• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Nerbio Sistemaren Garrantzia Fisioterapiako Tratamenduetan

    Posteado a las 10:30 am por admin, el 9 mayo, 2022

    Nerbio sistema, definizioz, kanpoko zein barneko estimulu ezberdinak jaso, integratu eta erantzun bat  emateaz arduratzen den ehun multzoa da. Nerbio sisteman bi multzo nagusi bereizten dira:

    • Nerbio Sistema Zentrala (NSZ): entzefaloa eta ornomuinaz osatuta dagoena. Gure gorputzeko “ordenagailu” nagusia bezala ezagutzen da.
    • Nerbio Sistema periferikoa (NSP): entzefalo zein ornomuinetik ateratzen diren egitura luzeak dira, nerbio bezala ezagutzen ditugunak. Hauek, funtzio sentsitiboa, motorea zein biak izan ditzakete.

    NSParen adarrek ematen dituzten erantzunak borondatezkoak zein ez borondatezkoak izan daitezke. Borondatezkoak ez diren erantzunak  Nerbio Sistema Autonomoa osatzen dute; arnas maiztasuna, bihotz maiztasuna eta digestio prozesua adibidez. Aldi berean, erantzun hauek bi eratakoak izan daitezke eta bi sistema ezberdin osatzen dituzte:

    • NS. Sinpatikoa: ”alerta” egoera batean aktibatzen da eta helburu nagusia norbanakoaren biziraupena izaten da.
    • NS. Parasinpatikoa: erlaxazio edo lasaitasunarekin erlazionatzen da. Bere helburua, gorputza bere onera itzultzea da.

    Hau guztia kontutan izatea ezinbestekoa da osasun arloan lan egiten dugun profesionalentzat. Izan ere, gorputzak bere homeostasi edo “normaltasunetik” kanpo dagoen edozein alterazio, disfuntzio edo min pairatzen dituenean garunean bertan ere aldaketa bat izaten delako. Ona edo txarra, baina batez ere, ezberdina.

    Horregatik, klinika arloan lan egiten dugunon buruhauste nagusiena min neuropatiko izenez ezagutzen dena da, eta horri, nerbio sistema beraren inguruan dagoen ez jakintasuna gehitzen badiogu askotan ez dugu jakiten nondik hasi.

    Nerbioek, pertsonek bezala estimulu edo komentario ezberdinen aurrean tolerantzia maila altua daukate hasiera batean, baina denborarekin,  tolerantzia maila hori jaitsi egiten da. Beraz, hasiera batean guretzat garrantzi handirik ez duen txantxa bat behin eta berriz errepikatzen bada, bukaerarako gure erantzuna aldakorra izan daiteke. Hau da, gure tolerantzia edo pazientzia maila jaisten joaten da. Nerbioen kasuan, gauza bera gertatzen da.

    Artikulu eta liburu ezberdinetan irakurri eta ikasi izan dugunez, nerbioarengan aplikatzen den mekanikak eragin zuzena dauka bere barneko fisiologian. Hau da, nerbioa barrutik irrigatzen duen zirkulazio sisteman, irrigazio intraneurala bezala ezagutzen den horretan. Nerbio barruko mekanikaren informazioa jasotzen duten zelula txikiak nozioerrezeptoreak estimulatzen baditugu honek nerbio barruko odol fluxua areagotu dezake eta prozesu inflamatorio bat hasi, edema intraneural bat sortuaz. Hau da, lagunari etengabe txantxa bera egiten badiogu bukaerarako bere erantzuna ere antzekoa izango da.

    Beraz, etengabe estimulu mekaniko bera (presioa edo tentsioa) aplikatzen badiogu nerbio egiturari, bere tolerantzia maila jaisten joan denez, geroz eta azkarrago hasiko da erantzun inflamatorio bat ematen eta horri, sentsibilitate zentrala esaten zaio. Hau da, hasieran mingarria ez zen estimulu bat (laztan bat edo presio txiki bat) mingarri izaten bihurtzen da (gure lagunak mingarria ez den txantxa bat mingarri bezala hartuko du).

    Beraz, guk osasun profesional bezala paper garrantzitsu bat daukagu min neuropatikoan. Izan ere, nerbioaren mekanikan bera moldatu genezake eta ondorioz, barneko fisiologian eta minaren tolerantzia maila horietan. Horretarako, mekanosentsibilitate balorazioa egin genezake eta neurodinamikaz baliatu.

    Baina, teorian oso erraz eta garbi ikusten den hau ez da klinikan berehala gertatzen. Askotan, lesio edo patologia modu zuzen baten artatzen ahalegintzen gara, ehuna bera soilik fisikoki baloratuta. Baina ezin dugu ahaztu nerbio sistema eta nagusiki garuna bera ere ezagutu behar dugula eta bere ohiko egoera batera itzultzen lagundu behar diogula. Beste hitz batzuetan esanda, pertsona horren ironia maila zein den ezagutu behar dugu.

    Miren Larrañaga Azpiazu

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← Musukoa dela eta …
    • Gazteak eta kirola, mugimenduaren garrantzia →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d