• HASIERA inicio
  • ZERBITZUAK Servicios
  • TALDEA Nosotros
  • KONTAKTUA Contacto
  • BLOG
  • Etiqueta: #Brasil2014

    • Spray para faltas

      Posteado a las 11:04 am por admin, el 19 junio, 2014

      Azken asteetan Brasilen jokatzen ari diren FIFAko Munduko futbol kopa denen ahotan dabil. Bateko kaleko istiluak, besteko Espainiar selekzioaren 5-1 porrota… Baina, epaileek ere izan dute zeresana txapelketan, eta ez haien lana epaian jarri delako, baliabide berriengatik baizik.

      Batetik, dudatan jarri daitezkeen golak, gaztelaniaz «gol fantasma» direnak, hala diren edo ez erabakitzeko kamerak jarri dituzte eta bestetik, falta jaurtiketetan jartzen den hesia mugitu ez dadin erabili duten espraia.

      momento-en-que-el-colegiado-de_54409901893_54115221154_600_396

      Baina nondik dator horren famatua egin den espraia?

      Lehenengoz, Mineira de Futebol federazioak erabili zuen Taça BH de Juniores gazte mailako txapelketa, froga gisa eta ondoren, 2001an Copa João Havelange-an Brasilgo Futbol Konfederazioak erabili zuen. Atzetik joan ziren Argentinako Futbol Elkartea (AFA) eta Copa Sudamericana, Copa Libertadores de América, Copa América eta UEFA-ko Txapeldunen Liga.

      Asmatu duen enpresa aldiz, Argentinako «9.15 Fair Play Limit» enpresa da.

      Itxura baten, ulergaitza da horren eraginkor izan den berrikuntza sinplea, orain artean horren eztabaidatua den kirolean aplikatu ez izana, baina oraingoan badirudi espraiak hesi gutxi dituela bere (negozio) bidean.

      Informazio gehiagorako:

      9.15 Fair Play Limit:  www.915fairplay.com/sitio/

      Wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Aerosol_evanescenteAzken asteetan Brasilen jokatzen ari diren FIFAko Munduko futbol kopa denen ahotan dabil. Bateko kaleko istiluak, besteko Espainiar selekzioaren 5-1 porrota… Baina, epaileek ere izan dute zeresana txapelketan, eta ez haien lana epaian jarri delako, baliabide berriengatik baizik.

      Batetik, dudatan jarri daitezkeen golak, gaztelaniaz «gol fantasma» direnak, hala diren edo ez erabakitzeko kamerak jarri dituzte eta bestetik, falta jaurtiketetan jartzen den hesia mugitu ez dadin erabili duten espraia.

      momento-en-que-el-colegiado-de_54409901893_54115221154_600_396

      Baina nondik dator horren famatua egin den espraia?

      Lehenengoz, Mineira de Futebol federazioak erabili zuen Taça BH de Juniores gazte mailako txapelketa, froga gisa eta ondoren, 2001an Copa João Havelange-an Brasilgo Futbol Konfederazioak erabili zuen. Atzetik joan ziren Argentinako Futbol Elkartea (AFA) eta Copa Sudamericana, Copa Libertadores de América, Copa América eta UEFA-ko Txapeldunen Liga.

      Asmatu duen enpresa aldiz, Argentinako «9.15 Fair Play Limit» enpresa da.

      Itxura baten, ulergaitza da horren eraginkor izan den berrikuntza sinplea, orain artean horren eztabaidatua den kirolean aplikatu ez izana, baina oraingoan badirudi espraiak hesi gutxi dituela bere (negozio) bidean.

      Informazio gehiagorako:

      9.15 Fair Play Limit:  www.915fairplay.com/sitio/

      Wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Aerosol_evanescente

       

      Publicado en Artículos de opinión, Noticias, Producto/Servicio, Tecnología, Tendencias | 0 Comentarios | Etiquetado como #Brasil2014, Brasil, Copa del Mundo, espraia, football, futbola, Mundial, spray
    • Sígueme en Twitter

      Mis tuits
    • Entradas recientes

      • INDUSTRIA IRAULTZA ETA ARKIMEDESEN TEOREMA
      • Sorbaldako patologian, ariketa terapeutikoaren garrantzia
      • LEGAZPI AKTIBATZEN: PERTSONAK, KOMUNITATEA ETA ONGIZATEA
      • Gipuzkoako Eskola Kirola ezbaian
      • ADIMEN ARTIFIZIALA fisioterapian: egungo errealitatea eta etorkizun hurbila
    • Categorías

      actividad física Bicicletas EEUU equipamiento España Gimnasios Grandes Marcas Innovación Internet Mundo Nuevas tecnologías Salud Sostenibilidad Transporte Usuario
    • Archivos

    • Búsqueda

Blog de WordPress.com.

  • Suscribirse Suscrito
    • athlonblog.com
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Inicia sesión.
    • athlonblog.com
    • Suscribirse Suscrito
    • Regístrate
    • Iniciar sesión
    • Denunciar este contenido
    • Ver el sitio en el Lector
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...