• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • ZAHARTZARO AKTIBOA

    Posteado a las 9:16 am por admin, el 15 febrero, 2021

    Urteak aurrera doazen heinean geroz eta arruntagoa da “ez dut lehen neukan oreka”, “asko erortzen naiz”, “hanketan indar gutxiago dudala sumatzen dut”… bezalako esaldiak entzutea. Guzti honek gaitasun funtzionalaren galerari erantzuten dio, non, adinarekin areagotu egiten den, batez ere, 75 urtetik gorakoetan eta emakumezkoen kasuan gehiagotan emanez.

    Gaitasun funtzionalaren galera honek, gure egunerokotasuneko ekintzen ahultzea, erorketa arriskuaren areagotzea eta norbanakoaren independentziaren galera dakar, besteak beste, bertan eragiten duten faktore garrantzitsuenetak bi izanik: jarduera fisiko eza eta sedentarismoa.

    Bi kontzeptu hauek jomuga bezala hartuta, Aretxabaletako udalak 2016tik Atxabaltamugi! (Jarduera Fisiko eta Kirolaren Orientazio Zerbitzua) proiektuaren aldeko apustua egin du, bere herritarrak ohitura aktiboago eta osasungarriagoetan ahalduntzeko asmoz.  Ez da erronka makala gero!!!

    Honela, 2021ean, beste hainbat helbururen artean, adinekoen gaitasun funtzionalaren neurketa eta lanketa ipini du erronka bezala. Izan ere, Munduko Osasun Erakundean hitzetan; “adinekoen osasuna hobekien neurtzen den bidea funtzioen bidezkoa da”.

    Beraz, 70 urtetik gorako Aretxabaletar talde bat hartu eta lehen neurketa bat burutuko zaie; gaitasun funtzionala, erorketa arriskua, jarduera fisiko maila (IPAQ), elikadura ohiturak eta lesio muskulu-eskeletikoen test-ak burutuz. Neurketa burutu ondoren, 3 hilabetetako eskuhartzea burutuko da, 30’tako saio praktiko pertsonalizatuak burutuz (indar, oreka, martxa, malgutasun… ariketak aurrera eramanaz) eta ondoren, 2. neurketa bat burutuko da lehen neurketarekin alderatzeko asmoz.

    GOAZEN BA!!!

     

    Maialen Alkorta, Atxabaltamugiko teknikaria

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← Nola eraiki dezakegu Gorpuntz Hezkuntza esanguratsu bat?
    • Las no fiestas y el no deporte →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d