Madril, 10.000 metro karratu, 8.000 bisitari,170 espositore eta gu.
Horrela deskribatu daiteke Fisioexpoko gure lehen esperientzia. Zerbitzu enpresa bat izateaz gain orain distribuidore multinazional bat ere garenez, beharrezkoa ikusten genuen Espainia eta Portugaleko Fisioterapia feria handienera joatea, bertan DAVID teknologia erakutsi eta gure arloan beste enpresa batzuek egiten ari direna ezagutzeko, gure zerbitzua hobetzeko helburuarekin.
Lehen aldi guztietan bezala, oso zaila da guztia ondo ateratzea, eta helburu nagusia ikastea zen, feria batek barrutik nola funzionatzen zuen ezagutzea eta bertako dinamika barneratzea.

Nire ustez, esperientzia arrakastatsua izan dela esan daiteke. Ez nago ziur zenbat salduko dugun (horren balorazio egoki bat egiteko 298 egun itxoin beharko ditugu), baina badira ya hainbat gauza ziurrak:
1- Ezagutzera eman gara maila internazionalean eta kontaktu oso interesgarriak eskuratu ditugu.
2- Inguruan beste enpresak egiten ari direna ezagutu dugu eta gure zerbitzua hobetzeko tresnak ezagutu ditugu.
3- Athlon marka Euskal Herritik haratago ezagutzera eman dugu.
4- Lan taldea indartu eta erlazio pertsonalak asko hobetu ditugu.
Ziur nago esperientzia honetatik emaitza onak aterako direla.
Alde batetik ekonomikoki, uste dugu salmentak egingo ditugula eta aliantza interesgarriak sortuko direla estatu mailan lan egiten duten beste enpresekin.
Bestetik, esperientzia aldetik, hurrengo urtean berriro joaten bagara, modu egokiagoan planteatuko dugulako feria.
Eta azkenik, Athlonen hain garrantzitsua den poztasun eta talde lana ederto sustatu dugu, eta batera dagoen, elkar zaintzen den eta helburuak argi dituen kooperatiba bat askoz ere konpetitiboagoa izango delako eta lan egiteko toki atseginago bat izango delako.
Mila esker Eneritz, Asier, Miren, Jeannette, Endika, Joseba, Judith, Ainhoa, Asier Rueda eta Arno eta athlondar guztiei, hau guztion lanaren emaitza baita.
Fisioexpo 2024, prest gaude!
_______________________________________________________
Manu Alvarez Elola
