Jendartearentzat lan egiten duen organizazioak derrigorrean behar du egon sozialki konprometituta. Eta horrelaxe dago gure proiektua, baita ere. Hain zuzen ere, oraingo honetan, eman gura dugu gizonen eta emakumeen arteko parekidetasunaren aldeko pausu bat gehiago.
Eta benetakoa izan dadin egingo dugu lan. Asmo onekin eta lankide guztion artean partekatutako hainbat faserekin. Emaitza aberasgarria izango bada, zeresana duen orok izan behar du parte horretan. Lagun asko batuko gara bidera.

Lau urte eskas daramagu udal kirol instalazioetan bezeroei arreta eskaintzen, baina, esanda legez, asko gara dagoeneko. Eta erabaki dugu iritsi dela konpromezuetan aurrera egiteko garaia. 2023. urte honetan hasi gara Athlon Sintagmiako kideok Berdintasun plana lantzen. Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea programaren 2022ko deialdiak eman digu jendartearekiko erantzukizun honekin aurrera egiteko bidea. Berdintasun eta kontziliazio erantzukiduna programaren diru-laguntza jaso dugu, eta aipatu Berdintasun plana abiatzenek hartu du martxa.
Ikusiko dugu zer dugun zuzendu beharra eta zer dugun indartzeko. Ikasiko dugu kiroldegietako zerbitzua emateko zelan antola gaitezkeen, baita ere, gizon, emakume eta genero ez bitarrak orekatuz. Eta praktikan jarriko ditugu planean guztion ekarpenekin ezarriko ditugun ekintzak. Datozen urteetarako baliagarri izango zaizkigu, eta guztiok hobetzen lagunduko gaitu.
Organizazioaren bizitza hasi besterik ez da egin, eta akaberarik izango ote duen edo ez jakiteke, egin dezagun bidea, behintzat, berdinzaleago.

_____________________________________
Iñigo Murgiondo