
Menstruatzen duten pertsonentzako entrenamenduak programatzen direnean ziklo menstruala kontutan hartzen dela uste al duzue?
Ziklo menstruala faktore erabakigarria da haien bizitzetan eta aspektu askotan eragiten die. Progesterona edo estrogenoak bezalako hormona garrantzitsuen kopurua handitu edo jaisten da, pertsona hauen neke-maila, loaren kalitatea, motibazioa edota egoera emozionala aldatuz.
Gure gorputzaren funtzionamendua sistema endokrinoak kontrolatzen du erabat, ohikoena hilekoaren zikloa 28 egunekoa izatea da, baina ez da beti horrela izaten, 24 eta 32 egun artekoa izan daiteke eta 5 fase bereizten dira.
FASE FOLIKULARRA (1 – 13 EGUNAK)
Fase hau odol jarioaren lehen egunarekin hasten da eta obulazioarekin bukatzen da. Estrogeno eta progesterona kontzentrazio baxuak izateagatik ezaugarritzen da. Sistema obulatzeko prestatzen da.
Fase hau 2 etapetan bereizten da:
- MENSTRUAZIOA (1 – 7 Egunak)
Odol jarioaren lehen egunarekin hasten da; guztira, 6 egun inguruko iraupena izaten du. Fase katabolikoa da, beraz, atsedenak, garrantzi handia hartzen du.
Ezaugarriak
Gorputza energiaz falta dago. Logura, ezinegona, aldaketa gastrikoak, buruko mina, umore aldaketak, antsietatea, desmotibazioa…ezaugarritzen dira.
Nola hobetu ditzakegu sintomak
Ariketa fisikoa sintoma horiek arintzeko metodo egokia da, ezaugarri analgesiko naturala bait du. Endorfinak askatzen dira, umore hobeagoa sentitzen lagunduko digutenak, gainera serotonina ere askatzen da, kortisol maila altuak indargabetzen dituena.
Entrenamendua
Hilekoaren lehen egunak zailenak dira; horregatik, saio leunagoak egitea komeni da, barneko ongizate-egoera lortzea helburu dutenak. Une egokia da teknikarekin lotuago dauden alderdiak lantzeko. Entrenamenduen maila erraza izango da, inpaktu moderatuekin.
Izan ere, hilekoaren lehenengo egunetan bihotz maiztasuna eta tentsio arteriala igo egiten dira, gainera likidoen erretentzioa ematen da. Odol jarioa dela eta, burdina galtzen da, ondorioz, gure elikadura zaindu behar dugu.
Gomendioak
Oso garrantzitsua izango da atseden denborak (48 ordu) eta loaldiak errespetatzea, gutxienez 8 orduz lo egiten saiatu.
- TARTEKO FASE FOLIKULARRA ETA FASE FOLIKULAR BERANTIARRA (7- 13 egunak)
Ezaugarriak
Nahiz eta pertsona bakoitza eta ziklo bakoitza ezberdina izan, orokorrean pertsona alai, optimista, motibatua eta energia maila altuakin sentitzen da. Esan dezakegu entrenatzeko aste egokia dela.
Estrogenoen kantitatea handitu egiten da, honek, indar maila inoiz baino altuagoa dela esan nahi du. Gainera, odul-fluxua hobetu, bihotz maiztasuna jaitsi, likidoen erretentzioa desagertu eta nutrienteak eta oxigenoa garraiatzeko gaitasuna hobetzen da. Beste ezaugarri bat gorputzeko Tº jaitsi egiten dela da.
Entrenamendua
Fase anaboliko batean aurkitzen gara, beraz, momentu egokia da indarra lantzeko. Atsedenaldiari begira zortea dugu, ona eta azkarra bait da. Pertsona 24 ordutan errekuperatzen da.
Gomendatzen diren jarduerak:
- Indar entrenamendua eta HIIT, metabolizazio ona ematen delako
- Eginkizun konplexuak dituzten ariketak, koordinazio ona bait dugu.
- Indar explosiboko ariketak eta potentzia lana.
3) OBULAZIOA (13 – 15 EGUNAK)
Ezaugarriak
Puntako periodo bat da, oso onuragarria baina oso motza, non pertsonaren emankortasuna maximoa den. Obulazioak 36 ordu irauten ditu gutxi gorabehera, baina emakume batetik bestera eta hilabete batetik bestera alda daiteke, horregatik zaila izaten da emankortasun fase hau zehatz aurreikustea.
Emakume batzuek ohi baino bero handiagoa sentitzen dute, gorputzeko tenperatura dezima batzuk igo baitaitezke etapa honetan. Gure gorputzeko tenperatura 35º-tik 37º-ra igotzen bait da. Beraz, garrantzitsua izango da ondo hidratatzea.
Entrenamendua
Egun aproposak dira mugitzen jarraitzeko. Nahiz eta oso fase laburra izan, frogatu da hormona-aldaketak oso mesedegarriak direla indar eta potentzia-lan ona egiteko. Energia maila altua daukagu, estrogenoek eta progesteronak eraginda.
Momentu egokia da gihar-zuntz berriak sortzeko. Intentsitate altuko ariketa interbalikoak eta intentsitate ertain-altuko ariketa kardiobaskularrak egiteko momentu egokia da. Gainera, THS (Thyroid-Stimulating Hormone) homonaren maila altuak lipolisia handitzen du, honek esan nahi du gantzen mobilizazio handiago bat dagoela.
FASE LÚTEA (16 – 28 EGUNAK)
4) Fase lutea post ovulatoria (16 – 23 egunak)
Momentu honetan gorputzak obulazioaren prozesua bukatu du baina ez da ernaldua izan. Emozioak areagotu egiten dira eta gorputza energia falta sentitzen hasten da.
5) Fase pre-menstrual (24 – 28 egunak)
Hilekoaren aurreko egunak dira, pertsona, energia-maila baxua, molestia, neke eta frustrazio sintomak izaten hasten da.
Batzuetan, min eta desoreka psikologikoak agertzen dira, eta horrek ariketa batean kontzentrazioa mantentzeko gaitasuna zailtzen du. Gainera, lehenago nekatzen gara, estrogeno eta progesterona mailak jaitsi egiten baitira. Ondorioz, indar eta potentzia ariketak saihestu behar ditugu. Etapa honetan intentsitate erdi eta baxuko entrenamenduak gomendatzen dira.

(Argazkia: Xevi Verdaguer, Transforma tu salud)
EIDER ALTUBE ITURRICASTILLO