Gaur egungo pandemiak hezkuntzaren panorama aldatu du. Irakasle eta ikasle batzuk elkarrekin daude ikasgeletan, lanaldi osoan. Hala ere, beste batzuk eredu hibrido batean ari dira edota gara lanean eta batzuk erabat birtualak dira. Kezkagarria da pandemiak jo zuenean jarduera fisikoaren mailak behera egin izana. Jarduera fisikoak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan lehentasuna izaten jarraitu behar du nahi diren emaitza akademikoak lortzeko. Modu birtualean edo zuzenean ikasleekin egonda ere, fisikoki aktiboak diren ikasgaiak eskeini behar ditugu, estimulatzaileek eta mugitzeko aukerak eskeini behar dizkiegu, hala nola klasearen kohesioa lortzeko jarduerak edo brain breaks (ikasten hasterako garuna prestatzea), lehentasun handia izaten jarraitu behar dute plangintza eta didaktifikazioetan.
Horrelako jarduera fisikoen onurak asko dira, besteak beste, aldartearen kudeaketa, ikasleen motibazioa, burmuinaren berritasun-beharra asetzea, konpromiso emozionala, ikaskuntza-aukera inplizitu gehiago eta ikaskuntza- zentratuagoa eta eraginkorragoa sortzea. Jarduera fisikoak, halaber, gela-areto batean zein ingurune birtual batean eserita egoteko aldi luzeak eteten ditu. Horrek garunaren eta gorputzaren inguruan odol jario handiagoa eragiten du, ikasle erne eta konprometituagoak sortuz. Pandemiaren beste eragin bat, jarduera fisikoaren inguruan, jarduerak normalean banaka osatu behar direla da. Ikasgelan jarduera fisiko zoragarri asko bikoteka eta ikasle-taldeetan egiten dira. Jakina, horrelako jarduerak gaur egun zailagoak dira.
Tesitura horretan gaude. Badakigu zer den eraginkorra gure ikasleentzat, baina errealitateak egunero proban jartzen gaitu.
“Bikoteka jarriko ditugu”- “bai, baina gogoratu bakoitza bere aulkiarekin mugitu behar dela.”
“Arbelean kontzeptuen zaparrada bat egingo dugu”- “Bai… baina bakoitzak bere errotulagailua ekarri beharko du… umm, edota guk post-it bana emango diegu… ondoren eskuak garbituko ditugu…”
“Role playing bat egiteko esango diegu…”- “bai baina gogoratu ezin direla beraien artean ikutu…”
Ez al zuen norbaitek esan irakasleak funanbulistak ziruditela!
Egunero erronkak bidea erakargarriagoa eta motibagarriagoa egiten duelakoan nago, beraz hau ere norbanakoaren garapen profesional zein pertsonalaren inguruan ikasteko bide izango da! Seguru baietz!
Nerbitzel Albisua