• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • GORPUTZ HEZKUNTZA: astean 3 ordu, zertarako?

    Posteado a las 10:22 am por admin, el 24 enero, 2020

    Badirudi azkenaldi honetan Gorputz Hezkuntzaren inguruan jardun garen profesionalen aldarrikapen historikoa indarra hartzen hasi dela, hezkuntzan astean 3 ordu izatearena,alegia.

    Ikusi dugu nola autonomia-erkidego bateko presidenteak aldarrikatu duen, erabilera politiko kutsuarekin izan bada ere, zalantzarik gabe, indarra hartuko duen gaia izango da.

    Astean Gorputz Hezkuntzako 3 orduak gauzatuko balira, berri ontzat hartuko genuke arlo honetan jardun garen profesionalok; haur/gazteen obesitatearen aurka, harremanak sendotzeko, garapen motorra hobetzeko, ohitura osasungarriak sustatzeko, eta abar.

    Horrela izanda ere, nire zalantzak zuekin partekatzea nahiko nuke:

    • Helburu hauek lortzeko, nahikoa al da Gorputz Hezkuntzan astean 3 ordurekin?
    • Aldarrikapen honen atzean, ez al da lan postuak zabaltzearen helburua izango? (Guztiz bidezkoa izan daitekeena)
    • Lehen aipatutako helburuak lortzeko, jarrera, eduki edota metodologia aldaketarik egon al da irakasleen aldetik ? Batzuen aldetik ziur baietz ….

    Indarrak ordu gehiago “eskatzen” galdu beharrean, ez litzateke egokiagoa izango gure arloak duen garrantzia aldarrikatzea eskolak eskaintzen dituen aukeraz baliatuz?. Helburu bezala, OME-ek (Osasunaren Mundu Erakundea) gazteei begira egunean ordu bateko jarduera fisikoa egin behar dutela kontutan hartuz gero, eskoletatik nola landu dezakegu xede hau lortzeko? Argi dago astean 3 orduko luzapenarekin ere motz gelditzen garela!

    Hezkuntza bizitzen ari den eraldaketa garai hauek aproposak izan daitezke, ikuspegia zabaltzeko, aukera ezberdinak sustatzeko, praktika anitzak proposatzeko, …  Jarduera fisikoak hezkuntza komunitatearen egituran izan beharko lukeen garrantzia hartzeko aukeraren aurrean egon gaitezkeela iruditzen zait.

     

    Pd: Gure gazteen ohitura osasuntsuak sustatzearen ardura, eskolara soilik ezin dela mugatu iruditzen zait.

    Endika Muruamendiaraz

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← ¿EJERCICIO FISICO PARA EL DOLOR CRÓNICO?
    • ¿Conocemos realmente a nuestros clientes? →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d