Ziur asko ez da izan aurtengoa uda oparo horietako bat. Ahal dugun heinean gozatu ahal izan dugu kiroldegietaz eta udako igerilekuetaz garaiotan, baina neurriak ondo ezarri eta errespatu ditugunez, gozagarriago izan zaigu guztioi. Eskerrik asko, hortaz, tokatzen zaizun partean!
Behin hori pasata, aitzitik ilusioz eta indarberrituta jarraitzen dugu eta halaxe itzuli gara gure gainontzeko urtaroetako zereginetara, nahiz eta oraindik uda den, jakina. Ikasturte berriko programaketa berriak izan ditugu asteotan jomuga, eta ahalegin berezia eginda prestatu ditugu.
Ahalegin berezia eskatu digute; izan ere, zerbitzuan parte hartzen dugun guztion osasuna da lehentasuna. Horretarako, saioetako aforoak jaitsi eta jarduera ordutegiak osatu ditugu, kiroldegiek ematen dizkiguten baliabideak aprobetxatuz, jarduerak bikoiztuz edota hirukoiztuz.
Espero dugu zuen gustukoa izatea gure eskaintza; nahiz eta ez den, agian, iazko ikasturtearen berdina izango, helarazi gura dizugu buru-belarri jarraitzen dugula ohitura osasungarrien sustapenean, jendarte osasuntsuago bat izan dezagun lanean.
Azkenik, horien berri herri bakoitzeko kiroldegietan duzuela esatea besterik ez zait geratzen. Elorrion eta Aretxabaletan, gainera, hilaren 14tik aurrerako aste bietan ate irekiak eskainiko ditugu, jarduerak probatu eta norberak gustukoen duen aukeraketa egiteko parada emanez.
Anima zaitez!
Iñigo Murgiondo