• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • NORBERAREN ZAINTZA, ALBOKOA ZAINTZEKO

    Posteado a las 2:58 pm por admin, el 18 diciembre, 2023

    ABIADURA… Konturatu al zara zer nolako abiaduran bizi zaren? Egunerokotasuna erlojupeko bat dela? Edo, horren azkar zoaz, honetaz ere ez zarela ohartu?

    EMAIDAZU DOPAMINA!!!

    Zenbat distrazio ditugun.

    Jartzen al dituzu zure sinesmen eta usteak noizbehinka zalantzan? Zergatik egiten dut “hau”, zertarako egiten dut “bestea”?

    Athlondarra izanik, jendearekin harremanetan gaude egunero, gure lana jendeari bizi errazago bat eskaintzea da, ditugun baliabideak erabiliz; objektu materialak, norberaren jakintzak eta garrantzitsuena, NORBERA… hori da bezeroari ematen eta erakusten diogun guztia. Beraz, berebiziko garrantzia izango du norberaren egoera fisiko eta emozionalak.

    Egoera fisikoa modu egoki batean zaindu eta lantzeko jakintzak baditugu gure familian baina alderdi emozionalean herrenago gaudela esango nuke. Hala ere, idatzi honen helburua ez da gure emozioak lantzeko erramintak ematea (ni ere herrena bait naiz), soilik egunerokotasunean sortutako kezka / hausnarketak partekatu eta norberaren burua barrutik ezagutzeko bidai zoragarrian murgiltzera animatzea.

    Zer da, bezero baten aurrean jarri eta bere ezinegonak entzutera edota konpontzera animatzen zaituen hori?? Nondik egiten du lan zaintzaileak? Nondik egiten duzu lan hori?

    Badut sinesmena, Athlondarrok badugula ondokoa zaintzeko eta esku bat botatzeko gaitasuna. Hau enpatia da? Edo buelta gehiegi eman gabe MAITASUNA deitu diezaiokegu? Beraz, maitasunak mugitzen gaituela esan genezake. Honekin beste galdera bat sortzen zait: kanpora emateko gai bagara, zergatik ez diogu gutxienez kopuru berdinean gure buruari ematen?

    Norbere burua zaintzea eta lehenestea ez da berekoia izatea, norbere burua zaintzea eta maitatzea da.

    Gehienetan barrura begiratzea deserosoa bezain minkorra izan daiteke, gure beldurrak, intseguritateak, maskarak, etab. azaleratzen baitira. Baina iluntasunak agertzen diren bezala argitasunak ere bai; gure baitan zeudenik ere ez genekien gaitasunak, bizipoza, bakea, etab. Iluntasunik gabe ez dago argirik, beraz, beti mereziko du bakoitzaren iluntasunak onartzea eta hauek besarkatzea argitasunaz disfrutatzeko.

    Azken aldian sarritan entzuten ari naizen beste kontzeptu bat ere ekarri nahiko nuke lerro hauetara; P.A.S. (Personas Altamente Sensibles). Modu laburrean esanda, kanpoko eta barneko estimuluak hautemateko, jasotzeko, sentitzeko, aztertzeko, integratzeko eta erantzuteko gaitasuna da. Askotan sentsibilitatea “pertsona ahula eta hauskorra” izatearekin, “emakumeen gauzekin” edota “jarrera biktimistekin” lotzen dugu, baina aurreiritzi hauek apurtu nahiko nituzke.

    Sentsibilitatea, jaiotzetik animali guztiok dugun gaitasuna da, modu handiago edo txikiago batean garatuta. Zuk, egunerokotasunean bizi dituzun egoera guztiei aurre egiteko sentsibilitatea erabiltzen duzu, egoera hori jaso, sentitu, aztertu, integratu eta erantzun bat emateko.

    GELDITU… Itxi begiak. Arnastu. Hartu denbora zuretzako, hartu denbora sentitzeko. Zaindu zure burua, gure barrua elikatu gabe nekez eman ahalko dugu ezer kanpora.

    _______________________________________________________

    Jokin Atxaga Txintxurreta

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← Osasun Mentaleko gaixotasunak mahai gainean
    • IKASKIROL – Ikastetxetako Kirol Ekintzak sustatzeko proposamena →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d