LKS Next buru dela, CodeSyntax, SS4C, Athlon, Krean eta Ondoan euskal enpresak eta Vicomtech zentro teknologikoa Adagio proiektuan ari dira lanean. Ekimen horren helburua da Adimen Artifizial Sortzailean eta hizkuntza sortzaileen ereduetan (LLM) oinarritutako testua automatikoki sortzeko sistema bat ikertu eta garatzea.

Adagiok industriaren erabilera espezifikoetara egokitu daitekeen testua automatikoki sortzea bilatuko du, hizkuntza-ereduak domeinu eta erabilera espezifikoetara egokituz.
Zehazki, lau erabilera-kasu nagusi biltzen ditu, «guztiak partzuergoko enpresen beharretan oinarrituta», zehaztu dute. Lehenengoan, dauden zehaztapen teknikoetan eta aurretiazko dokumentazioan oinarritutako memoria eta eskaintza industrialak sortzea lantzen da. Bigarrenik, lehendik dagoen dokumentaziotik abiatuta eduki berriak sortzea. Eta hirugarrenak eta laugarrenak marketinaren arloa eta osasunarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako ikastaroak hartzen dituzte.
Proiektu honek Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.
