• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • KIROL MEDIKUNTZA: Esfortzu-proba & Asesoritza pertsonala

    Posteado a las 3:18 pm por admin, el 28 febrero, 2020

    Kirol medikuntza zerbitzuan azterketa medikuak egiteaz gain, bertara etortzen diren pertsonei bere jarduera fisiko zehatza nola antolatu edo planifikatzen laguntzea du helburu.

    Bertaratzen diren pertsonak, orokorrean, errendimenduak ekartzen ditu, bakoitzaren ezaugarri eta gaitasunaren araberako errendimendua.

    Azken urteotan jarduera fisiko lasai, osasungarri eta lehiakortasun baxukoak, lehiakortasun altuan egiten den jarduerari eman dio pausua, nahiz eta askotan lehiakortasun hori bakoitzak bere buruarekiko izan.

    Momentu honetan iraupen luzeko frogak top mailan jarri dira: mendiko frogak (martxak, trailak, ultratrailak), errepideko bizikleta frogak, mendiko bizikleta frogak, igeri egiten diren zeharkaldiak edo trabesiak, triatloiak…

    Adibide bat: 1999. urtean mendi lasterketa bat egiteko Euskal Herritik atera behar zen, ez zegoen ia frogarik, orain aldiz, astebururo bat, bi edota hiru lasterketa ezberdin daude, eta dortsala lortzea, sarritan, ezinezkoa da.

    Lehia hauetan modu seguruan aritzeko, kirolariak hainbat aspektu izan behar ditu kontutan:

    • Egoera fisikoa eta osasun parametroak aztertu, hau kirol azterketa medikua eginaz lortuko dugu.
    • Azterketak emandako emaitzak lagun,  prestatzailea edo entrenatzailea sartuko da martxan, lehian ditugun helburuak bete ahal izateko.
    • Elikadura: egunero eta proba garaian zer jan eta zer edan lagunduko digun profesionalaren eskutik joan beharra dago.
    • Fisioterapeutaren laguntza: entrenamenduan egin beharreko saio guztiak ongi errekuperatzeko ezinbesteko laguntza.

    Baina modu batera edo bestera, lehiakortasunak  errendimendua esan nahi du eta zirkulo horretan sartuz gero, gure parametro fisiologikoak mugara eramatea suposatzen du. Horretarako garrantzitsuak dira kirol medikuntzak ematen dituen zerbitzu ezberdinak.

    Arestian aipatu bezala, jarduera fisikoa modu seguruan egiteko azterketa medikua egin behar da. Esfortzu baten aurrean sortu daitezkeen alterazio elektrokardiografikoak, hemodinamikoak eta klinikoak baztertzeko  egiten ditugu esfortzu-probak.    Esfortzu-proba hauek ez zaizkie soilik goi mailako kirolariei egiten, aisialdiko kirolariei eta jarduera fisiko osasungarria egin edo egiten hasi nahi duenak ere. Athlonetik ematen dugun aholkua azterketa egitea da, horrela norberak bere egoera momentu horretan nolakoa den ezagutuko baitu. 

    Lehen aipatu bezala proba honekin arrisku faktore ezberdinak aztertzeko eta baztertzeko gaitasuna izango dugu, jarduera fisikoa modu seguruan egin ahal izateko.

    Beraz jarduera fisikoa egiten hasi behar baduzu, jarduera fisikoa egiten baduzu, lehia atsegin baduzu, esku onetan jarri, profesional baten aholkuak ezinbestekoak dira zure helburua edo helburuak lortzeko.

    Kirol Medikuntza

    ____________________________________________________________________________________________________________________________

    Kepa Larrea

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← ENGAÑANDO AL CEREBRO PARA VIAJAR DE FORMA MÁS SALUDABLE
    • Promocionando estilos de vida activos y saludables en Seguros Lagun Aro →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d