Ezagun da gaur egungo txirrindularitzan teknologiak daukan garrantzia. Adibide gisa, orain aste batzuk blog honetan idatzitako post-ak: Vanhawks Valour edo Olatz Manuelen El calzado inteligente para ciclistas.
Txirrindularitza profesionalean ere nabari da teknologia berri eta puntakoenen presentzia, eta batez ere automobilgintza sektoreko enpresekin lotura. Hona hemen adibide batzuk:
- Aitzindari gisa, Specialized etxeak McLaren-ekin batera Mark Cavendish-entzat diseinaturiko Venge bizikleta.
- Aurrekoaren akordio eta bidea beretik, azkenaldian, eroriko baten ondorioz, zeresan ugari eman duen Alberto Contadorren bizikleta.
- Egun Tourreko Lider den Vincenzo Nibali-ren bizikleta ere hala gauzatu zen. Hona hemen aurtengo tourreko bizikleta denak.
- Txirrindulariek entrenatzeko haizearen tunela erabiltzen dutela ere ezagun da. Alberto Contadorek Epsilon Euskadi zenarena erabiltzen zuen.
- Arlo profesionaletik haratago, Audik orain urte batzuk bere bizikleta elektrikoaren prototipoa aurkeztu zuen: e-Bike
Eta azkenik, orain gutxi Team Sky-k Jaguar-ekin batera argitara eman duen bideo bat, ez baita soilik bizikletan berritzen
https://www.youtube.com/watch?v=76WIKBxkcpw&feature=youtu.be