Oraingoan Coprecik darabilen Gozaindu programaz jardungo gara.

2021 ean Athonek Coprecin eskaintzen zuen zerbitzuak paradigma aldaketa izan zuen; berritu a la hiloberatu. Zirt a la zart.
Aldaketak bi giltzarri nagusi izan zituen;
- Batetik, gure esku hartzeak lan jardunean izango ziren (ordurarte partaidetzak lan-orduz kanpo eta langilegoaren borondatearen baitakoak ziren).
- Bestetik, DAVID metodoa indarrean jarriko genuen (2 gailurekin).
Harerzkero, Coprecin darabilgun programak GOZAINDU izena du (bertako marketinekoek asmatutakoa); hitz jokoak, zaintzeari egiten dio erreferentzia (ZER) eta baita NOLAkotasunari ere (gozatuz).
Programa ezaugarritzearren, 3 ardatz nagusi dituela esango dugu:
- Gaitz-muskuloeskeletikoetatik langilegoa babestekoa, batetik. Honetan DAVID metodoa da erabiltzen dugun tresna (gure kasuan 2 test + 12 “entrenamendu saio”+ Programa autonomoa diseinatu eta frogatu + 2). Guztira 16 bisita tutorizatu ordu erdikoak ( hortaz, kooperatibak 8 lan-ordu eskeintzen du langile bakoitzak bere babesa artatu dezan).
3 gailu erabilgarri dauzkagu ( lepoa, bizkar-gerrialdea, sabelaldeko rotazioa), Coprecik daukan inzidentziaren araberakoak lehenestuak.
- Osasunaren sustapena, bestetik. Atal honetan, parte hartzaile bakoitzarekin darabilen profil nutrizionala aztertzen dugu (mediterranear dietari dion atxikimendu maila) eta ariketa fisikoaren praktikarekin duen harremana ( IPAC galdetegia). Aldagai bi hauek Gorputz -osaketaren ( In Body) datuekin gurutzatzen dira eta dagozkion konklusioak partekatzen dira.
- Langilegoaren autozaintza eta babesa sustatzea, azkenik. Hortara, behin programa tutorizatua amaituta, langileari era autonomoan eta lan-orduz kanpo bere auto-zaintzari eusteko baliabideak eskaintzen zaizkio ( programa autonomoa, distantzian tutorizatua).

Programa Coprecik darabilen prebentzio politikaren baitan bete- betean txertatzen da eta gure ekarpena/erronka nagusia politika horretan katebegi eraginkorra eta funtsezkoa izatea da (hau da, ezinbesteko izan gaitezen).
2021tik eta eguberria erdu orduko, 300 bat langilek programa gauzatua izango dute. Salbuespenak salbuespen, %95 eko parte-hartze onarpen maila dugu eta adierazten duten asebete maila altua da.
Aurten 100 langile pasako dira (izan bazkide, izan aldi bateko langile, figura guztiek dute parte hartzeko eskubidea); aurten arte, kopurua 80 koa izan ohi da. %80 a esku-behar zuzenekoa ( ekoizpenean dabilena) eta gainontzeko %20a, bulegoetakoa ( Copreciko prebentzio zerbitzuak horrela erabakita).
Oraintxe daukagun erronka nagusia programa autonomora langile gehiago lerratzea da ( % 15 eko proportzioa darabilgu).
Asmo horretan, enpresan programa ikusgarri egiteko akzio batzuk diseinatu ditugu, udazken honetan gauzatuko direnak.
Emaitzak, hurrengoan.
______________________________________
Roman Martinez Uribarren
