• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Kiroldegi bateko energia gastua eta CO2 isurketak

    Posteado a las 8:48 am por admin, el 24 marzo, 2021

    Aditu batzuek diotenez, COVID-aren ondoren etorriko den hurrengo olatua krisi energetikoa izango da. Bere momentuan, 2020ko urtarrilean, COVID-ari kasu handirik ez niola egin aitortu beharra daukat, eta konturatu orduko etxetik ezin irten nengoen, balkoian arrabola egiten auzokideak bingora jokatzen zuten bitartean…
    Beraz, oraingoan hurrengo olatua izan daitekeenari buruz informatzea erabaki dut. Interes berri horren eta nire lanaren baturatik hurrengo azterketatxoa irten da. Ingeniari guztioi, aldez aurretik, barkamena eskatzen dizuet azterketan zehar egindako akats edota konparaketa xelebreak direla eta.

    Irudia: Graeme Mackay

    Kiroldegiko datuak:

    Instalakuntzak

    Igerileku handi bat:  574 m3

    Igerileku txiki bat: 105 m3

    Spa: 65 m3

    Kiroldegiko bestelako instalakuntza eta zerbitzuak: 2 sauna, kantxa bat, gimnasio bat, jarduera anitzetarako 3 gela…  Kiroldegi oso osatua dela esan daiteke, gainera eraikina nahiko berria denez sorreratik eguzki plakak instalatu ziren energia gutxiago kontsumitu eta CO2 gutxiago isurtzeko asmoz.

    Urtean 344 egun dago zabalik, eta, guztira 4074 orduz zabalik dagoenez, eguneko batezbestekoa dira 11,84 ordu.

    Erabilerak:

    Urteko erabilerak: 153.897

    Orduko erabilerak: 37,77 erabiltzaile orduko.

    Energia Gastua:

    Energia Gastu totala (Argindarra + gasa): 2.063.085,00 Kw/h

    Argindarra: 781.021 Kw/h Totalaren % 38a.

    Gasa: 1.282.064 Kw/h Totalaren % 62a.

    Ura: 10.959 m3

    Horiexek datuak. Asko? Gutxi? Datuak ulerkorragoak egin ahal izateko konparaketak egingo ditugu.

    Hasteko energia gastuak Kg CO2-ra pasako ditugu, eta kotxe batek kilometroko isurtzen dituen Kg CO2 datuekin alderatuko ditugu.

    Alde batetik, aipatutako Kw/h energia gastuak Kg CO2ra pasatzeko, Reek [1] egindako txosten batean oinarrituta, Espainiako sistema elektrikoan 2018an sortutako CO2/kWh-ren batezbesteko emisioa lortzen da. Beste alde batetik, Master amaierako lan batetik atera dut [2] 2. CO2/kWh isurketa koefizientea, kasu honetan gas naturala erregaia duen galdara batentzat. Azkenik, Espainiako industria, energia eta turismoko ministeritzak argitaratutako dokumentu ofizialeko datuak [3] ikusiaz baieztatu dut.

    Baliabide energetikoa Gastua (Kwh) kg CO2 /kWh Isuritako kg CO2
    Gasa 1.282.064 0,204 261.541,06
    Argindarra 781.021 0,246 192.131,17

    Datu bitxi bezala, kWh, KgCO2ra pasatzeko erabilitako koefizienteak ikusi, bai, argindarrarena altuagoa da, argindar gehienaren jatorria zein den ondoriozta dezakegu.

    Europar Batasunak ezarritako azken legeak, 95 g/km-ra mugatzen ditu Europan salgai dauden turismo guztien batezbesteko CO2 isurketak. Hala ere, oraindik zenbaki horietatik urruti gaude JATO dynamics-ek argitaratutako ikerketaren arabera  [4] 2019an batezbesteko CO2 isurketak 121,8 g/km-koak izan ziren.

    Guzti hori jakinda hortxe berriz ere aurreko taula:

    Baliabide energetikoa Gastua (Kwh) kg CO2 /kWh Isuritako CO2 kg Km Kotxean Km Guztira
    Gasa 1.282.064 0,204 261.541,06 2.147.299,31 3.724.730,89
    Argindarra 781.021 0,246 192.131,17 1.577.431,576

     

    Datu horiek eta erabilera datuak gurutzatzen baditugu:

    Km guztira Km erabilera bakoitzeko Kg CO2
    3.724.730,89 Km 24,20 Km 2,947895164

     

    Hau da, ordu beteko erabilera bakoitzari dagokion CO2 isurketa, kotxez 24,2 Km egitearen antzekoa dela ondorioztatu dezakegu. Bakoitzak baloratu dezala hori asko edo gutxi den.

    Eta ur gastua? Asko ala gutxi da?

    Ur gastu totala:  10.959 m3 = 10.959.000 l.

    INEren datuen arabera [5], 2018an EAE-ko biztanle bakoitzak egunean 104 l. ur kontsumitu zituen, hau da, urtean 37.960 l.

    Datuak gurutzatzen baditugu, kiroldegiko ur gastuarekin urtebetez 288,70 biztanle bizi ahal izango ziren.

    Beste datu bat; kontutan izanda legez egunero igerileku bakoitzaren uraren %5 berriztu behar dela, aztertu berri dugun kiroldegi honetan, soilik legeak dioena betetzeko egunero igerilekuetako 37,2 m3 ur bota behar dira, hau da 37.200 l ur galtzen dira «alperrik» egunero.

    Hurrengo atal batean aipatutako ur eta energia gastu edo galera hori non eta nola ematen den aztertuko dugu.

    P.D.: Guzti hau irakurri ostean, kiroldegi batek suposatzen duen energia gastuarengatik edota CO2 isurketagatik beldurtu denarentzat azken taula manipulatzaile bat:

    Kasuak Kiroldegiko erabiltzailea Lanera joateko desplazamendua Astebukaeretan Km Kg CO2 asteko
    A Bai, egunero ordubetez Bizikletan egiten du Kiroldegira edo herriko mendietara 169,42Km 20,64
    X Bai, astean bitan ordubetez Kotxez (Joan etorria 30 Km.) Herrian gelditzen da 198,41Km 24,40
    Z Ez du kiroldegia erabiltzen Bizikletan egiten du Astebukaerero Pirineotara joaten da furgonetan 442,80Km 54,46

    BIBLIOGRAFIA:

    [1]  REE (Red Eléctrica España), Informe Sistema Eléctrico Español 2018, consulta en: Informe del Sistema Eléctrico Español 2018 (ree.es), febrero 2021.

    [2] Rivero Beltran, Julio. (2020) Estudio energético de una piscina cubierta de la Comunitat Valenciana. Análisis y propuestas para una mayor eficiencia energética. Trabajo Final de Máster Máster Universitario en Ingeniería Industrial.

    [3]  Factores de emisión de co2 y coeficientes de paso a energía primaria de diferentes fuentes de energía final consumidas en el sector de edificios en España. Consula en: https://energia.gob.es/desarrollo/EficienciaEnergetica/RITE/Reconocidos/Reconocidos/Otros%20documentos/Factores_emision_CO2.pdf febrero  2021

    [4] JATO New car CO2 emissions hit the highest average in Europe since 2014, consulta en: https://www.jato.com/new-car-co2-emissions-hit-the-highest-average-in-europe-since-2014/ febrero 2021.

    [5]  Instituto Nacional de Estadística: Estadística sobre el Suministro y Saneamiento del Agua Año 2018, consulta en: https://www.ine.es/prensa/essa_2018.pdf febrero 2021.

     

    KRISI ENERGETIKOARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO:

    [6] Turiel A. Licenciado en físicas, en matemáticas y en física teórica. Investigador científico en el Instituto de Ciencias del Mar de Barcelona, CSIC. Consulta en: https://crashoil.blogspot.com/

    [7] Narvarte L. Doctor Ingeniero en Telecomunicaciones, Profesor Titular de la ETSIS Telecomunicación, Campus Sur, UPM. Crisis energética y Cambio climático. Consulta en: https://www.youtube.com/watch?v=b-od9zYq_YI

    [8] Turiel A. (2020) Petrocalipsis: Crisis energética global y cómo (no) la vamos a solucionar. Editorial Alfabeto.

     

     

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← Zein proiektu ari gara garatzen Athlonen?
    • QUOSQUE TAMDEM? →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d