera dezaten ondoren gustuko jarduera, garrantzitsuena da-eta ekintza bera egitea.
Iñigo Murgiondo