• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Elorrioko kirol astea

    Posteado a las 9:11 am por admin, el 16 abril, 2021

    Pasa den astean antolatu berri dugu Elorrioko kirol astea. Aprobetxatu genuen horretarako Pazko asteko oporraldia. Hainbat eta hainbat elorriotar gaztetxok parte hartu zuten, besteak beste, orientazio, dantza edo joko-jolas tradizionaletan.

    Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, akaso, oharkabean pasa den ekintza honi dagokion protagonismoa ematea. Hainbat dira hori horrela dela ulertzeko arrazoiak.

    Alde batetik, Elorrioko Udalak hartu duen jarrera goretsi gurako nuke. Aurrekontuak estutu behar izan dituzte, orokorrean, udalek, eta agian errazena da kirola eta aisia uztartzeko diru partidei muzin egitea, kantitatea bata edo bestea izanda ere. Kasu honetan, hasiera-hasieratik ikusi dugu Athlon Sintagmia eta Elorrioko Udalaren arteko hartu-eman egokia, eta asmatu dugu.

    Merezi izan du apustuak, gainera, orokorrean gaztetxoak izan dira-eta pandemian eskaintza barik geratu direnak. Eskola kirolak, adibidez, «orokorrean gehien entzun eta irakurri izan den kontzeptua erabiltzeagatik» izan dituen gora-behera eta debekuek ez digute utzi pertsona hauei proposamenik egiten. Udalak, baina, garbi ikusi du oraingoan beharrezkoa dela eskaintzarekin aurrera egitea, eta eskertuta gaude, baita gu ere, lan egiteko aukera emateagatik.

    Beste alde batetik, kirol monitoreen lana goraipatu gurako nuke. Eltzea sutan jartzean probatzen da ondoen, eta esango nuke pandemia bete-betean gaudenetik bai kirol aste honetako eta baita ere gainontzeko kasuetako kirol monitoreak lan bikaina egiten ari direla. Eltze onak sutan bezala ari dira lanean, bateko neurri bati eta besteko neurri estuago bati kasu eginaz, eta hori da bidea jendarte osasuntsuago eta ahaldunago bat egiteko: hori da bidea gure osasun zentroetara sedentarismo eta inaktibitatearen eraginez patologia eta gaitz gutxiago iristeko, besteak beste.

    Azkenik, parte-hartzaileak eskertu gurako nituzke. Ez dira garai onenak inon izena emateko eta aisia elkarrekin gozatzeko, baina, hala eta guztiz ere, beste behin erakutsi dute elorriotar gaztetxoek badakitela osasun neurriak betetzen eta aisialdian praktika osasungarriez gozatzen. Usteak, sarri askotan, kontrakoak diren arren.

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← Técnicos de emergencia, profesionales en primera línea
    • Erronka berriak! →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d