Athlon Koop. Elkarteak, Kirolean Osasunez egitasmoa jarri du abian, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.
Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, batez ere haur zein nerabeekin lan egiten duten begiraleei zuzendurikoak.
Zehazki, proiektuan jorratzen diren gaiak, kirol prebentzioari eta osasunari lotutakoak dira eta lau modulutan banatzen dira.
Modulu horietan, elikadura ohitura egokien garrantzia, eskola kirola eta inklusioa eta osasun emozionala lantzen dira, oso gai garrantzitsuak eskola kirolean aritzen diren haur zein nerabeen garapen prozesuan.
Material guztiak doan eta online dituzue eskuragarri!
Hurrengo linkari esker edukiak eskuragarri izango dituzu: https://kiroleanosasunez.asmoz.org

