• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Archivo del Autor: admin

    • Hezkuntza komunitate osasuntsua

      Posteado a las 11:21 am por admin, el 12 febrero, 2024

      Schools 4 Health kongresuko gakoak

      Joan den astean Schools 4 Health kongresuan egon ginen. Ez, ez genuen hegazkinik hartu Bruselasera joateko (karbono aztarnarik ez!), Gasteiztik eta Bergaratik konektatu ginen Gorka Martinez eta neu. Hitzaldi sorta bat entzuteko pribilegioa izan genuen, eskola inguruneetan osasunaren sustapenari buruzko ikuspegi sakona eman zigutenak. Estrategia berritzaileetatik hasi eta sortzen ari diren erronketaraino, ekitaldiak ezagutza eta ikuspegi baliotsuak eskaini zizkigun.

      Ebidentziak garbi erakusten du: Europako hezkuntza-sistemak krisian daude. Haur eta gazteen osasun fisiko eta mentala kaxkartzen ari da Europako leku askotan, eta desberdintasun soziosanitario handiak daude oraindik. Bitartean, soldata baxuek, estresak eta administrazio-kargek irakasleen eskasia eta gehiegizko lan zama dakarte. Faktore horiek guztiak kontinente osoko haurren eta gazteen potentziala eta bizi-aukerak murrizten ari dira.

      Hilde Crevits-ek (Flandriako Gobernuko presidenteordea, Flandriako Ongizate, Osasun Publiko eta Familia ministroa) dioen moduan: osasun fisiko, sozial eta mental ona duten haur eta gazteek, oro har, arazo gutxiago izaten dituzte eskolan, eta helduek baino hobeto egiteko aukera gehiago izaten dute. Funtsezkoa da baldintza egokiak sortzea gazte guztiak osasuntsu egoteko eta ondo sentitzeko. Eskolak leku aproposak dira honetan lan egiteko, haur eta gazte guztiengana iritsi gaitezkeelako.

      Osasuna sustatzeko planteamenduek osasuna eskola-curriculumetan sartzeaz gain, bermatzen dute kultura orokorrak eta ikastetxeetako egiturek lagundu egiten dutela eskola-komunitateko guztien osasuna eta ongizatea lortzen. Ebidentzien arabera, planteamendu horiek ikasleen eta irakasleen osasun fisiko eta mentala hobetzeaz gain, hezkuntza hobekuntza dakarte. Honen harira Kevin Dadaczynski (Fulda University of Applied Sciences Alemaniako irakaslea eta SHE Network ikerketa-taldeko presidentekidea) dio planteamendua aplikatzeko funtsezko oztopo bat da irakasleek eta ikastetxeek curriculumeko oinarrizko irakasgaiak emateko duten presioa. Osasunean zentratzea zeregin osagarritzat hartzen da, konponbidetzat baino gehiago. Irakasleen eta gazteen osasunean eta ongizatean inbertitzeak hezitzaile eta ikasle gisa lortzen eta betetzen lagunduko du.

      Kongresuan ere adierazi zuten, osasuna sustatzeko planteamenduak arrakastaz ezartzeko orduan, lan asko dagoela aurretik. Politika nazionalen ondorioz, Europako ikastetxeen %29k bakarrik egiten du lan halako hurbilketekin. Eskola-sistemek, egiturek eta politikek askotan ez dute berrikuntzarik onartzen hezkuntza alorrean, bestelako eskakizun handiak baitituzte. Europar Batasuneko azken arau-ekimenek, hala nola Eskola Arrakastarako Ibilbideek, eskola-arrakastaren eta ongizatearen banaezintasuna azpimarratzen dute, bai ikasleen bai irakasleen aldetik. Lotura horri aurre egiteko, beharrezkoa da ikuspegi osoa eta lankidetza estua izatea. Osasuna eta hezkuntzako arduradunen arteko lankidetza sendoagoa behar da, eskolan ongizateari heltzeko, ikasleei beren potentzial osoa lortzeko eta etorkizunerako hobeto prestatuta egoteko aukera guztiak ematen zaizkiela bermatuz (Oana Felecan, Hezkuntza, Gazteria, Kirola eta Kultura Zuzendaritza Nagusia, Europako Batzordea).

      Osasunaren sustapena ez dela soilik ikastetxeen ardura ere adierazi zuten. Arduradun politikoek, agintari publikoek, profesionalek eta eskolen inguruko komunitate zabalenak erantzukizun partekatua dute. Neurri eta tresnek osasuna sustatzeko eskola-ikuspegiaren funtsezko gogoetak txertatzen dituztela bermatu behar dute, eta aldaketa positiboaren eta eskola-ingurune osasuntsuagoen bultzatzaile direla. Caroline Costongs, EuroHealthNet-eko zuzendariak zioen bezala, premiazkoa da hezkuntza-esparrua hobetzea haurren, nerabeen eta irakasleen ongizaterako. Funtsezkoa da osasun mentala, elikadura eta jarduera fisikoa hobetzen dituzten eskola-baldintza eta inguruneetan zentratzea. Horretarako, sektoreen arteko koordinazio estua behar da, udaletatik hasi eta Europar Batasuneko politika mailetaraino.

      ____________________________________________________

      Neritzel Albisua Kaperotxipi

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • ATHLON S. COOP. Y VICOMTECH DESARROLLAN UN NUEVO PROGRAMA PARA LA PROMOCIÓN DE LA SALUD

      Posteado a las 2:53 pm por admin, el 1 febrero, 2024

      Athlon S. Coop, empresa Guipuzcoana ubicada en Mondragon, con más de 30 años de experiencia en la promoción de la salud y la actividad física, junto a Vicomtech, centro de la Red Vasca de Ciencia y Tecnología experta en soluciones tecnológicas para la salud, desarrollan el proyecto ADINFIT.

      ADINFIT, participa en el programa de ayudas de apoyo a la I+D empresarial – Hazitek, actuación cofinanciada por el Gobierno Vasco y la Unión Europea a través del Fondo Europeo de Desarrollo Regional 2021-2027 (FEDER)

      Este proyecto busca el desarrollo de una plataforma que fomente la actividad física en personas mayores y se desarrollará entre los años 2023 y 2024 con la colaboración de CASER residencial.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Athlon S. Coop. participa en el proyecto ADAGIO junto a otras cinco empresas.

      Posteado a las 2:47 pm por admin, el 1 febrero, 2024

      Athlon S. Coop. empresa orientada a la mejora de la salud a través de la promoción de la actividad física desde la edad infantil hasta la edad adulta, participa en el proyecto ADAGIO dentro del programa de ayudas de apoyo a la I+D empresarial – Hazitek, actuación cofinanciada por el Gobierno Vasco y la Unión Europea a través del Fondo Europeo de Desarrollo Regional 2021-2027 (FEDER)

      El proyecto ADAGIO tiene como objetivo principal la investigación y el desarrollo de un sistema de generación automática de texto adaptable a dominios específicos mediante tecnologías de Inteligencia Artificial y Large Language Models (LLM).

      EL proyecto ADAGIO se desarrollará entre los años 2023 y 2025 y en él participan las siguientes entidades: LKS, ATHLON, CODESYNTAX, KREAN, ONDOAN y SMART STRATEGY FOR COMMUNICATION con la colaboración del Centro VICOMTECH.

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • INDAR ARIKETEN ERAGINA PERTSONA NAGUSITAN

      Posteado a las 4:32 pm por admin, el 29 enero, 2024

      Gure gaur eguneko populazioa heldu xamarra dala errealitatea da eta urteak aurrera joan ahala, geroz eta helduagoa izango da.

      Honek errealitate bat dakar eta honekin batera helburu zehatza:

      PERTSONA HELDUEN BIZI KALITATEA HOBETZEA ETA URTE GEHIAGO BIZI IZATEA.

      Profesional bezala nora begira ari gara?

      Badakigu adin horietan, indar ariketak lantzen ez badira Sarkopenia (gihar masaren galera) izateko aukera asko daudela eta honekin batera gaixotasun kardiobaskular eta mentalak baita.

      Orduan, zer egin behar dute pertsona helduek?

      Ikerketek diotenez astean 2-3 egunetan indar ariketak landu behar dira, noski medikuaren oniritziarekin eta entrenatzaile baten laguntzarekin.

      Indar ariketa hauek lantzeak gihar-masa irabaztea suposatuko du eta pertsona askotan baita  pisua galtzea ere = BIZI KALITATEA.

      Zeintzuk dira orduan gomendio nagusienak bizi kalitatea hobetzeko eta urte gehiago bizitzeko?

      • Indar entrenamenduek intentsitatea izatea.
      • Astean 2-3 aldiz indar ariketak egitea.
      • Bizitza estilo aktiboa izatea (egunean zehar mugimenduan egon).
      • Atsedena hartzea (6-7 ordu lo egin).
      • Dieta osasuntsua eta askotarikoa izatea.

      INOIZ EZ DA BERANDU INDAR ARIKETAK EGITEN HASTEKO, BAI GAZTEA EDO NAGUSIA IZAN!!!

      ___________________________________________________________

      Anje Eskarza Madina

      Kirol Koordinatzailea

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • IKASKIROL – Ikastetxetako Kirol Ekintzak sustatzeko proposamena

      Posteado a las 1:02 pm por admin, el 16 enero, 2024

      Makina bat urte generamatzan eskola-taldeen alde lan egingo zuen erakunde bat sortzeko ideiaren atzean. Ikastetxetan egiten diren kirol jarduerei eta kirol taldeei garrantzia eman eta erakargarriagoa egingo zuen erakundea, hain zuzen ere. Modu honetan, kirol elkartetan parte hartzen duten neska-mutilentzat erakargarriagoa litzateke kirola beraien elkartetan egitea.

      Kirol elkarte batentzat erraza da familia edo kirolariana hurbiltzea eta eskaintza bat luzatzea, askotan itxaropen faltsuak salduz, eta ondorioz, kasu askotan, fitxaketa horren ondorioz, ikastetxe osoko talde bat ikastetxe barruan jarduera ateratzeko aukerarik gabe utziz, gutxieneko kopuru faltagatik.  Arrazoi horregatik, ikastetxe horretako ikasleei kirol-modalitate osoa praktikatzea eragotziz. Hori da ikastetxeen eta erakunde «txikien» errealitatea, neurri handiagoan edo txikiagoan.

      Buruan kezka hori izanik, 2023ko udan, Gasteizen erreferentzia diren 5 ikastetxetako koordinatzaileen artean, horietako bi Athlonekoak, Ikaskirol Araba Elkartea abiarazi zen. Hauek bere helburuak:

      1. Ikastetxeetan kirol jarduera sustatzea.

      2. Kirolarekin harremana duten erakundeen (ikastetxeak, kirol elkarteak, guraso elkarteak, …) arteko komunikazio praktika onak sustatu eta defendatzea.

      3. Elkartutako erakundeentzako jarduera osagarriak antolatzea.

      4. Elkartutako erakundeen artean lankidetza-sarea antolatzea, behar ezberdinei erantzuna eta laguntza emanez.

      Kategoria bakoitzerako proposatutako jardueren eskaintzaren barruan, lehiaketa-egutegitik kanpoko jardunaldietan, parte-hartzaileen adinaren araberako hainbat txapelketa mota ospatuko dira.

         -Inauterieko 3×3 (benjamin kategoria)

         -Asteburuan saskibaloiko partidak eta eskola batean gaua pasatzea (alebin kategoria).

         -Haur kategoria:

         -KADETE KO txapelketa (Kadete kategoria)

         -Elkargoko Kopa (Junior kategoria).

      Dagoeneko 18 ikastetxek bategin dute Athlonek kudeatzen dituen 9 ikastetxeren arteko elkartze-proposamenarekin.

      Helburu nagusia proiektua bizia izatea da. Hau da,  pixkanaka-pixkanaka hazten joatea, ikastetxe berriak gehituz eta kirol modalitate gehiago sartuz.

      _________________________________________

      Iñaki del Rio Aguinaco

      Kirol Koordinatzailea

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • NORBERAREN ZAINTZA, ALBOKOA ZAINTZEKO

      Posteado a las 2:58 pm por admin, el 18 diciembre, 2023

      ABIADURA… Konturatu al zara zer nolako abiaduran bizi zaren? Egunerokotasuna erlojupeko bat dela? Edo, horren azkar zoaz, honetaz ere ez zarela ohartu?

      EMAIDAZU DOPAMINA!!!

      Zenbat distrazio ditugun.

      Jartzen al dituzu zure sinesmen eta usteak noizbehinka zalantzan? Zergatik egiten dut “hau”, zertarako egiten dut “bestea”?

      Athlondarra izanik, jendearekin harremanetan gaude egunero, gure lana jendeari bizi errazago bat eskaintzea da, ditugun baliabideak erabiliz; objektu materialak, norberaren jakintzak eta garrantzitsuena, NORBERA… hori da bezeroari ematen eta erakusten diogun guztia. Beraz, berebiziko garrantzia izango du norberaren egoera fisiko eta emozionalak.

      Egoera fisikoa modu egoki batean zaindu eta lantzeko jakintzak baditugu gure familian baina alderdi emozionalean herrenago gaudela esango nuke. Hala ere, idatzi honen helburua ez da gure emozioak lantzeko erramintak ematea (ni ere herrena bait naiz), soilik egunerokotasunean sortutako kezka / hausnarketak partekatu eta norberaren burua barrutik ezagutzeko bidai zoragarrian murgiltzera animatzea.

      Zer da, bezero baten aurrean jarri eta bere ezinegonak entzutera edota konpontzera animatzen zaituen hori?? Nondik egiten du lan zaintzaileak? Nondik egiten duzu lan hori?

      Badut sinesmena, Athlondarrok badugula ondokoa zaintzeko eta esku bat botatzeko gaitasuna. Hau enpatia da? Edo buelta gehiegi eman gabe MAITASUNA deitu diezaiokegu? Beraz, maitasunak mugitzen gaituela esan genezake. Honekin beste galdera bat sortzen zait: kanpora emateko gai bagara, zergatik ez diogu gutxienez kopuru berdinean gure buruari ematen?

      Norbere burua zaintzea eta lehenestea ez da berekoia izatea, norbere burua zaintzea eta maitatzea da.

      Gehienetan barrura begiratzea deserosoa bezain minkorra izan daiteke, gure beldurrak, intseguritateak, maskarak, etab. azaleratzen baitira. Baina iluntasunak agertzen diren bezala argitasunak ere bai; gure baitan zeudenik ere ez genekien gaitasunak, bizipoza, bakea, etab. Iluntasunik gabe ez dago argirik, beraz, beti mereziko du bakoitzaren iluntasunak onartzea eta hauek besarkatzea argitasunaz disfrutatzeko.

      Azken aldian sarritan entzuten ari naizen beste kontzeptu bat ere ekarri nahiko nuke lerro hauetara; P.A.S. (Personas Altamente Sensibles). Modu laburrean esanda, kanpoko eta barneko estimuluak hautemateko, jasotzeko, sentitzeko, aztertzeko, integratzeko eta erantzuteko gaitasuna da. Askotan sentsibilitatea “pertsona ahula eta hauskorra” izatearekin, “emakumeen gauzekin” edota “jarrera biktimistekin” lotzen dugu, baina aurreiritzi hauek apurtu nahiko nituzke.

      Sentsibilitatea, jaiotzetik animali guztiok dugun gaitasuna da, modu handiago edo txikiago batean garatuta. Zuk, egunerokotasunean bizi dituzun egoera guztiei aurre egiteko sentsibilitatea erabiltzen duzu, egoera hori jaso, sentitu, aztertu, integratu eta erantzun bat emateko.

      GELDITU… Itxi begiak. Arnastu. Hartu denbora zuretzako, hartu denbora sentitzeko. Zaindu zure burua, gure barrua elikatu gabe nekez eman ahalko dugu ezer kanpora.

      _______________________________________________________

      Jokin Atxaga Txintxurreta

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Osasun Mentaleko gaixotasunak mahai gainean

      Posteado a las 10:27 am por admin, el 11 diciembre, 2023

      Barkatuko didazue testua barkamena eskatzen hastea eta barkamena eskatu behar dut pandemia hitza berriro ere erabiltzeagatik. Askotariko aitzaki gisa erabili izan da pandemia, baina gauza on bat ere izan duela aitortu behar diot.  Ez dakit pandemian sufritu genuenagatik edo bestela ere gainezka egiten zebilen gai bat zelako, baina osasun mentaleko gaixotasunak mahai gainera atera dira. Ez naiz atrebituko esatera normalizatzeko bidean daudenik, baina gutxienez errazago hitz egiten dugu honi buruz. Ez da urrats txikia.

      Nerabeekin lan egiten dudan tokitik, esan dezaket alderdi honetan geroz eta lan gehiago daukadala. Alde batetik, pozgarria da arazoak azaleratzen direlako, baina bestetik gogorra egiten zait nerabeek dituzten motxilak bideratzea. Gai hauek kudeatzeko daukadan formazio faltak, are zailagoa egiten du gai hauek behar diren bezala kudeatzea.

      Ikastetxe eta Unibertsitateak  egoera honi aurre egiteko prestatu dituzte programa edo egokitu dituzte ikasgaiak. HUHEZIn adibidez arreta psikologiko zerbitzua eskaintzen die ikasleei osasun mentaleko arazoetan laguntza emateko. Arizmendin berriz azken urteetan GPS (Garapen pertsonaleko saioak) ikasgaia sortu da eta honen helburu nagusia barne sendotasuna lantzea da. Bidea oso zaila dela jakinda hezkuntza ari da arazo honetan indarra jartzen.

      Huheziko lankideak urteak daramatzate ikasleei garapen pertsonalean kontziente izateko introspekzio jarduerak lantzen. Arizmendin lan egiten dugun athlondarrei berriz, GPS saioak ematea egokitu zaigu. Bertan arnasketak, meditazioak, erlaxatzeko teknikak lantzen dira. Nerabe batzuentzako ez da ikasgai erraza asko kostatzen zaielako beraien buruarekin hitzegitea. Beste batzuentzako ordea, inglesa da zaila edo Heziketa Fisikoa (gure espezialitatea).

      GPS saioez gain arnasketa, Yoga, erlajazioak  gero eta gehiago ikusten ditut ikasgeletan eta kasualitatez, edo ez Heziketa Fisikoko saioak erabiltzen dira horretarako (eztabaida hau beste baterako utziko dugu).

      Ikasleei barne sendotasuna lantzeko baliabide desberdinak eskaintzea izan behar du helburu hezkuntza komunitateak, baina baliabide hauek Gorputz Hezkuntzeko orduan bakarrik izan behar dira?  

      Orain arte Athlonen osasun fisikoaz arduratu gara: prebentzioan gehienbat. Prest gaude  osasun mentalera jauzi egiteko? Egin behar dugu?

      ____________________________________________

      Kepa Isasmendi Gabilondo

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • Zeintzuk dira Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren onurak?

      Posteado a las 4:03 pm por admin, el 22 noviembre, 2023

      Azken asteotan, lantzen ari garen hainbat proiektu direla medio, jardunaldi (MOVE congress eta Adinberri Sylver Forum) eta elkarrizketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dut. Jarraian azalduko ditut buruan nituen, baina gogorarazi dizkidaten ideia batzuk.

      Egun hauetan argi geratu da kirola eta jarduera fisikoak funtzezko funtzioak betetzen dituela, osasun fisikoan, mentalean, zein sozialean.

      Kirol-jarduerak erregulartasunez egiteak giharrak garatzen laguntzen du, erresistentzia kardiobaskularra hobetzen du eta hezur-sistema indartzen du. Gainera, kirola gaixotasun kronikoen prebentzioen aliatua da, hala nola diabetesa eta hipertentsioa, ongizate orokorrari berebiziko bultzada emanez.

      Halere, onurak ez dira gorputzera mugatzen. Ukaezina da ariketa fisikoaren eta osasun mentalaren arteko lotura. Kirolak antidoto natural gisa jokatzen du estresaren, antsietatearen eta depresioaren aurka, eta endorfinak askatzen ditu, aldartea hobetzen dutenak eta oreka emozionala sustatzen dutenak.

      Kirolak komunitateak batzeko eta gizarte-kohesioa sustatzeko boterea du. Bai tokiko taldeetan parte hartuz, bai kirol ekitaldi komunitarioetan parte hartuz, edo talde nazionalei lagunduz, kirolak pertenentzia- eta batasun-zentzua sortzen du.

      Gainera, kirol-lehia osasuntsuak elkarrekiko errespetua eta tolerantzia sustatzen ditu, eta zubiak sortzen ditu hainbat funtsetako pertsonen artean.

      Baina orain arte aipatu ditugun ondorio positibo hauek lortzeko, planteatzen ditugun programak edo jarduerak era egokian planteatu behar dira. Egoera fisikoa hobetzeko, programatzen diren kargak eta atsedenak pertsona bakoitzari egokitu behar dira, aldaketak sortzeko estimulo minimoa izateko, baina neke gehiegi eta lesionatzeko arriskua ekiditzeko. Jarduera fisikoa derrigorrez egin behar den zerbait bezala hartzen badugu, estresa kendu beharrean, estres gehiago sortuko digu, dituen onurak alde batera utziz eta gure ekintzetan parte hartze prozesua zaila bada, kohesioa lortu beharrean bazterkeria lortuko dugu.

      Laburbilduz, jarduera fisikoak eta kirolak onurak ditu, betiere era egokian antolatuta badago. Hau da, hain zuzen ere, arlo honetan lan egiten dugun profesionalen zeregin garrantzitsuenetako bat.

      Bukatzeko, azken bi aste hauetan entzundako ideiarekin bukatu nahiko nuke. Ekintza hauek erakargarri izateko, ezin ditugu ahaztu “ondo pasatzea”ren ideia eta jarduera hori “atsegina” izan behar dela, azken finean parte hartzaileek hori bilatzen dute eta.

      Hemen ikusi dezakezue egun hauetan inspiratu nauen adibide bat:

      Irudia: https://www.bewegenisleven.nl

      _____________________________________

      Gorka Martinez de Lahidalga Aguirre

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    • DAVID ETA JARDUERA FISIKOAREN ORIENTAZIO ZERBITZUAK; BIDE BERRIAK ERAIKIZ

      Posteado a las 1:44 pm por admin, el 13 noviembre, 2023

      Jadanik pare bat martxa sartuta ditugun kurtso berri honetan, Athlon iñoiz baino orientazio zerbitzu gehiagorekin dabil martxan. Hain zuzen ere, 9 herritan gaude jada: Aretxabaleta, Soraluze, Eskoriatza, Ermua, Azkoitia, Legutio, Oñati, Durango eta sartu berri den Eibar.

      Ikusten denez, gero eta indar handiagoa hartzen ari da Athlon zerbitzu hauetan, baina hauexek ere gero eta gehiago daudela da arrazoi horietako bat. Erakunde publikoek osasunaren sustapenaren alde egitea beti da albiste ona.

      Ni neu Durangoko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuan (Mobidurango) nago urtarriletik, eta urritik aurrera Jokinekin batera, hortaz, bertan Athlonek egindako apustu berritzailearen inguruan hitz egitera nator gaurko honetan.

      Hasteko, zerbitzuaren ideia orokor bat egiteko, otsailean erabiltzaileak kontaktatzen hasi ginenetik urtea bukatu arte 170 pertsona inguru pasako dira zerbitzutik, jatorri ezberdinetatik iritsiak: Osakidetzako medikueak, Osakidetzako fisioak, Nagusien Etxea, elkarte ezberdinak, zerbitzuko kartela ikusita norbere kontura… 

      Gero, bakoitzaren ezaugarrien arabera, orientazio indibiduala jasotzen dute: plan pertsonalizatuak, kiroldegiko jarduerak, beste kirol zentruetako jarduerak, dantza eskolak, zerbitzuko KOI saioak etab. Guztiek, hasierako orientazio horren ostean, gutxienez 6 hilabeteko jarraipen bat izaten dute.

      Baina gaurko puntu garrantzitsura joz, orientazio zerbitzu hauetan orain arte aurkitzen ez dugun bereizgarri bat sartu du Athlonek Mobidurangon: DAVID HEALTH gailuak. Proiektu berri baten hasiera.

      Kliniketan izaten ditugun gailu hauetako 3 dauzkagu bertan. Lanean hasteko, 28 pertsonako talde bat eratu dugu, guk geuk aukeratuak. Guzti hauek, hasierako test bat egin zuten urri hasieran, bakoitzaren indarra eta mobilitatea aztertu zelarik. Ostean, 16 saio praktiko dauzkate DAVID HEALTH gailuetan, test horietako emaitzen arabera kasu bakoitzari indibidualizatuak eta ariketa gehigarriekin osatuak. Astean bitarn etortzen dira 30 minutu inguruko saioak burutzera. Bukarean, hasieran egindako test berdina burutuko da, emaitzak alderatzeko eta hobekuntzak egon diren eta hauek zenbaterainokoak diren jakiteko.

      Behin prozesu hau bukatuta, erabiltzaileak gailuekin kontaktua ez galtzea da helburua, baina zehazteko dago hori nola egingo den.

      Programa honen bitartez erabiltzaileek ariketa fisikoa burutu eta gorputza zaintzeak zein nolako onurak ekarri dizkigukeen sentiarazi nahi diegu, erraminta berritzaileez baliatuz.

      Garrantzitsua da puntu honetan, fisioen lana eta jarduera fisikoan graduatuena bereiztea, ez gaude fisioen lan berdina egiteko. Batzuetan zaila izan daiteke bereiztea, erabiltzailearen deribazioaren jatorriaren arabera batez ere. Oreka hori bilatu beharra dago.

      Egia esan, oihartzun nabarmena izaten ari dira David Health gailuak herrian, interes handia piztu dute eta hauekin  beste proiekturen bat egiteko proposamenak sortzen hasi dira. Baina guzti honek bere balorazioa izango du urte bukaeran, seguru gauzak hobeto egin ahalko ditugula eta.

      Erromatar inperioak bide asko eraiki zituen, toki ezberdinak konektatuz. Athlon ere, Mondragoitik abiatuz bere bide sarea eraikitzen dabil, zapaldu gabeko tokiak bilatuz eta hauek daudenekin konektatuz. Harriz harri, pausoz pauso.

      _____________________________

      Ibon Bilbao Arrien

      Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios
    ← Entradas más antiguas
    Entradas más nuevas →
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • Atxabaltamugi! Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua
      • Eskola-kirola: hezi, lagundu eta hazi
      • Minbiziaren aurrean indartsu
      • Acompañar para crecer: familia, escuela y deporte escolar
      • Athlon Kudeaketako berdintasun-plana eta urtean zehar aurrera eramandako konpromisoak
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

Blog de WordPress.com.
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Denunciar este contenido
    • Ver el sitio en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...