Dagoeneko 28 urte pasa dira Athlon kirol medikuntzak bere ateak zabaldu zituela. Garai hartan kirol mediku gutxi zeuden, baina Alberto Garaik, Heziketa fisiko eta kirol medikuntzan espezialista, bokazio handiz ekin zion bideari.
Gure lanaren xedea osasun eta kirol arloetan onarrituz biztalegoari bizi kalitatea hobetzea izan da sorreratik. Kirol medikuntzaren lana PREBENTZIOA da. Hau horrela izanik, gure zerbitzuak biztalego osoari zuzenduta egon dira beti, ez kirolariei soilik.
Gure lanaren %90a azterketa medikuak esfortzu-probarekin egitea da, honen adibide dira 2018 urtean egindako 2247 azterketa medikuak.
Baina zergatik da garrantzitua esfortzu-proba egitea?
Kirola eta osasuna batera doazen heinean, pertsona, kirola modu seguruan egiteko egoeran egon behar du, baina tamalez beti ez da horrela gertatzen. Badaude bihotzeko alterazioak, atsedeneko egoeran antzeman gabe geratu daitezkeenak eta esfortzu-probaren bitartez agertu daitezkeenak. Honen kasu dira, erritmoaren alterazioak, kardiopatia iskemikoa, arritmiak, hipertentzioa esfortzuan etab.
Orain arteko ibilbidean, makina bat alterazio antzeman ditugu, hala nola: alterazio koronarioak. Kasu hauetan, pertsona kardiologoarena deribatu ostean, bihotz ebakuntza jasan dutenak badaude. Egia da momentuan berri txarrak izaten direla, baina epe luzera berri onak bilakatzen dira.
Datu bezala, urtero, batazbeste, gutxienez bi pertsonei debekatzen diogu kirola egitea eta urtero, bospaseik egiten dute bihotzeko ebakuntza, guk eginiko esfortzu-frogan alterazioren bat dagoela ikusita. Pertsona hauek kirola praktikatu ahal izateaz gain, bizi kalitatea ere hobetu dute eta garrantzitsuena, bat-bateko heriotza saihestu da.
Zerbitzu hauetaz gain, asesoritza pertsonalean burubelarri jarraitzen dugu, Kepa Larrearen laguntzaz. Gure bezeroak azterketa medikua egin eta patologia kardiobaskularra baztertu ostean, entrenamendu plangintza pertsonalizatuak egiten ditugu. Bezeroaren eta helburuen arabera, plangintza ezberdinak egiten dira. Horrela, denboraldian entrenamendu gidatuak eramanez,norberaren ezaugarriak, gaitasunak ezagutu eta entrenamendua nola aldatzen den ikasten da.
Oihana Uribetxebarria