NOLA JAKIN LODITASUNA EDO LIPEDEMA DUEN EMAKUME BATEN AURREAN GAUDEN ETA ZER DEN KONTUAN EDUKI BEHARREKOA ARIKETA FISIKOA EGITERAKOAN

2020ean Espainian Europako Osasun Galdetegian jaso ziren emaitzen arabera, 18 urtetik gorako emakumeen %15,5-ak loditasuna sufritzen du eta 35-74 urte bitarteko taldean, %30,6-a dago gainpisuan. Datuak oso altuak dira.
Lipedema, loditasunarekin konfunditzen den gaitz kroniko bat da. Batez ere, emakumeetan ematen den alterazio bat da, gizonezkoen %2ak baina gutxiago pairatzen dute, izan ere, hormonek zerikusi handia dute gaitz honetan. Gorputzeko ehunean, gantz akumulazio bat ematen da, batez ere, hanketan izan ohi da eta gantz hori mingarria da. Gainera, ez du erantzunik ematen ez dieta ezta ariketa fisikoaren aurrean ere. Nahiz eta oso azpi-diagnostikatua dagoen, eta gaur egun dauden datuak oso urriak diren, badirudi emakumearen %11-%20ak sufritzen duela. Datu hauek ere oso altuak dira.
Beraz, nola jakin dezakegu lodia dagoen edota lipedema duen pertsona baten aurrean gauden? Esan beharra dago, biak sufritzeko aukera dagoela, baina lehenik eta behin Lipedema duen edo ez identifikatu beharko genuke eta horren susmoa izanik, familia, tutore edota adinez nagusi izanda, berarekin hitz egitea litzake egokiena. Esan beharra dago, emakume gehienak oso eskertuak izan ohi direla honen aurrean, beraien buruekin lasaitua hartu ohi dutelako alegia. “Ez da nahikoa egin ez dudalako dieta edota ariketarekin, baizik eta, izena duen gaitz kroniko bat dudalako” dio Lipedema duen emakume batek.
Horretarako, ondorengo ezaugarrieri erreparatu beharko genieke:
- Sensibilidade handia izaten da taktuan/atximurkan gantz hori pilatuta dagoen tokian
- Hanka neketsuak sentitzen dira eta zutik denbora luzez edota belauniko egoteko zailtasunak egoten dira
- Normalki, beheko adarretan pilatzen da, txorkatila handiatua ikusten da (galtzerdi estu bat jarrita edukiko balu bezala) eta oina, berriz, bolumen normalekoa izaten da
- Elastikotasun handiagoa izaten da artikulazioetan, batez ere, eskuekin lurra ukitzeko proban. Txorkatila askotan bihurritzeko joera izaten da.
- Fisioterapeuten eta medikuen konsultan trokanter-eko mina edota lunbalgiarengatik iristen dira askotan (anterolistesis kasuak lunbarretan, laxotasun gehiegi edukitzeagatik)
- Hilerokoarekin mina eta bolumena areagotzen dira
- Gehiegizko diferentzia nabaritzen da enborreko eta behe adarreko bolumean, gerri estua izaten da
Ariketa fisikoa egiterako garaian, goiko ezaugarriak kontutan hartu behar dira eta aukera balego, ariketa egokitu prebentzio lana egiteko. Ariketa maiz egitea komeni da, beti ere karga ondo limitatuz (gainkargak inflamazioa areagotu dezake eta sintomatologia okertu). Inpaktu gabeko ariketa egitea komeni da, korrika edota saltoak egitea saihestuz. Igeriketa oso komenigarria izaten da, baita ere, propiozepzio lana eta giharren indartzea, batez ere, artikulazioa biltzen duten giharren lanketa (sorbaldak, aldakak).
Nahiz eta medikuek diagnostikatu beharreko gaitza izan, osasun arloan lan egiten dugun orori dagokigu honen berri jakitea eta norberari dagokion eskuartzea egitea.
Leire Eldua Azcarate
Fisioterapeuta