• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Categoría: Sin categoría

    • KIROLA eta NERABEZAROA

      Posteado a las 11:16 am por admin, el 28 marzo, 2025

      Zenbatetan geratu gara pentsatzen hezitzaile, guraso, monitore, irakasle zein gazteekin harremanetan gaudenok, zein den hauen ongizate optimoa lortzeko gakoa… Askotan bilatu ditugu metodologia berritzaileak, konfiantza zirkuluak eta hauen garapena ziurtatuko duten beste hainbat egoera… baina nola jakingo dugu ea gure lana ondo egiten ari garen?

      Argi dagoena da kirola eta jarduera fisikoa gure bizitzaren zati garrantzitsu bat dala, eta nerabezaroan paper oraindik garrantzitsuagoa hartzen duela. Izan ere, aldaketa fisiko, emozional eta sozialen etapa honetan, kirola edo jarduera fisikoa praktikatzeak gazteen garapen integralean eragiten du, ohitura osasungarriak, diziplina eta talde lana eta jarraikortasuna bezalako baloreak sustatuz.

      Ildo beretik jarraituz, gazte-garai honetan kirolak ez du soilik garapen fisikoan laguntzen, baita arlo mentalean ere eragin positibo asko ditu. Gaztaroan soinu ozenak dituzten gai ezberdinei (estres, antsietate, depresio, autoestimu, konfiantza…) aurre egiteko formula bikaina dela demostratuta dago. Are gehiago, gaitasun sozial ezberdinak erdiesteko ere balio duela garrantzitsua da aipatzea, hain zuzen ere, talde lanean jokatzen, arauak errespetatzen eta gatazken kudeaketa egoki eta efektibo bat barneratzen laguntzen du besteak beste, gazteen garapen pertsonal eta profesionalean eragin zuzena duena.

      EMAKUMEAREN PAPERA JARDUERA FISIKOAN

      Historikoki emakumeek kirolean izan duten parte-hartzea disparekotasun eta oztopo sozialengatik markatua izan da. Hala ere, denboraren poderioz, emakumeek beren gaitasuna eta talentua erakutsi dute hainbat kirol-diziplinatan, estereotipo horiek hautsiz eta mundu mailan lorpen handiak lortuz.

      Aurrerapenak izan diren arren, oraindik badira zenbait erronka, hala nola ikusgarritasunaren eta baliabideetarako sarbidearen arteko ezberdintasuna. Funtsezkoa da kirolean genero-berdintasuna sustatzen jarraitzea, haur eta nerabeei aukera berdinak emanez edozein disziplinatan garatzeko, gizarteak ezarritako mugarik gabe.

      Horretarako hainbat alderdi dira landu behar direnak emakumeak kirolean gehiago sartu eta hauen parte-hartzea sustatzeko;

      • IKUSGARRITASUN EREDUAK; Emakume kirolari arrakastatsuei ikusgarritasun gehiago emateak kirol jardueretan parte hartzera bultza ditzake nerabeak.
      • GENERO-ESTEREOTIPOAK EZABATZEA; Garrantzitsua da txikitatik heztea kirol-disziplina guztiak gizonek zein emakumeek egin ditzaketela.
      • SARBIDE ZUZENA BERMATZEA; Beharrezkoa da instalazio, entrenatzaile eta baliabide egokiak eskaintzea, gazteek garapenerako aukera berdinak izan ditzaten.

      Alderdi hauetaz aparte, badira beste hainbat arlo eraldatzeko daudenak eta horregatik kirolari askok ahotsa altxatu dute baldintza eta aukera berdintasuna eskatzeko. Hori horrela, emakumeen kirolaren etorkizuna geroz eta oparoagoa da, ekitatea sustatzeko politikak eta programa berriak ezarri dira, eta geroz eta erakunde gehiago ari dira neurriak hartzen helburu hauek betetzeko. Emakumeen liga profesionalen hazkundea, genero-berdintasunerako politiken ezarpena eta komunikabideen ikusgarritasuna areagotzea funtsezko urratsak dira aurrerapenarekin jarraitzeko.

      Laburbilduz, kirola tresna indartsua da nerabezaroan garapen fisiko, emozional eta sozialerako. Emakumeak kirolaren esparruan parte har dezan bultzatzeak, bere ongizateari mesede egiteaz gain, gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen ere laguntzen du. Gazteen artean kirola sustatzea, genero-bereizketarik gabe, gizarte gisa hartu behar dugun konpromisoa da, gutiontzako etorkizun osasungarriagoa eta bidezkoagoa bermatzeko.

      ____________________________________________________

      Mikel Aizpurua Moreno

      Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • OHITURAK ETA BIZITZAREN ERALDAKETA

      Posteado a las 3:20 pm por admin, el 21 marzo, 2025

      Askotan hitz egindako gaia izan da ohituren ingurukoa, lagun, lankide zein pertsona ezberdinen arteko elkarrizketetan gai honek bere presentzia nabarmena izan du nire bizitzan. Herri ezberdinetako orientazio zerbitzuetan lanean ari naizenetik, ikuspuntu desberdinak ikusi eta gaia, hainbat kasu desberdinetan aplikatu eta sakontzeko aukera izan dut. Ez da lan erraza, ohiturak aldatu edo berriak bereganatzearena.

      Badira bi urte lehen aldiz James Clear-en “Ohitura Atomikoak” (Hábitos Atómicos) liburuaren berri izan nuela. Hau irakurri eta laburtu ere egin nuen, (Aspalditik dudan ohitura da hau; interesgarriak jotzen ditudan liburuetatik puntu garrantzitsuak nabarmentzearena).

      2025ean sartu garenetik, hainbat kasu eta kontextu desberdinetan aurkitu naiz liburu honen aipamen eta ezagutzarekin, hala, berriro esku artean hartu eta gainbegiratzearen lanari ekin diot.

      Orientazio zerbitzuetan lan egiten dugunontzat interesgarria iruditzen bazait ere, edozeinentzat baliagarria izan daitekeela pentsatzen dut.

      Gaurkoan, bertan aztertzen diren ideia nagusienak partekatu nahiko nuke zuekin.

      Ohitura Atomikoak: Aldaketak gauzatzeko gakoa

      Liburu honen muina, ohitura txikiek duten garrantzia da. Ohitura txikien konplexutasunari buruz hitz egiten du, non partikula txiki horiek beste sistema handiago baten parte diren, atomoak molekulen osagai diren bezala.

      Bizitzako edozein arlotan egin ditzakegu aldaketak, gure bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Aldaketa erradikalak edota jauzi handiak bilatzearena ez da eskuartean duzun baliabideetatik etekin handiena aterako duzuna, aldiz, aldaketa txikiak eginez, pausoz pauso, denborarekin metatu egiten dira eta emaitza esanguratsuak ekartzen dituzte.

      Liburuaren idazleak, giza portaeraren oinarrietan baliatuz, lau urratseko ziklo bat proposatzen du, non ziklo horren errepikapenak ohitura berrietan bilakatzen diren. Aipatutakoaren lorpenera iristeko, lau lege nagusi aipatzen dira.

      1. Argi izan: Aldaketaren lehen urratsa, zer egin behar duzun argi izatea da. Diseinatu zure ingurunea, baliatu nahi den ohitura berria gauzatzea saihestezina izan dadin. Ohitura berria jada egiten duzun ohitura batekin lotu.

      Adibidea : kafea hartzerakoan, eguneko helburuak idatziko ditut eguneko zereginak argi izateko.

      Ohitura zaharra: Kafea hartu

      Ohitura berria: Eguneko helburuak idatzi

      2. Egin erakargarri: Ohiturak mantentzeko, motibazioa funtsezkoa da. Lotu ohitura bakoitza gozatzen duzun zerbaitekin eta inguratu zaitez helburu berdinak dituzten pertsonekin.

      Adibidea: Gogokoen dudan musika entzungo dut ariketa fisikoa gauzatzen dudan bitartean.

      a) Gozatzen dudana: gustuko dudan musika entzun

      b) Ohitura berria : ariketa fisikoa

      3. Egin erraza: Ez hasi handiegi, hastea bera da gakoa. Sinplifikatu prozesua eta aplikatu bi minutuko erregela: hasieran, huts egitea ia ezinezkoa den zerbait egin.

      Adibidea: “Gehiago irakurri nahi dut”, esan beharrean, hasi “Egunean orri bat irakurriko dut» esanez. Zure nahiak orainaldira ekarri eta jarri dimentsio errealetan.

      4. Gogobetegarri egin: Aurrerapauso bakoitza garaipen txiki gisa sentitu behar da. Ospatu lorpen txikiak eta mantendu jarraipen bisual eta sinple bat.

      Adibidea: «Ohitura bat finkatzen dudan bakoitzean, markatxo bat egingo dut egutegian.»

      Ohitura Txarrak Hautsi

      Arauei buelta eman. Ohitura txarrak ezabatzeko, aurreko legeak alderantzikatu ditzakegu.

      1.- Ikusezin bihurtu: Saihestu nahi duzun ohitura zure begi-bistatik kendu. Adibidea: Telefonoa gehiegi erabiltzen baduzu, jarri logelatik kanpo gauez edo desinstalatu denbora galdu arazten dizuten aplikazioak.

      2.- Ez erakargarri bihurtu: Aldatu ohitura txarrarekiko duzun ikuspegia eta pentsaera.

      Adibidea: Gozokiak jateari utzi nahi badiozu, irudikatu azukreak zure osasunean duen eragin negatiboa eta bilatu alternatiba osasuntsu eta atseginago bat, esaterako, fruituak; hauek zure gorputzean duten eragin positiboa irudikatuz.

      3.- Zaildu: Errepikatzea zailago egin, inguruan oztopoak sortuz.

      Adibidea: Sare sozialen erabilera murriztu nahi baduzu, jarri pasahitz konplexu bat edo aplikazio blokeatzaile bat erabili.

      4.- Deseroso bihurtu: Sortu ohitura txar hori egiteak dituen ondorio negatiboak.

      Adibidea: Telebista gehiegi ikustea saihestu nahi baduzu, gelan kontrolik gabe utzi edo kontsumitutako ordu bakoitzeko diru kopuru bat aurrezteko araua ezarri.

      Oztopo txiki bat jartzeak aldea eragin dezake ohitura txar bat mantendu edo haustearen artean.

      HELBURUEZ HARATAGO: ALDATU NOR ZAREN

      Benetako aldaketa ez da helburu batera iristen zarenean gertatzen, zure nortasuna aldatzen duzunean baizik.

      Nor zara zu egiten duzunarekiko?

      EZ ESANESAN
      Bizitza osasuntsuagoa izan nahi dutPertsona osasuntsua naiz, eta nire gorputza zaintzen dut
      Kirol gehiago egin nahi dutKirolaria naiz, eta nire gorputza mugitzeko diseinatuta nago
      Gehiago idatzi nahi dutIdazlea naiz, eta nire ideiak hitzetan islatzen ditut
      Denbora hobeto kudeatu nahi dutAntolatua naiz, eta nire denbora ondo planifikatzen dut. 
      Dirua aurreztu nahi dutArduratsua naiz nire diruarekin, eta modu kontzientean gastatzen dut. 

      Zure burua identitate berri batekin lotzen baduzu, ohitura berriak nortasunaren adierazpen bihurtzen dira, eta ez dira derrigorrezko eginbehar.

      Sinesten dugun hortan bihurtzeko joera dugu, beraz, gure burua egiten dugunaren arabera definitu behar dugu.

      Ez bilatu emaitza azkarrak; baizik eta garatu egunero haztera behartzen zaituzten sistemak. Imajinatu zure burua hemendik aldi batera, egin nahi duzun guztia erraz egiten.

      Ohiturak autohobekuntzaren interes konposatua dira. Zure bizi osoaren osagai eta bizipenen elementu dira, eta emaitzak alde batera utziz, zure eguneroko errutinak bihurtzen dira. Haien emaitzak bizi eta gozatu egingo dituzu.

      Diseinatu zure lehen urratsak eta ekiozu aldaketari gaur bertan. Hasiko gara?

      _______________________________________

      Izaskun Urkiola

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Kirolean Osasunez; Eskola Kiroleko monitoreei zuzenduriko formakuntza

      Posteado a las 10:05 am por admin, el 20 marzo, 2025

      Athlon Koop. Elkarteak, Kirolean Osasunez egitasmoa jarri du abian, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.

      Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, batez ere haur zein nerabeekin lan egiten duten begiraleei zuzendurikoak.

      Zehazki, proiektuan jorratzen diren gaiak, kirol prebentzioari eta osasunari lotutakoak dira eta lau modulutan banatzen dira.

      Modulu horietan, elikadura ohitura egokien garrantzia, eskola kirola eta inklusioa eta osasun emozionala lantzen dira, oso gai garrantzitsuak eskola kirolean aritzen diren haur zein nerabeen garapen prozesuan.

      Material guztiak doan eta online dituzue eskuragarri!

      Hurrengo linkari esker edukiak eskuragarri izango dituzu: https://kiroleanosasunez.asmoz.org

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Laneko Segurtasun eta Osasunaren Fundación San Prudencioren XXIV. Biltzarra

      Posteado a las 10:27 am por admin, el 12 febrero, 2025
      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • XXIV Congreso Fundación San Prudencio de Seguridad y Salud Laboral

      Posteado a las 10:19 am por admin, el 12 febrero, 2025

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • JARDUERA FISIKOA, OHITURAK ETA ESTRATEGIAK

      Posteado a las 4:09 pm por admin, el 10 enero, 2025

      Jarduera fisikoa funtsezko zutabea da bizitza osasuntsua mantentzeko, bai arlo fisikoan bai mentalean. Gaur egungo gizartean, teknologiak eta bizimodu moderno sedentarioagoak nagusitzen ari direla dirudien garaian, ezinbestekoa da ariketa fisikoaren onurak eta gure eguneroko bizitzan txertatzeko estrategiak aztertzea eta hausnartzea.

      Urte berriarekin batera, helburu eta asmo berriak planteatzeko une aproposa dugu, baina ezinbestekoa da horiek errealitatearekin bat egitea. Askotan, motibazio handiz hasten gara, baina gehiegi exijitzea edota helburuak larregi anbiziotsuak izatea eraginkortasunaren aurkako oztopo bihur daiteke. Jarduera fisikoa gure proposamenen artean badago, beharrezkoa da denboran iraungo duen plan bat diseinatzea, gure erritmo eta aukeretara egokituta. Helburu errealistek eta ondo pentsatuek aldaketa iraunkorrak egiteko aukera handiagoa eskaintzen dute.

      Jarduera fisikoaren onurak amaigabeak dira. Ez dago ukatzerik ikuspegi fisikotik ekartzen dituen abantailak: gaixotasun kronikoen prebentzioa, giharren eta hezurren indartzea, eta eguneroko energia handitzea. Baina, askotan gutxiago aipatzen den arren, arlo mentalean duen eragina ere paregabea da. Endorfinen askapenak aldarte positiboa sustatzen du, estresa arintzen du eta loaren kalitatea hobetzen du. Gainera, ariketaren bidez, norberaren autoestimua eta erronkak gainditzeko gaitasuna indartzen da.

      Hala ere, jarduera fisikoa gure egunerokoan integratzea ez da beti erraza. Batzuetan, lehen pausoa ematea bera bihurtzen da erronka nagusi. Arrazoi hori dela eta, guretzat erakargarria eta atsegina izango den jarduera bat aurkitzea da lehen urrats garrantzitsuena. Denok ez gara gimnasio zaleak, baina agian dantza egitea, mendian ibiltzea edo talde-kirol bat praktikatzea askoz motibagarriagoa izan daiteke. Ariketarekin gozatzeak ohitura iraunkorra bihurtzea erraztuko du.

      Bestalde, egunerokotasunean planifikazio egoki batek funtsezko rola jokatzen du. Gure denboran espazio bat esleitzea, jarduera fisikoa beste edozein betebehar bezain garrantzitsua dela ulertzea eta ohitura bihurtzea ahalbidetzen du. Planifikazioa ez da bakarrik eraginkorra izateko tresna, baizik eta konpromiso pertsonal bat hartzeko modu bat ere bada.

      Gainera, gaur egun eskura ditugun baliabideak aprobetxatzea ezinbestekoa da. Gaur egun, udalerri askotan jarduera fisikoko orientazio-zerbitzuak ditugu doan eskuragarri. Zerbitzu hauek aditu baten laguntza eskaintzen dute, eta horrek gure beharrak, aukerak eta limitazioak aztertutz, ditugun helburuei egokitutako programa bat diseinatzen lagun diezaguke, segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuz. 

      Ez dugu ahaztu behar, gainera, komunitatean jarduera fisikoa egitearen indarra. Gure helburuak lagunekin edo senideekin partekatzeak, edo talde batean jarduteak, motibazio handiagoa sortzen du. Komunitate bateko kide izatearen sentsazioak ez bakarrik konpromiso handiagoa eragiten du, baita jarduera bera atseginagoa bihurtzen ere.

      Amaitzeko, konstante izatea da garrantzitsuena. Ez da beharrezkoa intentsitate handiko saioak egitea egunero; egunero mugimendu apur bat egiteak emaitza hobeak ematen ditu etengabeko ahalegin handiak baino. Jarduera fisikoa gure bizitzan txertatzea ez da soilik gure oraingo osasunean inbertitzea, baita etorkizuneko ongizatean ere. Urrats txikiekin has gaitezke, baina eragina eraldatzailea izan daiteke. Urte berriak aukera aparta eskaintzen du norabide berri bat hartzeko; mugitzeko hautua egitea bizitza osasuntsuago eta zoriontsuago baten abiapuntua izan daiteke.

      ____________________________________________

      Pello Uriarte Moreno

      Jarduera Fisikoaren orientatzailea

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon Koop. E.ak ADAGIO proiektuan parte hartzen du

      Posteado a las 11:51 am por admin, el 19 diciembre, 2024

      LKS Next buru dela, CodeSyntax, SS4C, Athlon, Krean eta Ondoan euskal enpresak eta Vicomtech zentro teknologikoa Adagio proiektuan ari dira lanean. Ekimen horren helburua da Adimen Artifizial Sortzailean eta hizkuntza sortzaileen ereduetan (LLM) oinarritutako testua automatikoki sortzeko sistema bat ikertu eta garatzea.

      Adagiok industriaren erabilera espezifikoetara egokitu daitekeen testua automatikoki sortzea bilatuko du, hizkuntza-ereduak domeinu eta erabilera espezifikoetara egokituz.
      Zehazki, lau erabilera-kasu nagusi biltzen ditu, «guztiak partzuergoko enpresen beharretan oinarrituta», zehaztu dute. Lehenengoan, dauden zehaztapen teknikoetan eta aurretiazko dokumentazioan oinarritutako memoria eta eskaintza industrialak sortzea lantzen da. Bigarrenik, lehendik dagoen dokumentaziotik abiatuta eduki berriak sortzea. Eta hirugarrenak eta laugarrenak marketinaren arloa eta osasunarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako ikastaroak hartzen dituzte.

      Proiektu honek  Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon Koop E-ak eta Vicomtech, jarduera fisikoa sustatzeko eta neurtzeko proiektuan parte hartzen dute.

      Posteado a las 11:48 am por admin, el 19 diciembre, 2024

      Athlon Koop. E.ak, Arrasaten kokatutako enpresa, jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea du helburu, eta honi era berritzaileen bidez erantzuteko ADINFIT proiektua garatzen ari da Vicomtech berrikuntza eta teknologia zentro adituarekin.

      ADINFIT proiektuak, egoitzetan dauden pertsona nagusiei bideratutako proiektua da, bideo bidez jarduera fisikoaren sustapena eta jarraipena bilatzen duena.

      Proiektu honek Hazitek enpresa-arloko I+G laguntzeko laguntza-programan parte hartzen du. Programa hori Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, Eskualde Garapenerako 2021-2027 Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon Kudeaketako 2025eko formakuntza-plana: joera berrietan eguneratzen

      Posteado a las 2:51 pm por admin, el 22 noviembre, 2024

      Fitness mundua uneoro eguneratzen dabilenaren jakitun gara Athlon Kudeaketan. Kiroldegitan lanean ditugun begiraleen gehiengo handiak goi mailako lanbide heziketako ikasketak ditu, baina gizarteak eskatzen dituen ikastaroetara moldatzeko etengabeko prestakuntza eskaini behar izaten diegu langileei.

      Garai bateko aerobika gaur egungo zumbarekin konpara dezakegu; lehen spinning saioak emateko begiraleek CDak grabatzen zituen eta, gaur egun, programa zehatzak erabiltzen dira saioak emateko… Urte gutxitan saio motak eta saioak emateko moduak asko aldatu dira, urteetan eboluzionatzen joan dira, eta uneko joerak ezagutu behar ditugu begiraleak eguneratuta izateko eta ahalik eta erabiltzaile gehien gure instalazioetara gerturatzeko, azken helburua populazioa aktibo mantentzea baita.

      Helburu zehatz bezain potolo hori buruan izanda osatu dugu Athlon Kudeaketako 2025. urteko formakuntza plana. 2024. urtean zehar unean uneko eta zerbitzuz zerbitzuko beharrak asetzeko formazio-saioak antolatzen joan garen arren, 2025. urterako formakuntza-plan osatuagoa egitea izan da erronka nagusia. Horretarako, urrian 222 langileri bidali genien beharrak eta interesak jasotzeko galdetegia, eta 93 erantzun jaso genituen (langileen %41,89k erantzun zuen).

      Erantzun ohikoenak jaso eta aurrekontuak eskatu ondoren, osatu dugu proposamena, begiraleei ez ezik, harreragileei, mantenimenduko langileei, sorosleei, garbitzaileei, koordinatzaileei eta zuzendariei zuzendurikoa. Horrela, zenbait ikastaro langile orori eskaintzeko asmoa dugun bezala (adimen emozionala, lehen sorospenak edota denboraren kudeaketa), beste hainbat lanpostu zehatzetara bideratuko dira: dela sorosleentzako titulua eguneratzeko aukera, dela harreragileei bideraturiko “arazoen konponketa” ikastaroa.

      Zuzendaritzatik langileei erakargarria izango zaien proposamena aurkeztu izana espero dugu eta, ondorioz, ikastaroetan parte hartzea esanguratsua izatea. Ikastaro bakoitzaren amaieran eta urte amaieran egindako balorazioek jarriko diote gure lanari kalifikazio-nota.

      __________________________________________

      Alazne Agirrezabalaga Beristain

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    ← Entradas más antiguas
    Entradas más nuevas →
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • Atxabaltamugi! Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua
      • Eskola-kirola: hezi, lagundu eta hazi
      • Minbiziaren aurrean indartsu
      • Acompañar para crecer: familia, escuela y deporte escolar
      • Athlon Kudeaketako berdintasun-plana eta urtean zehar aurrera eramandako konpromisoak
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

Blog de WordPress.com.
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Denunciar este contenido
    • Ver el sitio en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...