• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • UNIBERTSITATEKO KIROLA: Uneoro neurri berrietara moldatuz, jarduera fisikoa sustatzen.

    Posteado a las 12:23 pm por admin, el 12 noviembre, 2021

    Azken hilabeteetan bizi izan dugun pandemia egoerak zenbait gauza utzi ditu agerian, besteak beste, jarduera fisikoak gure eguneroko bizitzan duen garrantzia izugarria eta egoera berrietara moldatzeko dugun gaitasuna.

    Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuaren jarduera ere, bizitzen ari garen garai honen ispilu garbia izan da eta ondorioz, hainbat kirol ekintza momentuko neurrietara moldatu dira. Helburu nagusia unibertsitateko ikasle eta langileek jarduera fisikoaz gozatzeko aukera ugari izatea izan da. Horretarako, gorago aipatu bezala, ordura arte barneratuta genituen ohitura osasuntsuak aldatzeko beharra izan dugu eta ariketa fisikoa beste nolabait egiteko makina bat proposamen aktibo izan dira sarean. Hain zuzen ere, Kirol Zerbitzutik etxealdi garaian adibidez, bakarka edota ingurukoekin egiteko zuzeneko saioak eraman ziren aurrera, hala nola, indar, luzaketa eta mugikortasun ariketak. Gainera, kirol alorreko plataformek izan duten hazkundea aprobetxatuz eta jarduerak modu birtualean partekatzeko, Mondragon Unibertsitateko Strava komunitatea sortu dugu.

    Oraindik ere, moldaketa hauek egiten jarraitzen dugu eta azkenaldian dinamizatutako ikastaro eta txapelketek aldaketa batzuk jasan dituzte. Urrian ospatutako Espainiako Kirol Txapelketetan, adibidez, COVID-19aren aurkako neurri zorrotzak bete behar izan ziren, honek guztiak dakartzan zailtasunekin. Txapelketekin jarraituz, egun martxan dauden Mondragon Unibertsitateko Txapelketak eta honen jarraian jokatuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Txapelketetan ere aldaketa nabarmenak izan dira. Eusko Jaurlaritzak ezarritako ezaugarriak kontuan hartuta, kontaktu fisiko gabeko eta bakarkako jokamoldeak bermatuz, indoor modalitateko korrikako, bizikletako eta arrauneko probez osatutako lehiaketa ospatu da.

    Honek guztiak agerian uzten du, gauza jakina den arren, jarduera fisikoak gure eguneroko bizitzako zenbait esparrutan duen esangura handia. Hori horrela izanik, Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak jarduera fisikoa sustatzeko ekimenak burutzen jarraituko du, egoera berriei egokituz eta gure ikasle zein langileei ahalik eta eskaintza oparoena eskainiz.

    Auritz Larrea

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← Ikasleen bizkarrezurra zaintzeko aholkuak
    • Talentua, ezagutza eta belaunaldi arteko oinordekotza →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d