Azken urteetan egindako lanari jarraiki, 2022. urtean ere, Hazitek – enpresa I+G bultzatzeko laguntza programak diruz lagundutako 2 proiektuetan hartu dugu parte:
ZL-2022/00328, FRAGICare. Heldu hauskorrek etxean jarduera fisikoa egiteko plataforma, beraien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
ZL-2022/00391, Paintech. Bizkar min kronikoa duten gaixoek jarduera fisiko eta bizimodu osasuntsuen ohiturak hartzeko plataformaren sorrera.
Proiektu horiek finantzazioa partekatua dute Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 eskualde garapenerako europar funtsaren (EGEF) bitartez.
2022 egindako lana, bi proiektu hauek azkenengo fasea izan da, hots, prestaketan emandako ia bi urte osteko erabiltzaile errealekin probak egitearena.
Eskertzekoa da erakunde publikoetatik enpresei horrelako aukerak ematea. Prozesu osoan izan dugu ikasteko aukera. Prozesuaren hastapenetik bertatik da gainera aberasgarria; izan ere, berrikuntza proiektuetan beste organizazio batzuekin batera lan egiteak ikerketa bat egiteko aukera ematen digu, hainbat erakundek duten ezagupena batuz. Landu beharreko produktuaren diseinu eta sorreran izaten dira, zelan ez, kezkak, arazoak eta horientzako erantzunak. Baliagarriak dira partekatutako lan horiek guztiak emaitza hobea lortzeko.
Hori guztia gutxi balitz, 2022. urtean lortu duguna are hobea da: oso esanguratsua izan da, erabiltzaileek probatu dute eta sortutakoa. Eta horrela ikusi ahal izan ditugu sortutakoaren erabilgarritasuna, izandako zailtasunak eta etorkizunean egin beharreko moldaketak.
Eskerrik asko urte horietan guztietan bidelagun izan ditugun erakundeei eta baita diru laguntza programa hauek martxan jartzen dituztenei ere.
