Artikulu hau idaztean, hasieran aipatu nahi nuke nire interesa piztu duela Ketol S.(1) eta lankideek egindako berrikuspen sistematikoaren ondorioek. Bertan adierazten denez, ez da gomendagarri sorbaldako biratzaile-mahukaren (manguito rotadorearen) tendinopatiaren tratamenduan ohikoa den deskonpresio artroskopikoa bezalako esku-hartze kirurgikorik egitea. Egileen arabera, tratamendu kontserbadorea ariketa terapeutikoan oinarritua lehentasuna du, ez delako aurkitu alde esanguratsurik tratamendu kontserbadorea jaso duten pazienteen eta esku-hartze kirurgikoa egin zaienen artean (1).
Beste ikerketa batek ondorioztatu zuen ariketa kontzentrikoetan oinarritutako programa, zein ariketa exzentrikoetan oinarritutakoa, eraginkorrak direla azpiakromialeko kolpea duten pazienteen artean. Bi taldetako partaideek hobekuntza nabarmenak lortu zituzten, bereziki minik gabeko eskapularen mugimenduan, sorbaldaren funtzionaltasunean eta indarrean (2).
Zer esan nahi dut honekin? Gaur egungo praktika klinikoan oraindik ere gutxietsita dago ariketa terapeutikoan oinarritutako programa sorbaldako minaren tratamenduan. Hala ere, nire iritziz, askotan gehiegi jotzen da teknika inbaditzaileagoetara, sinpleak, baina egitura oneko ariketa-programen ordez, nahiz eta ebidentziak argi erakusten duen arren ariketa terapeutikoa ez dela gutxiago.


Argi dago, halaber, zenbaitetan terapia inbasiboagoek edo gailu bidezko tratamenduek onurak ekar ditzaketela. Adibidez, tendinopatia kaltzifikatua duten pazienteetan, uhin-kolpe estrakorporeoak gomendagarriak dira mina, funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko, fisioterapia kontserbadoreko beste teknika batzuekin alderatuta (3).
Sarritan, ariketa-terapia ez da sorbaldako minaren tratamenduaren oinarrian jartzen. Horrek kontra egiten dio azken ikerketen emaitzei, non ariketa terapeutikoa beste tratamendu batzuen gainetik jartzen den, bereziki kontrol motorean eta karga progresiboan oinarritutako programek duten garrantziagatik(4).
Zer egin behar dugu profesionalok?
Gure lana da langileei ariketa terapeutikoaren garrantzia erakustea, hezkuntzaren bidez. Egia da batzuetan zaila izan daitekeela, faktore psikosozialek eragina dutelako:
● gainkarga ekiditeko beldurra
● pazientearen motibazioa
● harreman pertsonalak
● lanpostuaren lan-egoera

Faktore horiek guztiak oztopo izan daitezke ariketa bidezko tratamendua arrakastatsua izan dadin. Enpresetan lan egiten dugun profesionalok faktore horiei aurre egin behar diegu, nahiz eta batzuetan erronka handia izan.
BIBLIOGRAFÍA:
- Ketola S, Lehtinen JT, Arnala I. Arthroscopic decompression not recommended in the treatment of rotator cuff tendinopathy: a final review of a randomised controlled trial at a minimum follow-up of ten years. Bone Jt J. junio de 2017;99-B(6):799-805.
- Blume C, Wang‐Price S, Trudelle‐Jackson E, Ortiz A. COMPARISON OF ECCENTRIC AND CONCENTRIC EXERCISE INTERVENTIONS IN ADULTS WITH SUBACROMIAL IMPINGEMENT SYNDROME. Int J Sports Phys Ther. agosto de 2015;10(4):441-55.
- Fatima A, Ahmad A, Gilani SA, Darain H, Kazmi S, Hanif K. Effects of High-Energy Extracorporeal Shockwave Therapy on Pain, Functional Disability, Quality of Life, and Ultrasonographic Changes in Patients with Calcified Rotator Cuff Tendinopathy. BioMed Res Int. 4 de marzo de 2022;2022:1230857.
- Desmeules F, Roy JS, Lafrance S, Charron M, Dubé MO, Dupuis F, et al. Rotator Cuff Tendinopathy Diagnosis, Nonsurgical Medical Care, and Rehabilitation: A Clinical Practice Guideline. J Orthop Sports Phys Ther. abril de 2025;55(4):235-74.
_________________________
Ivan López de Arroyabe – Fisioterapeuta
