“Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian” (Inaki Petxarroman, Elkar) liburuaren irakurketak eragindako zenbait gogoeta bildu gura lituzke idatzi honek.
Jakina den bezala, 2015ean Parisko Hitzarmena sinatu zuten 195 herrialdek, mende amaierarako bi graduko igoerara ez iristeko helburuarekin. Hori lortzeko, 2010 etik 2030 era atmosferara isurtzen ditugun berotegi gasak laurden bat gutxiko beharko ditugu eta 2070 erako zero isurketa beharko litzateke.
Ditugu, litzateke, 2070 … nik neuk ere bai? Edo … Ba, egingo dute. 2070…? lekutan da ¡
Planeta dagoeneko industria aurreko garaian baino 1,1 gradu beroago dago eta uste da mende bukaerarako 2 graduko igoera ere eman daitekeela (eta hitzarmena sinatu zenetik darabilgun joera ikusita, uste izatetik baieztapenaren bidera goaz, aldatz beheran gainera eta artean, abiadura bizian).
Eta nago lehen lerroan beharko lukeen / genukeen auziari distantziaz, ez axolakeriaz begiratzen ez ote diogun.
Arazo nagusienetako bat, gaur gaurkoz, herrialde kutsatzaileenak ez direla Parisen ezarritako helburuak betetzen ari (gu ez omen gaude kategoria horretan baina gu ere ez gara etxeko lanak egiten ari, gero ikusiko dugun bezala); artean herrialde batzuek (AEB, Australia, Brasil esaterako) boikot argia egiten ari dira.
“Jadanik izandako berotzea atzera bueltarik gabekoa da, itsasoak xurgatu egin duelako energía gehigarri horren %90 a eta milaka urte iraungo duelako bero horrek bertan”, dio hitzarmena sustatu duen kide batek.
Honek eragingo lituzkeen zenbait ondorio datuetan jarriko ditugu (guk geuk, bizi garen planetako mikra honetan pairatuko ez ditugunak baina gure ondorengoei herentzia polita utziko dieguna):
– Bi graduko igoerarekin uholde arriskua %170 haundituko da.
– 1, 5 graduko igoerarekin (gogoan har 1, 1 ean gaudela dagoeneko) 20 urtetik behin 2.000 milloi persona muturreko bero boladen menpe izango da.
– Bi graduko igoerarekin Artikoko izotza 10 urtean behin urtuko litzateke.
– 1, 5 graduko igoerarekin munduko koral uharri guztiak desagerrarazteko zorian jarriko lirateke.
– Jendarteak halabeharrezko herrialde desplazamenduak, ezin konta ahala.
. …
Hauxe, besteak beste, datorkiguna. Baina hau bezain larria da zer egin dugun azaleratzea, guetariko bakoitzak dugulako, bai, gure eragile- kuota:
- 60 hamarkadatik, 9.600 gigatona izotz (gigatona bat:1 milla milloi tona) galdu da munduko mendietako glaziarretan.
- Itsasoak 2, 7 zm ko igoera izan du.
- Itsas artikoak 7 millo km 2 ko izotz hedadura zuen 80 hamarkadan; 4, 5 orain.
- 2019 an 24 milloi hektarea baso desagertu ziren munduan.
- Soiltze erritmo honetan, Amazoniako oihana bost hamarkadaren buruan desagertu daiteke.
- 2019 an gertakari meteorologikoek 22 millio lagun barne – migratzaile eragin zituen eta mende amaierarako 250 milloi aurreikus daitezke.
- 543 bonba atomiko lehentu ditugu atmosferara.
- Txina munduan CO 2 gehien isurtzen duen herrialdea da eta %40 an murriztu beharko luke ikatzaren erabilera (121 ikatz planta berri eraikitzen ari dira).
- ….
Eszeptikoenek diote aurreko garaietan ere izan direla bizidunen desagerketa masiboak, klima aldaketa bortitzak… BAINA EZ HORREN DENBORA LABURREAN ERAGINDAKOAK.
Nork sortu du hau?
Besteak beste, hau irakurtzen ari zaren zerorrek. Lehen aipatu dugu gu geu ere (garapen jasangarria kontzeptua barra barra darabilgunak baina ez dugunak asmatu aplikatzen, beraz oximorontzat jotzen jarraituko dugu; bizitza jasangarria da behar duguna) ez gabiltzala etxeko lanak betetzen ari.
2019 an Eusko Jaurlaritzak klima larrialdia sinatu zuen solemnitate haundiz baina…
- 2015 etik, EAE n berotegi gasen isurketak % 1,5 haunditu dira.
- Euskal herritarrok 9,1 tona CO 2 isurtzen dugu (Europa Batasuneko herritarrek 7 tona).
- Gure aztarna ekologikoa 2, 6 koa da (hau da, munduko biztanle guztiek guk bezala kontsumituko balute, bi planeta eta erdi beharko lirateke gu bizi garen moduan bizitzeko).
Artean bioaznistasunaren galerak eragin eta sortutako birus madarikatu hau bisitan etorri zaigu eta arnasbideetan mozala jarriarazi digun bezala, begietan eta kontzientziatan estalkia jarri digu, estalki arriskutsua inondik inora.
Bada garaia klima larrialdia lehen lerroan jartzearena. Bada garaia datozenei etorkizuna lapurtzeari utzi eta neurriak hartzearena. Bada garaia ur gaineko bitzetatik ur sakonetan igerian hastearena
Ezinbestean bizitza deserosoagoa beharko dugu garatu eta mozala eta beste hainbat neurri murriztaile jarri zaizkigun bezala, klima larrialdirako beste horrenbeste indarrean beharko lirateke, baina … Noiz arte?
Roman Martinez