BIZKARREZURRAREN EZAUGARRI ETA BITXIKERIAK
Gaur gure protagonista handia den bizkarrezurraren nazioarteko eguna da.Askotan mina zein hainbat buruhauste sortzen dizkigun arren, garrantzi handiko egitura konplexua da. Gaur, egitura honen inguruko datu, bitxikerien zein zainketa aholkuen berri emango dugu.
Zenbat orno dauzkagu?
Guztira, 33 ornoz osatuta dago gure bizkarrezurra eta hau, atal desberdinetan banatuta dago . Bizkarrezurrak 7 orno zerbikal, 12 orno toraziko, 5 orno lunbar, fusionatutako 5 ornoek osatzen duten sakroa eta kokxiza (fusionatutako beste 4 ornok osatua) dauzka. 33 orno ditugun arren, adina Aurrera joan ahala ornoak fusionatu egiten dira eta horregatik esaten da orno gutxiago ditugula zahartzaroan.
Hori gutxi balitz, bizkarrezurrean bertan 120 muskulu eta 200 lotailu txertatzen dira. Guztiek modu koordinatuan lan egiten dute nerbio sistemaren agindupean.
Zeintzuk dira bizkarrezurraren kurbaturak?
Gehienok ezagutzen ditugu bizkarrezurreko kurbatura nagusien izenak. Bi lordosi (zerbikal eta lunbarra) eta zifosi bat (torazikoa) dira. Kurbatura hauen eginkizun nagusia pisuaren banaketa orekatua eta bizkarrezurreko mugimendu egokia burutzea dira.
Aipatzekoa da kurbatura hauen modifikazioak (errektifikazioa, hiperlordosia edo hiperzifosia) ez direla beti mingarriak. Desberdintasunak daude pertsona ororen artean eta horrek ez du esan nahi mina egongo dela. Mina izanez gero, gomendagarria da fisioterapeutarekin hitzordua eskatzea.
Kokxiza gure buztanaren azken aztarna
Aurretik aipatu dugun bezala, azken 4 ornoek osatzen duten egitura kokxiza da. Zenbait ikerketek azaldu duten bezala, gure buztanaren oinarria izango litzakete eta milioika urteetan zehar eboluzionatu egin du. Ingelesez “tailbone” bezala ezagutzen da, “buztanaren hezurra” esan nahi duena.
Ornomuina babesten du
Bizkarrezurraren funtzio nagusiena ornomuina babestea da. Ornomuina nerbio sistema zentralaren egitura nagusia da, garuna eta gorputza elkar konektatzen dituen kordoi moduko egitura da. Hortaz gain, berezko funtzio nerbiosoak ditu, erreflexuak besteak beste.
Lehenengo ornoaren izena mitología grekotik dator
Lehenengo orno zerbikalaren izena Atlas da. Mitologia grekoan, Zeus-ek Atlas kondenatu zuen munduko pisua bere gain eramatera, hori horrela, lehenengo ornoak izen hori du kraneoaren pisua eutsi eta bere oinarri nagusia delako.
Jirafek eta gizakiok orno zerbikal berdinak ditugu
Harritzekoa dirudien arren, jirafek eta gizakiok zazpi orno zerbikal berdinak ditugu, jirafenak
noski, askoz handiagoak.
Bizkarrezurraren luzeraren zati bat kartilagoaren menpe dago
Ornoak banatzen dituzten diskoek osatzen dute bizkarrezurraren luzeraren laurden bat baino gehiago. Hauek kartilagoz osatuta daude, eta handitzeko gaitasuna dute. Adinarekin, diskoak deshidratatu eta finagoak bihurtzen dira, eta honen ondorioz adinarekin txikitu egiten gara. Egunean zehar ere prozesu hori gertatzen da, pisuen ondorioz gauean egun hasieran baino %15 baxuagoak izan gaitezke.
Kuriositate moduan, astronautak, espazioan grabitate gutxiago dutenez, % 3 altuago itzultzen dira lurrera, disko hori hazi egiten delako.
Mugimendua eta ariketa ezinbestekoak dira bizkarrezurraren osasunarentzat
Bizkarrezurra oso egitura gogorra eta mugikorra da, osatzen duten 100 artikulazio txikiei esker. Mugitzeko eta karga handiak jasateko diseinatua dago, beraz, mugimenduak egiteari eta pisua hartzeari beldurra kendu behar diogu, pasa gabe.
Horrez gain, ornoen arteko diskoa inguruko likidoaren difusioz hidratatu eta elikatzen da, beraz ezinbestekoa da bizkarrezurra mugitzea disko horrek behar duen ura eta elikagaik jaso ditzan
Populazioaren %80ak baino gehiagok bizkarreko mina jasango du noizbait
Hau irakurtzen bazabiltza, ziurrenik noizbait bizkarreko mina jasan duzu. Ez bada horrela, ingurukoren bat ezagutuko duzu. Kasu gehienak bakarrik konpontzen dira, baina posible da kasu batzuk kronifikatu eta laguntza profesionala behar izatea.
Bizkarreko minaren diagnosia
Gaur egun diagnostiko metodo erabilienak irudizkoak dira, Erresonantziak eta X-Izpiak. Hauek erabilgarriak izan daitezke alterazio larriak detektatzeko (apurketak, hernia sintomatikoak…) baina bizkarreko minen kasu gehientan (%85etik gora), ez dute minaren benetako arrazoia detektatzen.
Jakin behar da bizkarreko mina ez dutela lesio horiek bakarrik sortzen, faktore ezberdinek eragin dezaketela. Horietako batzuek bizitza estiloa, estresa, edota batez ere giharren ahulezi eta mugimendu falta dira.
Horregatik, oso interesgarria da bizkarreko diagnostiko funtzional bat egitea, indarra eta mugikortasuna aztertuz, minaren jatorria ezagutu eta tratatzeko
Bizkarreko mina ekidin eta tratatzeko: Ariketa terapeutikoa
Ariketa terapeutikoa gihar eta artikulazioen mina ekiditeko modurik onena da, bereziki bizkarrezurrarekin lotutako minetan.
Edozein min duzula, ariketa terapeutikoa ebidentzia indartsuena duen tratamentua da, eraginkorrena. Hala ere, ariketa hau indibidualizatua eta fisioterapeuta edo profesional batengatik gainbegiratua izan behar da.
Bizkar edo zerbikaletako mina baldin baduzu, edo aurreikusi eta ekidin nahi badituzu, Athlon Bizkar Kliniketan lagunduko zaitugu. Teknologia nordiko esklusiboa dugu, David Spine Concept eta honi esker diagnostiko funtzionalak egiten ditugu. Honela, bizkarrezurraren egoera zehatza ezagutu dezakegu, eta baita mugitzen duten giharrena ere.
Horrez gain, giza talde oso kualifikatua eta esperientziaduna dugu, ariketa terapeutiko eta terapia manualaren bitartez min hauek tratatzen.
Etorri zaitez zure diagnosia egitera eta esan agur bizkarreko minari!