• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • ZORU PELBIKOA ETA ARIKETA FISIKOA

    Posteado a las 9:03 am por admin, el 4 junio, 2025

    Zoru pelbikoa denon ahotan dago. Ta bazen garaia tabuak albo batera utzi eta gaiak merezi duen bezala tratatzeko. Emakume zein gizon, denok sufritu ditzakegu zoru pelbikoak, beste edozein muskuluk bezala, ekar ditzaken gaitzak.

    Zoru pelbikoa muskulu ugariz, bai borondatezkoak bai ez-borondatezkoak, eta ehun konektibo sare handi batez osatuta dago. Guzti honen funtzio nagusiak pelbiseko organoen euskarri izatea eta sabelaldeko presioen kudeaketa dira (adibidez, eztul edo salto egitean).

    Baina, orduan, salto egiteak zoru pelbikoa kaltetzen du?

    Bai eta ez. Salto egitean, sabelaldeko presioa handitu egiten da, eta horrek zoru pelbikoak tentsio handiagoa jasan behar izatea dakar. Baina zoru pelbikoko muskuluak landuta edo tonu egoki batekin izan ezkero, salto edo korrika egiteak ez luke arazorik ekarri behar.

    Aldiz, muskuluek tonu egoki bat ez badute, orduan bai arazoak etor daitezke. Ahuleziaren ondorioz agertzen diren arazorik ohikoenak inkontinentzia eta prolapsoak dira. Prolapsoak organo pelbikoen jaitsiera bat dira, hau da, zoru pelbikoak ez du behar bezala eusten eta organoak (uteroa izaten da afektatuena), grabitatearen ondorioz, bere posizio anatomikoa baino beherago azaltzen dira. Lehenengo gradu batean fisioterapiak lagundu dezake, baina lesioa aurreratuago dagoenean, kirurgia izaten da aukera bakarra organoa bere lekuan eutsi eta mantentzeko.

    Beste alde batetik, inkontinentzia mota bi ezagutzen dira:

    • Esfortzukoa: hitzak esaten duen moduan, esfortzu bat egitean gernua galtzea da. Adibidez, salto, eztul edo doministiku egitean.
    • Premiazkoa: komunera joateko gogoa bapatean sentitu eta aguantatu ezin dela sentitzea da. Adibidez, igogailuan goazela. Askotan, botatako gernu kantitatea ez dator bat txiza egiteko sentitzen den gogoarekin.

    Normalean gernu-inkontinentziari buruz hitz egiten dogu, baina inkontinentzia fekala ere izan daiteke.

    Honen aurrean, fisioterapia eta ariketa fisiko espezifikoa izaten dira aukera bikaina.

    Zoru pelbikoa lantzeko ariketak

    Ezagunenak hipopresiboak eta Kegel ariketak dira.

    • Hipopresiboak: barne muskuluak, bai pelbiko bai abdominalak, lantzeko ariketa espezifikoak dira. Apnean egiten dira, postura berezi batzuk mantenduz (elongazioan, sabelaldea barrurantz eta gorantz sartuz).
    • Kegel ariketak: zoru pelbikoko muskuluak era boluntarioan uzkurtzean datza (gernuak eta gasek ihes ez egiteko egiten dugun bezala).
    • Beste batzuk: 5P metodoa, TAD metodoa… Metodo hauek zoru pelbikoa postura eta arnasketa berezi batzuk erabiliz lantzen dute.

    Zoru pelbikoa zaintzeko gomendioak

    • Postura egokia mantentzea. Luzatuta ibiltzen garenean, gorputz barneko presioak askoz hobeto kudeatzen dira.
    • Muskulatura lantzea: abdominalak, gluteoak, lunbarrak eta zoru pelbikoa.
    • Elikadura egokia eta toxiko eza.
    • Sintomen aurrean, mediku edo fisioterapeuta espezializatu batengana jotzea.

    _____________________________________________

    Olatz Fernández Zubizarreta

    Fisioterapeuta

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← FIBO ra bidaia
    • Gestión de las emociones en el deporte iniciación →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d