Azken urte honetan eskola osasuntsuaren bueltan hainbat proiektutan lanean dihardugu, baina zer da eskola osasuntsua? Zergatik bultzatu behar ditugu eskola osasuntsuak Athlonetik?
Tradizionalki, osasuna eta hezkuntza sistema «bertikal» gisa ikusi izan dira, eta bakoitzak kalitatezko zerbitzuak zuzenean ematen dizkie bideratzen dituen pertsonei. Gaur, ordea, gero eta gehiago ulertzen dugu sistemek ezin dituztela beren helburuak erabat modu independentean gauzatu. Osasuna eta hezkuntza interdependenteak dira: pertsona osasuntsuek hobeto ikasten eta lan egiten dute, eta hobeto hezitako pertsonak osasuntsuagoak dira. Pertsonen osasuna eta ikaskuntza hobetzeko, «Ekimen horizontaletara» edo eragileek elkarrekin lan egingo duten egituretara igaro behar dugu.
Bultzatu nahi dugun eredu hau pentsamenduan eta praktikan aldaketa esanguratsu baten ebidentzia da, funtsezkoa den bat. Izan ere, osasun-arazoak (obesitatea, jarduera fisikorik eza eta antsietate-tasak handitzea, adibidez) edo gaur egungo ikasleen beharrak aztertzen badira, osasunaren eta hezkuntzaren arteko harreman estuagoa izateko potentzial handia dago.
Osasunaren Mundu Erakundeak honela definitzen du eskola osasungarria: ikasteko, jolasteko eta lan egiteko ingurune osasungarri gisa duen gaitasuna etengabe indartzen duena. Eskola osasuntsu batean, ikasleek aukera asko dituzte, ikasgelan eta eskola-esperientziaren alderdi guztietan, garapen fisiko, mental, sozial eta intelektual osasuntsua garatzeko. Osasuna sustatzen da eskola-ingurune osoan, eta ez bakarrik ikasketa-planean. Horrela, osasuna sustatzen duen eskola batek honako helburu hauek ditu:
- Osasunerako egokiak diren bizitza-estiloak sustatzea.
- Bizimodu osasungarriak babesten eta sustatzen dituen inguruneak eskaintzea.
- Ikasleei eta langileei komunitate osasuntsuagoa eta bizi-baldintza osasuntsuagoak izateko neurriak hartzeko aukerak ematea (Health Education Boards, 1996).
Ezagutzen diren Eskola osasuntsu ereduak, oro har, ikasleentzat edo banakako taldeentzat izaten dira, osasunarekin lotutako arazo espezifikoei laguntzeko programak edota zerbitzuak eskaintzeko. Horren harira mundu mailako eskola osasuntsu eredu desberdinak aztertzen ibili gara. Horien artean interesgarrienak ekartzen dizkizuegu:
- Comprehensive school health
- Schools for Health in Europe
- Coordinated School Health
- Finnish Schools on the move
- Programa Colegios Comprometidos con el Deporte y la Salud 2019-2020
Eredu honek hori apurtu nahi du (ikasle-irakasle-langileak fokua jarri). Hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile guztien bizitzetan eragin nahi du, beraien osasunean eragina izanez.
Fokuratzeko bost eremuek Athlon Eskola Ossuntsua bezala ulertu daitezke. Eskola bateko ekintzak bost zutabeetan koordinatzen direnean, pertsonen osasunean eragin handiagoa sortzen da, batean zentratu beharrean eskolaren alderdi espezifikoa.
Hurrengo irudian jasotzen da eredua:
Jakina da eredu edota marko guzti hauen atzean denbora eta pertsonak daudela. Prozesu hau hasi genuenetik honaino zurrunbiloan sartuta gaude. Beraz gaur dakiguna edota benetan sinesten duguna bihar aldatu daiteke, edota aldatuko da, eta hori da bidean ikasteak duen xarma.
Jarraituko dugu hitz egiten!