Gure gaur eguneko populazioa heldu xamarra dala errealitatea da eta urteak aurrera joan ahala, geroz eta helduagoa izango da.

Honek errealitate bat dakar eta honekin batera helburu zehatza:
PERTSONA HELDUEN BIZI KALITATEA HOBETZEA ETA URTE GEHIAGO BIZI IZATEA.
Profesional bezala nora begira ari gara?
Badakigu adin horietan, indar ariketak lantzen ez badira Sarkopenia (gihar masaren galera) izateko aukera asko daudela eta honekin batera gaixotasun kardiobaskular eta mentalak baita.
Orduan, zer egin behar dute pertsona helduek?
Ikerketek diotenez astean 2-3 egunetan indar ariketak landu behar dira, noski medikuaren oniritziarekin eta entrenatzaile baten laguntzarekin.
Indar ariketa hauek lantzeak gihar-masa irabaztea suposatuko du eta pertsona askotan baita pisua galtzea ere = BIZI KALITATEA.
Zeintzuk dira orduan gomendio nagusienak bizi kalitatea hobetzeko eta urte gehiago bizitzeko?
- Indar entrenamenduek intentsitatea izatea.
- Astean 2-3 aldiz indar ariketak egitea.
- Bizitza estilo aktiboa izatea (egunean zehar mugimenduan egon).
- Atsedena hartzea (6-7 ordu lo egin).
- Dieta osasuntsua eta askotarikoa izatea.
INOIZ EZ DA BERANDU INDAR ARIKETAK EGITEN HASTEKO, BAI GAZTEA EDO NAGUSIA IZAN!!!
___________________________________________________________
Anje Eskarza Madina
Kirol Koordinatzailea
