• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Kirolaren Mundu Eguna

    Posteado a las 2:55 pm por admin, el 6 abril, 2020

    Gaurko egunez ospatzen da garapen eta bake internazionalerako kirol eguna, Nazio Batuen Erakundeak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeak bultzatuta. Gaurko egunez ospatzen dugu gainera; izan ere, 1896. urteko Atenasko joko olinpiarrak ospatu ziren orduko apirilaren 6an, eta egun horretan eman zitzaien hasiera joko olinpiarren era modernoari.

    Eta, akaso, era moderno horrek ekarri gaitu aurtengo egun hau etxean sartuta ospatzera. Hala ere, eta olinpiar atleten baliabide fisiko, biologiko eta psikikoetatik urrun gauden arren, badaukagu egun honi geure aletxoa jartzerik. Esan moduan, garapen eta bake internazionalerako kirolak proposatzen dituen balioen baitan dugu giltza, eta horretarako ez dago atleta olinpiarra izan beharrik.

    Eguneroko kirol balioetan dago giltza, bai, eta norbanakotik hasita haziko ditugu balio horiek gugan, lehendabizi, eta besteengan, ondoren: elkarkidetza, auzolana, lehiakortasun leiala, barkamena, enpatia, hezkidetza eta abar amaitu ezina. Amaigabea da, bai, bakoitzak badituelako zenbatu ezineko balio beste.

    Eta balio horiek behar ditugu, berandu baino lehen, momentu honetan. Pandemiak jo gaitu, bai, gogor gainera, baina, aldi berean, baditugu arrazoiak aurrera egiteko eta horretan datza kirolak berak ere: lehia galdu edo erori edo lur jota geratzea gogorra izan arren, elkarrekin eta elkarrentzat aurrera egin behar dugu, momentua bizituz eta unea gozatuz.

    Horregatik, eta beste hainbatetan bezala, Athlon taldearen izenean opa dizugu munduko garapen eta bakearen alde kirolak eskaintzen dizkigun balioak zeureganatzea. Eta gaur batez ere, amua bota gura dizugu haginka egin eta etxetik bertatik ariketa fisiko edozein praktikatuz bizitza bizitzea.

    Azkenik, gurekin bat egiten duzuenontzako elkarrekintza proposamena, sare sozialak aprobetxatuz: #beactive, #staystrong, #stayhealthy eta #stayactive, @athlonkoope

    Jokatu kirol legez eta segi ariketa fisikoa zure egunerokoan txertatzen.

     

    Iñigo Murgiondo Aguirre

     

     

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← El teletrabajo en el contexto de la epidemia COVID-19bajo en el contexto de la epidemia COVID-19
    • Día Mundial de la Salud 2020 →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d