Iritsi zaigu urte berria. Eta heldu da, gainera, elurtuta. Elur urte, gari urte dio esaera zaharrak, eta dugun ilusioa indartzen digu horrek. Izan ere, euskal tradizioaren arabera, elurte handien urtean uzta oparoa izan ohi da.
Athlon kudeaketako proiektuan, Sintagmiarekin batera, lurra lantzen eta hazia ernetzen jarraituko dugu, ondoren zer jorratu izateko. Iazkoa gogorra eta latza izan bazen ere, ilusio handiarekin hasi dugu urtea, ez dugu beste modurik ezagutzen edo ulertzen-eta.
Lemoako kiroldegiaren esleipena eskuratu genuen iazko urtearen hondarretan, eta Oñatiko beste lehiaketa batera ere aurkeztu ginen, kontu beraren itxaropenean. Etsia hartzea ez da aukera bat, eta horretan darraigu. Bizi ditugun garaiotan, baita ere, herritarrok merezi dugu udal kiroldegietan zerbitzu duinaz gozatzea, eta horretan ahalegintzen gara gure lan talde guztia.
Ahalegin horrek, elurraren indarrarekin batera, uzta ederra ekarriko digulakoan gaude. Eta gurako genuke gure ingurukoek ere noranzko berean arraun egitea. Artikulu honek, hortaz, ez dauka aparteko helbururik ondorengoa opatzekoa besterik: guk dugun indarra eta kemena gure kide zein gainontzekooi, baita ere, luzatzea.
Urte berri on!
Iñigo Murgiondo