• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Gazteak eta kirola, mugimenduaren garrantzia

    Posteado a las 9:24 am por admin, el 7 junio, 2022

    Eskolarteko Kirol Jokoak amaitu dira.  Bertan, gaztetxoak kirol ezberdinetan parte hartzen eta disfrutatzen ikusi ditugu. Hala ere, orain dela gutxi arte eskola mailako kirola geldi egon da gainean izan dugun pandemia dela eta, milaka ume eta gaztetan eraginez. Posible da gazte hauetariko askok denbora tarte honetan, izan dugun egoerarengatik kirola egiteari utzi izana, haien osasunean eraginez.

    Edozein motatako kirola beharrezkoa da adin guztietako pertsonentzat, baina bereziki adin txikitan. Munduko Osasunaren Erakundearen arabera, kirolak gazteetan dituen onurak asko dira adibidez;

    • Ariketa fisikoak hobeto atseden hartzen eta loaren kalitate hobea izaten laguntzen du, ariketa fisikoak tentsioak askatu eta erlaxazioa sustatzen baitu.
    • Koordinazio motorea, erresistentzia, sistema muskulueskeletikoa eta malgutasuna lantzen ditu.
    • Osasun mentalaren hobekuntza lortzen du. Ume eta gazteak konstanteago eta diziplinatuagoak izaten laguntzen du.
    • Autoestimua areagotzen du. Ongizate eta baikortasun sentsazio handiagoa lortuz. Haien gogo-egoera positiboagoa da, eta horrela beste jarrera batekin aurre egiten diote arazoei.
    • Hobekuntza kognitiboak sustatzen ditu (ikasketetan errendimendu hobea).
    • Adipositatearen gutxiagotzea, honekin datorren haur obesitatearen saihestea.

    Onura guzti hauek ikusita, aztertu dezagun orain mugimendu faltak; bereziki haur obesitateak, izan ditzakeen eraginak. Azken urteotan haur obesitatea pandemia mundiala bilakatu da, batez ere herrialde garatuenetan obesitatea eta gainpisua duten umeen kopuruak gora egin du. Izan ere, Munduko Osasunaren Erakundearen arabera, 2016. urtean arazo honen prebalentzia %18 zen 5-18 urte bitarteko biztanlerian. Ondorioen artean hauek aipa ditzazkegu; intsulinarekiko erresistentzia, 2 motako diabetes mellitus, obulutegi polikistikoen sindromea… jatorri kardiakoa duten beste komorbilidadeetaz gain. Biztanleria helduari begiratuz jarduera fisikoaren faltak arazo kardiobaskularrak, minbizia, diabetes arazoak… ekar ditzake.  Arazo honi aurre egiteko ume eta gazteen inguruan aldaketak egitea komeni da ariketa fisikoa eta dieta egokia duten bizimoduak sustatuz.

    Beraz, astean zehar ariketa fisikoa egitea komeni dela ikusi dugu, baina zenbat denbora edota intentsitaterekin?

    • Gazteek, batazbeste egunero 60 minutuko jarduera fisiko moderatua egin beharko lukete astean zehar.
    • Ariketa aerobiko bizia astean 3 aldiz gutxienez egitea komeni da, baita sistema muskulueskeletikoa garatzeko beharrezkoak diren jarduerak ere (indar entrenamenduak adib).
    • Azkenik, egoera sedentarioa izaten igarotako denbora mugatzea egokia izango litzateke, batez ere pantaila ezberdinen aurren igarotzen duten aisialdiko denbora.

    Beraz, ideia guzti hauek kontutan hartuta eta kirolaren onurak ikusita (edo aktibitate faltaren alde txarrak ikusita), anima ditzagun gazteak (eta ez hain gazteak diren pertsonak…) kirola egiten jarraitzera, betiere Eskolarteko Kirol Joko hauetan eta datozen txapelketa ezberdinetan kiroltasunarekin parte hartzera.

    Bibliografia:

    • World Health Organization. Obesidad y sobrepeso. [Internet].Disponible en: https://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/obesity-and-overweight
    • Morales Camacho WJ, Molina Díaz JM, Plata Ortiz S, Plata Ortiz JE, Morales Camacho MA, Calderón BP. Childhood obesity: Aetiology, comorbidities, and treatment. Diabetes Metab Res Rev. Disponible en: https://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1002/dmrr.3203

    Xabier Arroitajauregui

    Compártelo:

    • Haz clic para compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Haz clic para compartir en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← Nerbio Sistemaren Garrantzia Fisioterapiako Tratamenduetan
    • Ariketa Fisikoa eta Menstruazioa →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d