Duela 20 urte, Athlonen lanean hasi nintzenean, Debagoienako bailaratik kanpo eskaintzen zen lehen zerbitzuetako bat garatzeko kontratatu ninduten: Kirolaren Euskal Eskola; Getxon hain zuzen ere.
Momentu horretan, Bizkaialdera gerturatzea zientzia-fikzioa izateari utzi zionean, Athlonen dagoeneko entzun zitekeen estatu mailan berritzaile izateagatik ezaguna den enpresa bat izan nahi genuela. Momentu hartan ziur nago askok ez zutela gugan sinistuko, baina hiruzpalau urte beranduago, Madril, Katalunia edo Andaluziaraino ailegatu gara gure zerbitzu eta produktuekin (eta laister Galiziako Arteixora, estatuko enpresarik handienera helduko gara).
Egun, inguruan beste inork eskaintzen ez dituen teknologiak erabiltzen ditugu, eta egoera ezinhobean gaude ez soilik Euskadin, baina baita Madril edo Bartzelona bezalako hirigune handi eta industrializatuetan gure zerbitzuak saltzeko.
Enpresetan eskaintzen ditugun miniClinic zerbitzuak gure Finlandiako lankideen atentzioa deitu du, eta ziur nago beste Europako herrialdeetan gure zerbitzu modeloa “kopiatu” egingo dela etorkizun hurbilean. Adibide gisa dagoeneko medikuren batek gonbidatu gaitu Italiako iparraldeko industrian barrena abenturaren bat garatzera.

20 urtetan hainbat proiektutan lan egiteko aukera izan dut Athlonen: motxila ergonomiko bat garatu, surf master bat abian jarri edo Bizkar Kliniken kontzeptu berria sortu. Hala ere, intuizioak esaten dit hauxe dela Athlonen historian eman den momenturik ernagarriena.
Inoiz ez dut hainbesteko aukerarik ikusi, hainbesteko interesik. Eskuartean zerbait bereizgarria dugu, momentuz kopiaezina dena (ez da horrela izango betirako), eta guri dagokigu noraino ailegatu nahi dugun definitzea. Noraino iritsi nahi dugu?
____________________________________
Asier Viteri