• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • JARDUERA FISIKOA, OSASUNA, OBSESIOA EDO MODA?

    Posteado a las 6:42 am por admin, el 16 julio, 2021

    Azken bolada honetan, errepidera atera eta milaka  txirrindulari bata bestearen atzean nor baino gehiago izaten ikusten ari gara. Zailtasunak ere izaten ditugu bailaran Bergaratik Aretxabaletara ailegatzeko, bailarako barianteak askotan “quebrantahuesosa” dirudi. Araotzera gerturatu eskaladako bia batzuk egitera eta arraindegian baino ilera luzeagoa. Eta zer esanik ez Udalaitzen gora “chamonix mont blanceko” mendi lasterketan baino korrikalarri gehiago aurki ditzakegu. Zer gertatzen ari da jarduera fisikoarekin gaur egun? Osasuna al da? Obsesioa agian? Ala gaur egungo moda?

    Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal aztertzera;

    Bizitza OSASUNTSU bat eramatea izango da beraz, guzti honen eragilea?

    Egia da eta esan beharra dago, gaur egungo gizakia pixkanaka pixkanaka kontzientzia hartzen ari dela bizitza osasuntsua eramatearen garrantziaz eta onurez. Hori dela eta, onura horiez gozatzearen onurak eremu guztietan ikusten dira; elikadura osasuntsua izatea, atseden egokia eramatea, jarduera fisikoa neurrian egitea, norbere buruarekin ondo sentitzea… hots, ongizatea bilatzea. Baliteke jendeak kontzientzia hartu duenez, gero eta gehiago izatea jarduera fisikoa egiten dutenak, baina, zalantzak  sortzen zaizkit oraindik.

    Agian kirolaren inguruan dagoen OBSESIOA izango da eragilea?

    Sarri entzuten dira jendartean kirolean egindako astakeriak: “Ez dut kalean afalduko ezta garagardorik hartuko, bihar 8 orduz bizikletan ibili behar naiz eta”, “Nik gaur 300km egin ditut bizikletan”, “ goizean baraurik egin dut korrika eta arratsaldean 25km”,  “Gorbea, anboto eta aizkorri igo ditut egun berdinean”, “3:15km-tik behara egin ditut 20km-ak” “arrabolan 5 ordu  pasa ditut… Profesionalek ere ez dituzte horrelakoak egiten…

    Agian bai, agian hau izango da guztiaren arrazoia…

    Baina ez dugu ahaztu behar MODA ere bertan dagoela…

    Egun badirudi zure entrenamendua sare sozialetara igo ezean ez dela baliagarria, STRAVAn agertzen ez bada, ez duzula entrenatu dirudi. Badirudi, hori dela gaur egun garrantzitsuena, besteek egin duzuna ikustea. Mendira joan eta milaka argazki instagramerako, bizikletan 200km stravako jarraitzaileek ikusteko, 10.000€ko bizikleta bat eta 500€ko ekipazioa itxurakeriagatik (hori bai gero gorla 45 minutuan kar kar kar), Bapor flight zapatilak erosi kilometroa 3 tik jeitsi edo bere markak hobetuko dituelakoan (hori bai, gero kilometroa 6ra kar kar kar). Dena, POSTUREOAGATIK.

    Hau guztia ikusita, zaila da jakitea zein den arrazoia horrenbeste jende jarduera fisikoa egiten ibiltzeko. Agian jendea burua galtzen ari da? Ba, galdu dezala; esan beharra dago kirol enpresetarako buru galtze hau ondo datorkigula. Jarrai dezala jendeak kirola eta jarduera fisikoa egiten, ni behintzat horregatik ez naiz kexatuko, poztu baizik. Dena den, bukatzeko aholku bat eman nahi dizuet, DISFRUTATU  eta BIZI kirola, azken finean, ongizaterako daukagun Pildora onenetakoa baita!

    Ander Uriarte

    Compártelo:

    • Compartir en X (Se abre en una ventana nueva) X
    • Comparte en Facebook (Se abre en una ventana nueva) Facebook
    Me gusta Cargando...
    • ← CLÍNICAS BOUTIQUE, ¿Por qué no?
    • BIHOTZAREN MUNDU EGUNA 2021 →
    Avatar de Desconocido

    Autor: admin

    Publicado en Sin categoría | 0 Comentarios |
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • Atxabaltamugi! Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua
      • Eskola-kirola: hezi, lagundu eta hazi
      • Minbiziaren aurrean indartsu
      • Acompañar para crecer: familia, escuela y deporte escolar
      • Athlon Kudeaketako berdintasun-plana eta urtean zehar aurrera eramandako konpromisoak
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Rebloguear
  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • Ver la entrada en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    %d