Dagoeneko 28 urte bete dira Athlon sortu zenetik eta hasieratik, jarduera fisikoarekin lotutako kudeaketa izan da gure ibilbidean. Gure sustraiak espiritu kooperatibistan barneratzen dira, eta abiapuntu honetatik abiatuta, pertsonen gogobetetasuna izan da definitzen gaituen balioen garapenean oinarritu garen ardatz nagusia.
Athloneko kide garen guztiontzat, gure balioak intentzio adierazpena baino haratago doaz, denen artean adostuta, gure erreferentzia bihurtu dira eguneroko zereginetan. Horrela, talde-lana, berrikuntza, konpromisoa, autogestioa, eta batez ere poztasunak, gure lanarekin harro egotera eraman gaituzte, Athlonekin lotura duten pertsona guztien asebetetzean islatuta.
Kirol instalazioen kudeaketaren barruan, orain arte azaldutakoaren estrapolazioa Ibarra kiroldegian dugu. Duela 6 urte baino gehiago bideari ekin genion, eta gaur egun baiezta dezakegu lankidetza publiko/pribatuari esker, Ibarra kiroldegiko autofinantzaketa ia %100era iristen dala, 3.150 abonatutik gora daudela eta barneratze ratioa, %50ekoa dala.
Datu esanguratsuak izanik, arrakastaren gakoa Ibarra kiroldegiko erabiltzaileek kiroldegia 9,31 puntutan gomendatzen dutela (10 gehiena izanik). Baita, bertan lanean jardun diren pertsonen asebetetze maila altua. PERTSONAK ARRAKASTAREN GILTZARRI.
Urte berria erronka eta ilusio berriekin iritsi zaigu. Azken 5 urteotan egindako lanaren ondorioz, aliantza estrategikoa egin dugu Catalunyako Sintagmia taldearekin, Athlon Sintagmia ABEE (Aldi Baterako Enpresa Elkartea) sortuz. Beraiekin harremanetan lortu dugun konplizitateari esker, pozik ageri gara etorkizunari begira, urte berriarekin Elorrioko kirol instalazioen kudeaketari ekin baitiogu.
Hasierako bizipenak eta sentsazioak ezinhobeak izaten ari dira; Elorrion lan egingo duten pertsona guztiekin egin berri dugun bileran, etapa berria hasteko ilusioa sumatu dugu beraien artean. Lan egingo dugu hasiera honek jarraipena izan dezan eta bere lanarekin pozik eta harro sentiarazten duen giza taldea osatu ahal izateko, horrekin Elorrioko biztanleen jarduera fisikoa areagotu dadin.
PERTSONAK ARRAKASTAREN GILTZARRI.