Greziar mitologian, Prokusto bide ertzean jartzen zen pertsonaia bat zen, bidaiariei ohea eskainiz.
Gero baina, lotu egiten zituen, eta bidaiaria altua bazen, ohetik ateratzen zitzaizkion gorputzeko atalak mozten zizkion, ohearen tamainari ajustatuz. Bestalde, ohea baino txikiagoa bazen, mailu batekin kolpatzen zuen bidaiaria eta luzatu egiten zuen, ohearen tamaina berbera izan zezan.

Ariketa fisikoari dagokionez, pertsonaia honen filosofia antzekoa duten asko egon dira, hau da, ariketa konkretu bat egiteko modu bakarra dagoela defendatuz eta horrela egiten ez dutenak kondenatuz.
Hauek ordea, ariketaren eta mugimenduaren printzipio nagusienetako bat guztiz ahazten dute: aldakortasuna.
Pertsona bakoitzak bere morfologia, entrenamendua, kontextua eta ikasketa prozesua izan du, eta hortik sortuko da bere mugitzeko era. Noski, zuzendu eta hobetu dezakegu (errendimenduan batez ere), baina pertsona bakoitzak mugimendu bat duela ulertu behar da.
Giza gorputza eta nerbio sistema batez ere, sistema konplexu eta adaptatiboa da, eta bere funtzioa modu egokian betetzeko aldakortasun hori gehitu behar zaio, eta ezin da mugimendu perfektu eta liburuetan ageri den bezalakoa inposatu.
Mugitzeko modu bakarra erakustean, ingurura moldatzeko gaitasuna galtzen du gorputzak, eta honek ahulago eta zaurgarriago egiten gaitu, lesio arriskua areagotuz.
Tratamentu eta entrenamentuan pertsona bakoitzari adaptatu behar zaizkio mugimendu eta ariketak, indibidualizatuz, honela inguru aldakor horri hobeto moldatzeko.
Beraz badakigu, Prokustok ohea eskaintzean ezetz esan eta segi aurrera bidean. Bakoitza bere modura, baina beti mugimenduan.
__________________________________________________
Manu Álvarez Elola
Fisioterapeuta